Mostrando entradas con la etiqueta Gela eta IKT-ak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gela eta IKT-ak. Mostrar todas las entradas

2011/12/20

Elkarbanatu

Cuaderniak aukera dezente ematen duen Egile Tresna da, baina guk pentsatuta geneukan ariketa bat edo beste garatzeko arazoak izan ditugu, eta azkenean atzera egin eta ariketa berriak proposatzera jo behar izan dugu. Izan ere, Cuaderniak, hogei bat ariketa mota desberdin eraikitzeko aukera ematen du, eta zentzu horretan zurrun xamarra irudi lezake. Guk gako dikotomiko bat garatu nahi genuen digitalki, baina Cuaderniak ematen zizkigun aukerekin ezin izan dugu. Egia da ere, beste irakasle batzuen aplikazioak ikusita, oso gauza interesgarriak eta ikusgarriak ikusi ditugula, eta ziurrenik denbora eta eskarmentua falta dugu, irakasle bezala otutzen zaizkigunak digitalki adierazterakoan...

Beste arazo handi hau suertatu zaigu baita ere: multimedia materiala txertatzeko batere arazorik ematen ez badu ere, proiektuak blog batean edo norberaren ordenagailuan garatzeko "exportatzerakoan", "pisu" jakin batetik pasaz gero, ez du modurik ematen. Foroetan begiratuz, jende dezente topatu dugu gure arazo berdinarekin eta Cuaderniaren sortzaileek eta kudeatzaileen hitzetan, hori da epe laburrean gainditu nahi duten arazoetako bat. Hori gaindituz gero, oso tresna eragingorra izango da. Izan ere, multimedia elementuak aplikazio berean txertaturik, askoz ere txukunagoak geratzen dira gauzak, ikasleak eta erabiltzaileak uneoro kanpo esteketara bidaltzen ibili beharrean. Berez, kanpo loturak egitea ere ez dago gaizki, ikasleek sarean nabigatzen trebatzen direlako, baina horrek arazo bat du aplikazioen iraunkortasunari begira, kanpo lotura horiek huts egiten badute, gure aplikazioak desitxuraturik eta hankamotz geratzen dira.

Ikusi ditugun gainontzeko egile tresnak, orokorrean, Cuadernia baino mugatuagoak iruditu zaizkigu; denak, Scratch ezik.
Scratch-ek aukera gehiago ematen omen du, interaktiboagoa da, baina maila altu xamarreko informatika ezagutzak edukitzea eskatzen du.

Azken hausnarketa gisa, esango dugu egile tresna hauen bidez eginiko aplikazioek ez daukatela inongo baliorik, atzetik planteamendu didaktiko egoki bat ez baldin badago.

2011/12/07

INSTRUCTIONAL PLANNING ACTIVITY TYPES AS VEHICLES FOR CURRICULUM-BASED TPACK DEVELOPMENT

TPACK (Technological pedagogical content kwoledge) zer da?
Ezagutza teknologiko, pedagogiko eta diziplinarra.
Ezagutza teknologikoa:
Irakastean nola erabili teknologia konkretu bat.
Ezagutza pedagogikoa(P): Nola irakatsi eduki bakoitza.
Eduki Ezagutza(C): Nola erabili eta aukeratu teknologia eduki konkretu baten trataeran.

ONDORIOAK:
Curriculumean oinarrituriko eta pedagogikoki indartsua den hezkuntza teknologiaren erabileraren planifikazioa ez da gauza erraza. Aukera handi baten aurrean aurkitzen da irakaslea eta erabaki anitzak hartu behar ditu. Zoritxarrez, irakasle askok teknologia irakasgaiaren parte garrantzitsua bilakatzen dute “teknozentrikoa”. Eduki eta pedagogia alde batera uzten dutelarik. Irakaskuntza teknozentriko honek curriculumeko oinarrizko edukien barneraketa zailtzen dute ikasleak edukiez baino tresna teknologikoez arduratuagoak baitaude. Alderantziz, ikasketa helburuak ongi aukeratuak badaude, erabaki pedagogikoak ikasleen testuingurura egokitzen badira eta teknologia tresnen erabilera planifikatua badago ikaskuntza prozesua egokia eta arrakastatsua izango da.
TPAC sisteman oinarrituriko ikaskuntzan irakasleek era eraginkorrean antolatuko dituzte klaseak eta ikasleek esperientziaren bitartez ikasiko dute. Prozesua erabaki orekatu eta informazioz ongi hornituriko aukera pedagogikoan oinarriturik egongo da.
Bukatzeko, TPACK ak pentsamendu pragmatikoaren prozesua jarraitzen du. Zer de la eta? Filosofo pragmatikoek dioten bezala pentsamenduaren lehen funtzioa ekintza gidatzea da.

ACCIONES DE DISEÑO Y DESARROLLO DE OBJETOS EDUCATIVOS Y DIGITALES/DISEINU EKINTZAK ETA HEZTEKO OBJETU DIGITALAK

Zer da Hezteko Objetu digitala?
Microsoftware eredu konstruktibistatik (Spqueak, Hotpotatoes, Malted, Atenex, CMS40CW, MOCSL, eXeLearnning…) faktoria produktu integraletara doazen produktu digital guztiak.

Internet gelan:
Internet gelan programaren barruan lan metodologia bat dago helburu bat jarraitzen duena: hezkuntza komunitateari hezteko objektu digitalen katalogo zabal bat jartzea.Glosategiez (repositorio) osatutako sare federatu bat eraikiko da eta bertara komunitate autonomoetako hezkuntza webgunetatik edota Zientzia eta Hezkuntza Ministerioaren webgunetik iritsi ahal izango da.

Ondorioak:
Administrazioak aurrera eramaten ari den egitasmoa erabiltzailearen esperientzian zentratzen da eta hezten duten objektu digitalak eratzea du helburu. 

Metodologia hau aurrera eramateko eskemak, metadatu homologatuak eta pakete-sistema orokorrak partekatzea beharrezkoa da. Gainera, etorkizun hurbilean eduki hauen erabilera erabiltzailearen tresna teknologikoen bitartez (Pc, mobila, bideojokoak…) hedatzeko eta hobetzeko aukera eman beharko du. Estandarizazioa ezinbestekoa da edukien trataeran, planteamendu pedagogiko eta didaktikoetan ondorengo erabilpen eta eguneratzerako. Era honetara bakarrik erabiltzaileen behar ezberdinei, inguru desberdinei, metodologia eta kultura ezberdinei erantzuten jakingo baitugu. 

Egun kontziente gara produktu berrien eraketarako eta konponbide berritzaileak emateko beharrezkoa dela ikertzea eta arakatzea. Beste euskarri batzuetako edukiak formatu digitalera pasatzearekin ez da nahikoa eta hauek aurkezpen, antolaketa eta arkitektura estrategi ezberdinen bitartez moldatu behar dira. Aldaketa hau aurrera eramateko ingurune moldakor bat eraikitzea beharrezkoa da non erabiltzailearen parte hartzea geroz eta handiagoa izango den.

Agenteen aniztasun honek produktu makinen eratzea ekartzen du eta bien bitartean irizpide batzuen abiapuntutik ekoizpen fase ezberdinetatik datozen materialen produkzio, difusio eta erabilpena.
Bukatzeko, ”Internet ene l aula” gisako programa instituzional hauen bitartez emaitza homologatuak aurkituz gero hezteko objektu digital makina eta ezberdinak eratzen joango dira.

2011/12/05

BALIABIDE MOTAK (LOM-ES)

Ondorengo hiztegian objektu digital hezigarriak (ODE) deskribatzeko erabiliko diren balio ezberdinak biltzen dira. Errekurtso motaren identifikatzea errazteko hiztegiko balioak bi irizpideen arabera baina modu bateragarri batean antolatu dira: agregazio maila eta estruktura/funtzio konplexutasuna.

Agregazio maila: agregazio modular mailaren (1-4) eta errekurtso  hezigarriaren arteko erlazio mailaren arabera.

Estruktura/funtzio konplexutasuna: Maila bereko objektu hezigarrien artean dauden ezberdintasunen araberako mailaketa.

1.    Lehenengo agregazio mailako objektuen tipologia

Agregazio maila honetan, bere estruktura/funtzio konplexutasunaren arabera sailkatzen diren bost objektu digital hezigarrietatik, lau kokatzen dira.

    Media

Media taldeko lehenengo agregazio mailako objektuen hiztegia ondorengoa litzateke:

1.    Argazkia                                7. Lokuzioa
2.    Irudia                                     8. Audio konposatua
3.    Bideoa                                   9. Narrazio testua
4.    Animazioa                            10. Hipertestua
5.    Musika                                 11. Grafismoa
6.    Soinu efektua                        12. Media integratua


    Informazio/ezagutza adierazpide sistema

Aurrekoen konbinazio batetik sortu daitezke, beti ere infomrmazioa eta/edo ezagutza objektu jakin batzuekin errepresentatuaz. Zailtasun estruktural eta funtzionala aurrekoena baina konplexuagoa izango da baina ez dute funtzinalitate didaktiko jakin bat.  Bertan, lehenengo agregazio mailako objektuen hiztegia ondorengoa litzateke:

13. Datu basea                            20. Hiztegia digitala
14. Taula                                     21. Entziklopedia digitala
15. Grafikoa                                22. Aldizkako argitalpen digitala
16. Mapa kontzeptuala                23. Web/eskatze tematiko edo korporatiboa
17. Nabigazio mapa                     24. Wikia
18. Multimedia aurkezpena          25. Webloga
19. Tutoretza


    Informatika aplikazioa eta zerbitzua


Irakaskuntza/ikaskuntza prozesuan ematen duten laguntza dela eta ODE bezala kontsideratu daitezkeen beste bi talde ere jasotzen dira. Estruktura aldetik aurrekoen gainetik egongo lirateke baina aurrekoek bezala, ez dute funtzio didaktiko jakin bat. Tipologia hauen garapenerako herraminta eta zerbitzuen arteko bereizketa bat egin da. Herraminta jabego eskubide batzuk izango dituen aplikazio bat izango da, zeinek erabiltzaileei prozesu edo ataza batzuk egitea erraztuko dien. Informazio zerbitzua, erabiltzaile jakin batzuen eskariar jarraiki aplikazioei egindako egokitzapenak izango dira, murrizketa batzuen arabera erabiltzaile horiek erabil ditzaten.

Lehenengo agregazio mailako objektuen hiztegia litzateke:

Informatika aplikazioa

26. Multimedia sortu/editatu herraminta
27. Web-a sortu/editatu herraminta      
28. Ofimatika herraminta
29. Programaketa herraminta
30. Informazioa/ezagutza ikertu/antolatu herraminta
31. Prozesu/prozedimentuen laguntza herraminta
32. Ikaskuntza/lana bakarkakoa/kooperatiboa/kolaboratiboa kudeatzeko herraminta


Zerbitzua

33. Multimedia sortu/editatu zerbitzua
34. Web-a sortu/editatu zerbitzua       
35. Ofimatika zerbitzua
29. Programaketa zerbitzua
30. Informazioa/ezagutza ikertu/antolatu zerbitzua
31. Prozesu/prozedimentuen laguntza zerbitzua
32. Ikaskuntza/lana bakarkakoa/kooperatiboa/kolaboratiboa kudeatzeko zerbitzua

Kontua eduki behar da, gaur egun, herraminta eta zerbitzu asko daudela hiztegiko balio bakar bat izan beharrean, balio ezberdinak biltzen dituztenak.


2.    Ikasketa metodo eta aktibitateen arteko erlazioak

Lehenengo agregazio mailako objektu digital hezigarriekin amaituta, 2,3 eta 4. mailak egongo lirateke. Hiru agregazio maila hauetan bere estruktura-funtzio konplexutasunaren arabera definitutako objektu digitalen bost taldeetatik bakarra egongo da: eduki didaktikoa. Bigarren agregazio maila edo goragokoak, besteengandik, bere eduki didaktikoan bereizten dira.

Bertan, erabilitako metodo didaktikoaren arabera aktibitate ezberdinak erabiliko dira.

2. agregazio maila edo gehiagoko objektuekin hiztegian gehitzeko kontzeptuak:

40. Irakurketa gidatuak                47. Ikaskuntza agertoki erreala edo birtuala
41. Ikasgai magistralak                 48. Joku didaktikoa
42. Testu-irudi iruzkinak               49. Webquest
43. Eztabaida aktibitateak            50. Saiakuntza
44. Ariketa edo arazo itxiak         51. Simulazioa
45. Kasu kontestualizatuak           52. Proiektu erreala
46. Arazo irekia


3.    Jatorrizko LOM hiztegiaren alderatze analisia
Azkenik, LOM jatorrizko hiztegiaren ikerketa bat egiten da. Bere helburua hiztegi berrian balioa errepikatzen delako edo kontzeptualki antzekoak direlako hiztegi berrian azaltzen direnak,edo jatorrizko hiztegian bai baina berrian azaltzen ez diren balioak identifikatzea da helburua.

LOM jatorrizko balioak: ariketa, simulazioa, galdetegia, diagrama, figura, grafikoa, aurkibidea, diapositiba, taula, narrazio testua, azterketa, saikauntza, arazoaren planteamendua, autoebaluazioa, konferentzia.

Ondorioz, kontuan hartu ez diren ondorengo balioak gehitzen dira LOM-ES hiztegira:

53. Galdetegia                55. Autoebaluazioa
54. Azterketa

PROZESU KOGNITIBOA

Hasteko, termino guztien itzulpena egin da frantzeseko LOMFR aplikazio profiletik eta emaitza honakoa izan da: Motibatzea, ikastea, kolaboratzea, komunikatzea, zuzentzea, kooperatzea, sortzea, elkartrukatzea, behatzea, sailkatzea, produzitzea, publikatzea, ikertzea, autoformatzea, praktikatzea, dokumentatzea, formatzea, simulatzea eta ebaluatzea.
Behin puntu hontan, termino bakoitzaren analisia egitea komenigarria da, hauen erderazko esanahi errealekin bat datozen frogatzeko. Honela “ikastea” terminoa ezabatu egingo dugu; izan ere hiztegi honetan deskribatzen diren prozesu/zeregin/jarduera kognitiboek duten maila kontzeptual altuagoa duen prozesua baita. 2. mailatik gorako objetu guztien helburu nagusia ikaslearen ikaskuntza izango da. Norbanako batek “hautemateko gaitasuna izan dezan, aurretiko ikaskuntza prozesu bat egon behar da ezinbestean. Arrazoi berdinengatik kontuan hartzen ez diren beste termino batzuk ondorengoak dira: Zuzentzea, elkartrukatzea, publikatzea, formatzea eta dokumentatzea. Bestalde, geratu diren terminoetan prozesu kognitiboen ondorengo baloreak azaltzea frogatzen da: hautematea, oroimena, ezarpena, kritikotasuna eta sormena. Hauek, ikaskuntza ebaluazio eta ezagutzaren barnerapen prozesuetan partehartzen duten prozesu cognitivo motak dira. Hau kontuan izanik, ondorengo prozesu kognitiboak gehituko dira: hautematea, oroitzea, erlazionatzea, aplikatzea, ulertzea, epaitzea, analizatzea, baloratzea, azaltzea eta sintetizatzea.
Ikaskuntza metodoen eta prozesu kognitiboen arteko erlazioak
Hautatutako ikaskuntza metodoak prozesu kognitibo motak ekartzen ditu eta baita bermatu beharreko aktibitate induzituak. Hau, erabili behar den ikaskuntza jarduera mota definitzeko lagungarria suertatzen da, eta baita ebaluazio metodo eta baliabide egokienak erabakitzeko ere.  Bertan, ikaslearengan gehitu beharreko prozesu kognitibo-motore (zeregin induzituak) motak zeintzuk diren deskribatuko da; beti ere metodo didaktikoaren arabera eta beraz, ikaskuntza diseinu instrukzionalaren oinarri diren paradigma eta eredua.

TRADIZIONALA    Definitzea, deskribatzea, binakatzea, etiketatzea, bilatzea eta identifikatzea.

KASUETAN OINARRITUA    Identifikatzea, analizatzea, laburtzea, egieztatzea, ebaluatzea, ezberdintzea, erlazionatzea, integratzea, eztabaidatzea, planifikatzea, konpontzea, kolaboratzea, erreflexionatzea, orokortzea eta autoebaluatzea.

ARAZOETAN OINARRITUA    Ikertzea, bilatzea, egiaztatzea, ulertzea, eztabaidatzea, kolaboratzea, diseinatzea, planifikatzea, autoantolatzea, integratzea, aplikatzea, konpontzea eta autoebaluatzea.

HELBURUETAN OINARRITUA    Analizatzea, kolaboratzea, azaltzea, erabakitzea, diseinatzea, kudeatzea, kontrolatzea eta autoebaluatzea.

PROIEKTUETAN OINARRITUA    Behatzea, esploratzea, analizatzea, kolaboratzea, motibatzea, antolatzea, diseinatzea, simulatzea, sortzea eta produzitzea.

KOLABORATZAILEA    Behatzea, eztabaidatzea, analizatzea, konpartitzea, kolaboratzea, komunikatzea eta produzitzea.

IKERKETA-EKINTZA    Analizatzea, sintetizatzea, ikertzea, praktikatzea, sortzea, berritzea eta produzitzea.

SIMULAZIO EKINTZA    Behatzea, erabakitzea, praktikatzea, konpontzea, autoebaluatzea eta sintetizatzea.

Bukatzeko, ondoren zehazten dena izango litzateke garapen prozesuaren emaitzetatik ondorioztatutako behin-betiko HIZTEGIA: Analizatzea, aplikatzea, kolaboratzea, konpartitzea, lehiatzea, ulertzea, egiaztatzea, komunikatzea, kontestualizatzea, kontrolatzea, kooperatzea, sortzea, erabakitzea, definitzea, deskribatzea, eztabaidatzea, diseinatzea, norbere burua ebaluatzea, esplikatzea, extrapolatzea, berritzea, ikertzea, epaitzea, motibatzea, behatzea, organizatzea, norbera organizatzea, planifikatzea, praktikatzea, ekoiztea, hautematea, oroitea, erreflexionatzea, erlazionatzea, errepresentzatzea, simulatzea sintetizatzea, konpontzea eta baloratzea.

2011/12/03

OBJEKTU DIGITAL HEZIGARRIAK

Objektu Digital Hezigarriek, kontsumituko dituzten erabiltzaileen ezaugarriak izan behar dituzte kontuan, objektu bezala dituzten helburuak bete ahal izateko. ODHen azken helburua, erabiltzailearen ikaskuntza da. Gainera, beste material edo objektu batzuekin elkartuz gero, material hezigarri multimedia bat sortzeko aukera izango da.
Ezaugarri hauei dagokienez, hona hemen faktore teknikoei, pedagogikoei eta ergonomikoei dagozkien batzuk:

Multimedia: ODHek multimedia aukera guztiak probestu behar dituzte, multimedia textuek izaten duten izaera multisensoriala zukutzeko, baina beti, helburu didaktikoak betetzeko xedearekin, ez artifizio hutsagatik.

Interaktibitatea: Produktu interaktiboek, ikasleen eta IKTen arteko harremana indartzen eta errazten laguntzen dute.

Akzesibilitatea: Objektu Digital Hezigarriek, modu eta molde guztietako erabiltzaileei eman behar diete sarrera, baita hezkuntza behar bereziak dituztenei ere.
Malgutasuna, modularitatea, moldagarritasuna eta “reusabilitatea”, Interoperabilitatea eta portabilitatea ere, kontuan hartzekoak dira ODHen nolakotasunari begira.

LOM-ES v. 1.0: Metadatuen ezarpenerako perfila da, ODHek bete beharreko kalitate gida antzeko bat, Espainiako Hezkuntzak bere ODHei begira sortua, baina internazionalki eratua zegoen beste LOM edo “kalitate gida” batean oinarritua. LOM-ES delakoak, Espainiako Hezkuntza sistemak ontzat ematen dituen ODHek bete beharreko gutxiengoak markatzen ditu.

ODH mota desberdinak eta agregazio mailak:
Edozein objektu digital, bere etiketen artean kutsu hezitzailea duten erreferentziak  dituen metadatu eskema baten bidez indexatua eta etiketatua dagoen unetik, objektu hori HEZIGARRIA dela diogu.
Hala ere, hezigarriak diren objektu digitalak 4 maila desberdinetan sailkatzen ditugu, EGITURAREN, FUNTZIONALITATEAREN eta GUTXIGORABEHERAKO ESTALDURA KURRIKULARRAREN bidez. Lehenak, ODH-a nola edo zerez osatua dagoen esaten digu:irudia, soinua, animazioa, … Bigarrenak, irakaskuntza-ikaskuntza ikuspegitik ODHaren osagaiek betetzen dituzten funtzioak adierazten ditu: aurre ezagutzaren ebaluazioa, mapa kontzeptuala … Eta azkenik, erakutsi nahi den eduki multzoa, hezkuntza maila jakin bati dagokiona.
Hiru aldagai horien arabera lau maila hauek bereizten dira:
1.go maila: OINARRIZKO OBJEKTUA: Irudi bat, bideo bat,…
2. maila: IKASKUNTZARAKO OBJEKTUA: Erabiltzailearen ikaskuntza eta ebaluaziorako balio duten aplikazioak, normalean 1.go mailako hainbat objektuen arteko loturaren bidez eraikiak, eta produktuaren erabilpen egokirako azalpenak biltzen dituen diseinu bat izan behar luketenak.

3. maila: SEKUENTZIA DIDAKTIKOA: 2. Mailako objektu digitalez osatua, eta kurtso edo ziklo oso baten ikaskuntzarako balioko lukeena.

4. maila: FORMAKUNTZA PROGRAMA: Nagusiki 3. Mailako objektuez osatua; kurtso multzo bat izan daiteke, ikas-errekurtso bakarrean sartuta. Ezagutza eremu oso bat har dezake, eta titulu bat lortzeko balio dutenak badira.

2011/12/01

Zer da berrikuntza gelan?

Administraziotik zuzenean bideratutako ekimenei esker, azken urteotan teknologia berriak sartu dira gure eskoletan eta honek jardute pedagogikoan teknologia erabiltzea bermatu du.
Baina gauza ez da bakarrik teknologia berriak sartzea gelan. Hemendik aurrera erabiliko dugun metodologia da berritu beharko duguna. Mundu aldakor honetan, ikaslea bera izango da bere jakintzaren sortzailea. Galdera irekia emanaz beraiek bilatu beharko dute erantzuna eta beraz, ikerketaren erantzule izango dira.

Nola planifikatzen da irakaskuntza-ikaskuntza prozesua IKT-ekin?

Irakasleak ere bere pentsaera aldatu beharko du. Arazo desberdinen aurrean indagazio bide ezberdinak aurkitzen saiatu beharko da. Bilaketa lan bat egin beharko du aurretik irakasleak  egokiak iruditzen zaizkion edukiak probatuaz. Lankidetza sustatuz irakatsiz ikasiko du eta beraz, eduki digitalek, momentu jakin batean eta berak nahi duena erabiliz lagunduko diote.
Ondorioz, hezkuntzarako eduki digitalak sortzea, zabaltzea eta ebaluatzea ezinbestekotzat suertatuko zaigu metodologia eraldaketa honetan. Gizartearen eskakizunei aurre egin ahal izateko eduki eta zerbitzuetan aukera zabal bat eskaintzea beharrezkoa izango da eta beraz, eduki hauen kalitatea, erabilgarritasuna eta fidagarritasuna bermatu beharko dugu.

2011/11/30

NOLA DISEINATZEN DITUGU IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKT-EN LAGUNTZAREKIN?

IKT-ak arlo eta modu ezberdinetan erabil daitezke edozein ikasgai azaltzeko. Guk modu honetan erabiliko genituzke:

-Hizkuntzak lantzerako garaian, blog bat egitea interesgarria izango litzateke, izan ere hizkuntzak lantzen diren bitartean, IKt-en erabileran trebatuko gara.

-Testu prozesatzailea. Ortografia zaintzeko onuragarria izan daiteke ordenagailuak akatsak zuzentzen dituelako. Horrez gain, gelako lan ezberdinak ikasle guztien artean partekatzeko aukera ere ematen du.

-Arlo batzuk ematerako garaian (gizarte, ingurunea…) irakasleak Power Point-a erabili dezake aurkezpenerako. Irudiei esker ulerterrazagoa egingo zaie ikasleei.

-Mapa kontzeptuala. Kontzeptu ezberdinak elkarren artean erlazionatzeko baliagarria suertatuko zaigu.

-Jolas interaktiboak. Alor ezberdinetako ariketak lantzeko: listening, matematikak…

-Komunikazioa. Email-a, posta elektronikoa, bloga, bideo konferentziak beste eskolekin harremanetan jartzeko.

-Eskola irratsaioa sortu komunikazioa bultzatuz eskola barruan podcast baten bitartez.

-Arbel digitalaren eta proiektorearen erabilera. Ahozko aurkezpen bat egiteko edo arlo bateko ariketa gauzatzeko.