Mostrando entradas con la etiqueta konpetentzia digitalaK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta konpetentzia digitalaK. Mostrar todas las entradas

2011/10/27

5. ONDORIOAK

Hasteko, esan beharra daukagu lehen lan hau (teknografia) oso interesgarritzat jotzen dugula. Alde batetik, aztertu beharrekoa “zer prestakuntza teknologiko behar du LHko irakasle batek?” galdera erantzuten jakitea gure etorkizun hurbilerako baliagarria delako. Bestetik, tesia ateratzeko erabilitako prozesua bitxia, originala eta garai digital honetarako erabat aproposa iruditu zaigulako. Orain arteko lan gehienetan ideia nagusiak eta tesia modu idatzian aurkeztea eskatzen zitzaigun baina teknografiaren bitartez hitz, soinu eta irudien bitartez mezu esanguratsuago bat eraikitzea lortu dugu. Gainera, prozesuan LHko irakasle batek ezagutu eta maneiatu beharreko hainbat tresna eta baliabide (informazioa bilatu, partekatu, web 2.0 tresnak…) praktikan jartzeko aukera izan dugu.

Taldearen dinamikari dagokionez, hasieran martxa hartzea pixka bat kostatu zitzaigun arren, bakoitzak bere papera oso ongi barneratu du eta orokorrean ongi koordinaturik lan egin dugu. Denbora gehiena teknografiako esaldiak eraikitzen pasa dugun arren lortutako emaitzarekin oso gustura gaude. Akaso, irudien erakargarritasun mailean ibili gara apur bat erren, baina denbora faltagatik izan da batit bat. Dena den, ohartu gara zeinen garrantzitsua den aurkezpen txukun bat egitea, eta horrelako produktuek zenbat daukaten bisualetik.

Irakasleak eman dizkigun baliabideei dagokienez, irakurgai eta bideo guztiak baliogarriak izan direla deritzogu eta ideia nagusiak lanean plasmatzen saiatu gara.

Gelako taldekideen teknografiei dagokionez, honako ideiekin geratu gara:

* “Teknologia berriak” kontzeptua okerra da.
* IKTen garapenak eta gizartean izandako onarpenak, gizakien arteko erlazioak aldatu ditu.
* Gaininformazio egoera batean bizi gara.
* Sormena oso garrantzitsua da IKTekin lan egingo duen irakaslearentzat.
* Multialfabetizazioa oso kontzeptu zabala eta aldakorra da.
* Arrail digitala deritzonak, garai konkretu bat markatzen du gizakiaren historian.

Gure teknografiari dagokionean, “hiritartasun digitala” kontzeptua sumatu zuen faltan irakasleak, eta diapositiba bateko esaldi baten bigarren zatian aipatzen genuen arren, mezu horri indar eta presentzia gehiago eman diogu, lehen bakarra zenetik bi diapositiba sortuz.

Bukatzeko, oso ariketa interesgarria eta probetxuzkoa dela esan dezakegu. Talde bezala , gainera, lehen lan honekin hain gustura sentitzeak, datozenei indarberriturik eta gogotsu eusteko motibatzen gaitu.

2011/10/13

Urriak 12tik 16rarteko eginbeharrak

Aupi!

Asteartean hitzartutakoaren arabera ona hemen eginbeharrekoak:

Aitor: beharren zerrenda borobildu eta Aneri abixatu.
Ane: postak kronologikoki ordenatu
Iker: 7-8 argazki baliogarri photopeachea igo eta linkak apuntatu
Egoi: Musikaz arduratu
Bakoitzak ostiralerako(12pm) 4 diapositiba berri egin beharko ditu. Eta erabiltzen diren ideia nagusiak doceko taulatik ezabatu beharko dira (bakoitza bereaz arduratuko da).Larunbatetik igandera laurak teknograma mejoratzen arituko gara.

Geroarte!

2011/10/11

Hezkuntza eta IKT-ak

Hezkuntza eta IKT-en arteko lotura erakusten digute ondorenean dituzuen bideo labur hauek:










2011/10/05

Sarean dabilen IKTei buruzko bideo bat

Kaixo, hizkuntza ulertzen ez dugunontzako, zaila da zer dioen jakitea. Dena den, gaiari buruz hainbeste irakurri eta gero, hainbat gauza igarri daitezke, marrazkien bidez.











2011/10/03

Urriaren 5etik 11ra eginbeharrekoak

Aupa,

Atzo hitzartuakoaren arabera hona hemen egin beharrekoak:

  • Ane: foroan zalantzak idatzi. Akta idatzi. Hipotesien posta blogean txertatu eta moodlean jarri URLa. OK
  • Aitor: prestakuntza beharren zerrenda idatzi eta moodlera igo. OK
  • Egoi eta Iker: laburpenak blogera igo.
  • Egoi: erabiltzeailearen izena aldatu. Ideia nagusiak txertatzeko tabla egin eta doc eta blogera igo.
  • Denok: gure inguruko irakasleei zer formakuntza teknologikoa duten galdetu. Kurtsoen bat egin duten, lizentziaren bat eskatzen dieten...
  • Denok: eztabaidaguneko gaiak jarraitu eta pausoren baten linka moddle-era igo behar bada, igo.
  • Denok: gure testuen ideia nagusiak Egoik eginiko tablan idatzi (blogean).
  • Argazki esanguratsuen bat aurkituz gero gorde eta linka apuntatu.
Hurrengo bilera: urriak 11, arratsaldeko 5etan magiseko ikasgelan
Aste buru ona izan eta zalantzarik izan ezkero deitu!

2011/10/02

Interneten erabilera etikoari buruz

Interneta eta bertan aurki ditzakegun hainbat lanabes gutako askoren egunerokoaren parte dira, eta hainbat eta hainbat ikaslerena izango dira etorkizunean. Laguntza eskerga eskaintzen digute unean-unean izaten ditugun behar konkretutan, baina... hain eskura dagoen informazio eskaintzak eta datu-dantzak ez ote du alde ilunik? Hona Argia aldizkarian Gorka Bereziartuak duela hilabete "ahanztura digitala"-ri buruz idatzitako artikulua. Interesgarria benetan, eta hausnarketarako bidea ematen duena: "Ahanztura digitala: Google, ez zaitez nirekin akordatu".




3. SAKONTZEN: Eskola 2.0


Gaur egungo Hezkuntzaren erronka Oinarrizko Konpetentzietan dagoela esan dezakegu.Hiritar digital autonomoak, kritikoak eta sortzaileak lortzea izango dugu helburua eta “Gaitasun digitala” garatzeko bide horretan IKTen laguntza beharrezkoa dugula kontutatu gara.Duela hiru urtetik honuntza, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu honetan IKTak beharrezko baliabideez horniturik, heziketan eragiteko programa berri bat jarri da martxan, Eskola 2.0 hain zuzen ere.



Eskola 2.0 proiektua ikasgelen digitalizazioaren aldeko apustua da, azken finean, heziketa kalitatea hobetzea izango da helburua eta honetarako, ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatu, irakasleak IKTdun gaitasunetan trebatu, ikasgeletako metodologia aldaketari lagundu eta lan dinamikoa, partehartzailea eta beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean emango den heziketa sustatuko ditu.



2.0 Eskola programak aurrerapauso handia ekarri du; izan ere, Hezkuntzan Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak sartu ditu eta 2010. urteko ikasturtetik aurrera Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizaturik eta irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestaturik etorri zaizkigu.



Gaur egun, Teknologiaren benetako integrazioak hiru ezagutza motaren arteko erlazioa ulertzea eta negoziatzea eskatzen du: Ezagutza disziplinarra, Ezagutza pedagogikoa eta Ezagutza teknologikoa (TRACK).Integrazio honetan Lehen Hezkuntzako irakasle batek arrakasta izateko hiru ezagutza mota hauen uztarketa egokia egitea beharrezkoa izango du.Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren antolaketa berria proposatzen dugu, “Indagazioan oinarrituriko Aurkikuntza Gidatuaren bitarteko Lankidetza ikaskuntza”.Planteamendu berri honek ikasleen partehartze aktiboa behar du, beraiek galdetu, ikertu, sortu, eztabaidatu eta hausnartu behar baitute.
Eskola 2.0, aplikazioak baino gehiago interneten jarduteko web 2.0 jarrera lantzean datza; ezagutza partekatua, lankidetza ON-line, sormena, aplikazio tresnak sarean eta erabilerreztasuna bultzatu nahi da.



Irakaslegoaren prestakuntzari dagokionez hiru mailatakoa planteatu da: Oinarrizkoa (Oinarrizko IKt gaitasunak, Ofimatika, Sistema eragilea eta interneta); ertaina (Arbel digital interaktiboaren erabilera didaktikoa) eta aurreratua (Web 2.0 tresnen multzoa eta bere aplikazioa ikasgelan).



Irakasleak prestatzeko, gai teknikoak ez ezik, alderdi metedologikoak ere oso kontuan hartu dira, Oinarrizko gaitasunak, digitala bereziki, aintzat hartuz.Beraz, metodologia aldaketari eragin dio, irakaspraktika hobetuz, Kurrikulumeko gaitasunen lana indartuz eta lankidetza proiektuak abian jarriz.



Edukiei dagokionez, interneten erabili daitezkeen materialen gida bat prestatu da eta metodologia- proposamen guztiak aurrera ateratzeko material bereziak jarri dira eta nahi dituen beste aldaketa sartu ahal izateko aukera izango du irakasleak.



Bukatzeko, esan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu honetan, IKTak beste laguntza tresna bat bezala hartuko ditugula eta ezingo dutela inoiz eguneroko esperientziak eta indagazioak ematen diguna (ikaskuntza aktiboa) ordezkatu, heziketa kalitatea hobetzen lagundu baizik.

3. SAKONTZEN: Eskola 2.0 - Iritziak -

Hona proiektuari buruzko iritzi bat. Saiatuko naiz gehiago bilatzen (Izenburua da link-a).

3. SAKONTZEN: Eskola 2.0 - Bertsio ofiziala -

Hona hemen eskola 2.0 proiektuan murgildua dagoen enpresetako batek proiektuari buruz dioena:
http://www.virtualware.es/es/noticia/actualidad-virtualware/comienza-el-despliegue-tecnologico-del-programa-eskola-2-0.aspx

Bestalde, Victor Bermejoren azalpenak (Berritzegunea):










Berriz ere Berritzeguneetako Victor Bermejoren azalpenak eskola 2.0 proiektuari buruz, modu sakonagoan:






















3. SAKONTZEN: The epic sillabus, condensed version

Ane Barrenetxea: The epic sillabus, condensed version
Europako pedagogiako IKT lizentziaren arabera, egungo irakasleak IKTen ingurua hainbat gaitasun izan behar dituzte. Batzuk derrigorrezkoak izango dira eta beste batzuk hautazkoak.

Derrigorrezkoak:

IKTak ikaskuntza/irakaskuntzan erabiltzea.
Ordenagailuaren inguruan oinarrizko ezagupenak izatea: mantenamendua; sofwarden instalakuntza; birusen kontrola; interneten nabigazioa; eskolako portaleren maneiua; informatikako kontzeptu garrantzitsuenak ezagutzea …
Sarean informazioa bilatzea eta komunikatzea: ikasleak sarean informazio askoren aurrean aurkitzen direnez irakasleek garrantzitsua dena aukeratzen irakatsi behar diete. Horretarako, irakasleak webak ebaluatuko dituzte; sarean beste profesionalekin lankidetzan arituko dira; jabetza intelektualaren eskubideei buruzko alderdiak ezagutuko dituzte; bideokonferentzia eta emailak erabiliko dituzte; testu-lanketako programak ezagutuko dituzte; beste irakasle, guraso edota ikasleekin elkarlanean arituko dira …
IKTak eskolaren berrikuntzan: IKTek eskolaren gestioari gardentasuna emateaz aparte, berrikuntza eta ekintza digitalei ateak irekitzen dizkiote.

Hautazkoak:
• Irudi digitalen sorkuntza
• Aurkezpen digitalak egitea
• Spreed sheetak erabiltzea
• Datu base birtualak eratzea
• …

3. SAKONTZEN: Materialaren Sintesia. Ordenagailuak maneiatzeko europar agiria "ECDL-ICDL"

Informaziorako teknologien oinarrizko kontzeptuak: Ordenagailu baten oinarrizko osagai fisikoak eta oinarrizko kontzeptuen erabilpen praktikoak ezagutzean datza. Baita bizitzan zehar teknologia hauen non aurkituko diren ezagutu eta beraiek dituzten arriskuen jabetzean ere.

Ordenagailuaren erabilpena eta fitxategien kudeaketa: Ordenagailu baten egikaritze sistemako oinarrizko ezagutzak jakin eta ordenagailuarekin ohiko aplikazioak maneiatzen moldatzean datza, helbideratze eta fitxategiak efizienteki maneiatuaz kudeaketa egoki baterako.

Testu prozesatzailea: Testu bat korreoz hedatu bitartean bere osaketan eman beharreko pausu ezberdinak jakitean datza eta baita testu prozesatzaile horrek bere baitan izango dituen aplikazio oinarrizkoenak egiten jakitean ere.

Kalkulu orriak: Kalkulu orriak dituen oinarrizko aplikazioak jakitean datza, hala nola formatu egoki bat eman dokumentuari edo lan ezberdinak egiteko aringarri suertatuko zaizkigun formulak erabiltzen jakin edo eta objektuak inportatu eta diagrama nahiz grafikoak erabiltzea.

Datu baseak: Datu baseen oinarrizko aplikazioak maneiatzen jakitean datza. Alde batetik datu base sinple bat sortzeko gaitasuna legoke eta beste aldetik datu base batetik behar den informazioa lortzeko gai izatea, horretarako beharrezko kontsultak egin eta dagozkion urratsak emanaz.

Aurkezpena: Erabiltzaileak oinarrizko kontzeptuetan oinarrituaz aurkezpen mota ezberdinak egiten moldatzean datza, aplikazioak ezberdinak erabiliaz formatu egokia emanaz eta horretarako eskuragarri dauden aplikazioak erabiliaz.

Informazio eta Komunikazioa: Bi Alberdi izango ditu. Alde batetik Internet bidez behar den informazioa aurkitzeko gaitasuna legoKe. Beste aldetik erabiltzaileak Internet bidez dokumentuak elkartrukatzen eta horretarako dokumentu nahiz fitxategiekin behar bezala lan egiten jakitean datza.

3. SAKONTZEN: Nativos Dígitales, Inmigrantes Digital "Marc Prensky"

Ikasleen perfilak historian zehar beti izan ditu aldaketak baina gaur egungo ikasleak aldaketa nabarmenagoa izan dute, 21. mendearen amaieran ailegatu eta zabaldutako teknologia digitala dela eta, hezkuntza sistema zaharkitua geratu delarik.

Egungo gizartean, teknologia berriekin duten erlazioarengatik etorkinak eta berezkoak bereiz ditzakegu. Lehenengoak hazi ondoren jaso dituzte teknologia hauen ezagupenak, berezkoak aldiz teknologia berri hauekin hazi eta hezi dira eta ondorioz, pentsatu eta informazioak prozesatzeko modu ezberdina dute.

Ondorioz egungo irakasteko moduak ezberdina behar du izan, etorkinek egokitu behar dutelarik berezkoen moduetara. Etorkinek egin dezaketen gauzarik zentzuzkoena ikasleengandik ezagupen hauek jasotzea da.

Berezkoen moduetara behar bezala egokitzen hasteko metodologia eta edukiak aldatu behar dira. Metodologian, irakasleek ikasleen hizkuntza eta moduan komunikatzen ikasi behar dute, azkarrago. Edukiei dagokienez Ondarea eta Etorkizuna ezberdinduko dira. Lehenengoan irakurketa, idazketa, ulermena, aritmetika, pentsamendu logikoa, iraganeko ideiak, etab.. landuko dira. Etorkizunean teknologia eta digitalizazioa landuko da eta software, hardware edo eta robotika edukiez gain, lotura duten etika, politika edo soziologia gaiak ere landuko dira adibidez.

Ondarea eta Etorkizuna berezkoen hizkuntzan irakatsi behar dira, horretarako ondarearen kasuan itzulketa handiago bat nahiz metodologia aldaketa bat eta etorkizunari dagokionez, eduki eta pentsamendu berrien plus hori izan behar dutelarik.

3. SAKONTZEN: Los ordenadores provocadores de emociones

Ane Barrenetxea: Los ordenadores provocadores de emociones
Lehenengo artikulu hau, IKTek irakasleen emoziotan sortzen duten eraginari buruzkoa da, gizakioi ordenagailu eta bestelako aparailuek sentimenduak eragiten baitizkigute. Gai honen inguruan testuan bi kontzeptu agertzen dira: Teknofobia eta Teknofibia.

Teknofobia, ordenagailuak eta bestelako aparatu elektronikoak baztertzera eta ezestera bultzatzen duen jarrera da. Teknofobikoek IKTek ikaskuntza prozesuan onurarik ez dutela sortzen usten dute eta gehienetan IKTak maneiatzeko ziurtasun falta edo eta ezjakintasuna dute. Fenomeno hau normalean irakasle helduetan ematen da, hauek gazteak zirenean ez baitzituzten teknologia berriak erabiltzen eta hortaz egun ez dute ziurtasun handirik sentitzen berrikuntza teknologiko hauek maneiatzerako orduan.
Postura honen guztiz kontrakoak Teknifibikoak dira. Hauek ikaskuntzan eman daiteken edozein arazo teknologiaren bitartez konpondu daitekeela pentsatzen dute. Pertsona hauek beti daude azken teknologia berria izateko eta erabiltzeko prest.
Orokorrean, irakasleak nahiko ezkor jokatzen dute IKTak bere irakaskuntza metodologietan txertatzeko orduan. Hau hainbat arazoren emaitza da: IKTetan formakuntza falta; IKT ikaskuntzan sortzen duten onuren berri ematen duten emaitza gutxi izatea; ordenagailuak irakasleak ordezkatuko dutenaren ustea edukitzea …
Bukatzeko, testuak IKTek irakasle eta ikasleei ikaskuntza prozesuan onura anitz ematen dizkioten arren, desberdintasun sozial ugariren sortzaile dela ere adierazten du. IKTak ez daude mundu guztiaren eskuragai eta ondorioz bi motatako hiritarrak sortarazten dira:IKTdunak eta IKTgabeak. Honek garapenak teknologiarekin zerikusi zuzena ez duela ondoriozta dezake. Adibide gisa, munduan hainbat biztanle daude zeintzuk osasun eta gizarte zerbitzuak eduki ez arren etxean telebista edo eta bestelako aparailu elektrikoren jabe dira.

3. SAKONTZEN: Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntzan

XXI. mende hasiera honetan, eskolak ezin die Informazio eta Komunikazio Teknologia berriei bizkarra eman. Hargatik, egun oraindik nagusi diren materialek, liburuek, etorkizunekoekin elkarbizitzan biziraun beharko dutela dirudi.

Baina IKTak gelan sartze hutsak ez du berez hezkuntza hobetzen, ez ditu ikasleak bereziki motibatzen, ez eta ikaskuntza errazten ere; eta batez ere, ezin ditugu liburua nagusi zeneko metodologia bera aplikatzeko erabili. IKT-ek berrikuntza teknologikoak ekarri dizkigute baina hezkuntzan baliagarriak izan daitezen, haien potentzialari ahalik eta etekin gehien aterako dien pedagogia sortu beharra dago. Horretarako, Hezkuntza sistema osoaren eraldaketa beharrezkoa da.

XXI. mendeko kultura multimodala da: hainbat euskarri kontuan hartuta adierazten, produzitzen eta zabaltzen da, eta hainbat hizkuntza eta formatu desberdinen bidez. Horregatik, horiek guztiak txertatu behar dira hezkuntza sisteman, eta aurrerabideen abiadura eta garapena ikusita, ikasleak bizi osoko ikaskuntza prozesu batean murgiltzea (ikasten ikastea) beharrezkoa da, teknologia berrien erabiltzaile arduratsu eta kritiko moduan. Guzti honetarako ezinbesteko den multialfabetizazioak 4 dimentsio nagusi ditu:



  • Dimentsio instrumentala: Softwarea eta Hardwarea erabiltzen jakitea.
  • Dimentsio kognitiboa: ikaskuntza esanguratsua helburu, informazioa modu eraginkorrean lantzea eta komunikatzea.
  • Jarrera sozialen Dimentsioa: Teknofobia eta teknofiliaren arteko oreka mantentzea.
  • Dimentsio Axiologikoa: Informazioa kritikoki aztertu eta modu etikoan zabaltzea.

Multialfabetizazioak irakasleen egunerokoan duen eragina eta sortzen dituen erronka berriak:



  • Ikasleak informazioz gaindituta datoz, baina horrek ez du esan nahi gehiago dakitenik. Jakintza eraikitzen eta ikaskuntza esanguratsua lortzen erakutsi behar diegu, baita informazioa modu erreflexibo, kritiko eta etikoan erabiltzen ere.
  • Ordenagailuekin ari garenean, gelako esperientzia desberdina da ikasle bakoitzarentzako, arek erabakitzen baitu bere lanean hartu beharreko bidea. Beraz, ez dago ikaskuntza homogeneo eta erritmo bakarrekorik.
  • Irakaslea jada ez da orojakile izango (ikasleek lantresnak hobeto menperatzea onartu egin behar du) eta ezta informazioaren jabe bakarra ere.
  • Gure zeregina, ikasketa prozesua antolatzea, proiektuak proposatzea, gidatzea, zuzentzea eta ebaluatzea izango da, erronka nagusia, IKTen erabilera egokia eta ikasgaien helburuak uztartzea izango delarik. Ikasleek beraiek euren lan plangintzak eratzea lortu beharko dugu, IKT-ak erabiliz proposatzen zaizkien erronkei erantzun onargarriak eman diezazkieten, azkenik, euskarri digitaletan ezagutzera eman beharko dituztelarik. Beraz, ikasleek, "gauzak eginez" ikasiko dute IKT-ak erabiltzen. Inprobisazioa saihestuko dugu, eta denborak ongi neurtuko ditugu.
  • Aprendizaia, esperientzia indibiduala izatetik elkarlanean oinarritua izatera igaroko da, eta askotan, gelako lau hormak gainditzen dituen errealitateekin jokatu beharko dugu. Hala ere, honek ez du esan nahi bakarkako lana saihestu behar denik.
  • Multialfabetizazioa ikasgai guztietan txertatzen asmatu beharra dago. Gelan lantzen diren eduki kurrikular guztiekin aplikagarriak izan behar dute. Era berean, unitate didaktikoak edo aktibitate jakinak planteatzerakoan, argi izan behar dugu zein konpetentzia edo gaitasun digital landu nahi ditugun eta kurrikulumeko edukiekin zuzenean erlazionaturik egon behar dute.

Manuel Area Moreiraren "La competencia digital e informacional en la escuela" testutik ateratako ondorioen laburpen edo sintesia.

2011/10/01

2. ANALIZATU: Taldeko aurre ezagutzak eta ikaskuntza beharrak definitu

Zer dakigu arazo honen inguruan? Zeintzuk dira gure gabezi kontzeptualak?

Lehendabiziko klasean "etorkin digitala", "natibo digitala", "teknofobia" eta "teknofilia" bezalako kontzeptuak aipatu ziren. Zalantzarik gabe, IKTen erabilerari loturik dauden kontzeptuak dira, eta gauzak kokatzen eta ulertzen asko lagundu baziguten ere, gu ez ginen identifikatuegiak sentitu. Nahi baldin bada, adinarengatik, "etorkin digitalak" garela onartu beharko dugu, baina uste dugu, jarrerari dagokionean, nahiko ongi "integraturik" gaudela "gizarte berri" horretan, edo gutxienez, ahaleginak egiten ditugula "bertako hizkuntza" ikasi eta "erabiltzeko".

Hala ere, kontzeptu horiek ezkutatzen dituzten jarrerak, guregan baino askoz ere modu nabarmenagoan antzeman ditugu, adibidez, gure fakultateko zenbait irakasleren artean. Moodle-a erabili nahi ez dutenak, erabiltzen duten itxurak egiten dituztenak, behin plataforma informatiko batean trebatu eta horretan geratu direnak aurrera egiteko asmorik gabe, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukeretan sinesten ez dutenak eta lotsarik gabe aitortzen dutenak... Baina batez ere, eta hau ere gure artean komentatu genuen, gutxiengo bat direla, gure ustez, IKTak erabiltzeko pausua eman bai baina horiek eskaintzen dituzten metodologia bide berriak urratzeko prest daudenak. Izan ere, metologiari dagokionez berrikuntzak proposatzen dituzten irakasleak izan ditugu, eta hauen eta gainontzekoen ikasgaiak lantzerakoan desberdintasun nabarmenak sumatu ditugu, batez ere, ikaskuntza esanguratsuari dagokionean.

Nola jakin dezakegu gehiago arazo honen inguruan?

Bestearen jarrera ulertzen saiatzeko, hoberena haren tokian jartzea izaten da askotan, eta horixe egiten saiatu ginen. Zein motatako laguntza, aholkularitza, prestakuntza edo motibazioa izan dezakete irakasle horiek irakaskuntza molde berri horietan murgiltzeko? Hortxe hasi ziren gure zalantzak nabarmentzen, eta are gehiago, galdera unibertsitate eremutik atera eta egungo Lehen Hezkuntzaren esparrura bideratu genuenean.
Isiltasuna eta zalantza nagusitu ziren batak besteari gaur egungo ikastetxeetan bizi den errealitatea zein ote den elkarri galdetu genionean.

Zein prestakuntza digital jasotzen du LHko irakasle batek? Zeinek eskaintzen dio halakorik? Ikasketak egiterakoan? Lan egingo duen zentroan emango diote? Delegaritzak? Gobernuak? Bere kabuz egin beharreko bidea da?

Guzti honekin, irakasleek beharrezko prestakuntza bat izatea funtsezkoa dela konturatu ginen eta honako zerrenda bat osatu genuen:

  • Arlo teknikoa menperatu: Kableatu muntaia, ordenagailua piztu eta itzali...
  • Oinarrizko ezagutzak: Sarean informazioa bilatu ( Mozilla ), posta elektronikoa menperatu ( Gmail-a, testuak editatu Open Office-kin ), testuak argitaratu eta partekatu GDocs-ekin, aurkezpen bat diseinatu Inpress-ekin eta IKT gida metodologikoak erabili.
  • Eskola barruko IKT arduradunaren "figura" ezartzea edozein arazoren aurrean irakasleak bere laguntza eduki ahal izateko.
Guk dakigula, duela hiru bat urte abian den eskola 2.0 proiektuari buruz ere, sortu ziren zalantzak, noski.

-Eskola publikoetan aplikatzen da soilik, ala kontzertatuetan ere?
-Zein metodologia jarraitzen dute?
-Zein helburu pedagogiko ditu?
-Ikasgai guztietan aplikatzen al da?
-Zer diote irakasleek proiektuari buruz?
-Zein dira ebaluazio irizpideak, eta zein modutako lotura du ekimenak egungo kurrikulumarekin?

Galderak asko ziren, eta horiek erantzuteko bideak jorratzen hasi ginen; nolabait ere, zein ate jo behar genuen zehazten: irakaskuntzan lanean dauzkagun lankideak, ezagunak eta erakunde ofizialak, erakunde ofizialen web guneak, gaia lantzen duten web guneak, ...

Ondoren, gure buruak horrelako errealitate batean irudikatzen saiatu ginen, eta planteatu zaigun galderak erantzun zaila duela ohartu gara. Lanean hasteko garaia da:
Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dugu?

1. ULERTU: Taldeko hipotesien idazketa

LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA, ZER FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKOA BEHAR DUT?

  • Bere ikasgaiarekin zer ikusia duten baliabide teknologikoak ezagutu beharko ditu.
  • Internet bitarteko komunikazioa erabiliko du.
  • IKT baliabideak ezagutu eta erabiliko ditu.
  • Informazioa tratatzeko, planifikatzeko eta aurkezteko IKTez baliatuko da.
  • IKTen bitartez, irakasle, familia eta administrazioarekin elkarlanean arituko da.
INFORMAZIOA ETA KOMUNIKAZIO ZEIN TRESNA TEKNOLOGIKO ERABILTZEN DIRA EGUNGO GIZARTEAN?

  • Ordenadorea + periferikoak
  • MP3, MP4
  • USB
  • Mugikorra
  • GPS
  • Bideo kamara, argazki kamera
  • Telebista
  • Irratia
  • E-book
  • Smart phone
  • Sare sozialak
  • Web cam

2011/09/30

Irailaren 26tik Urriak 3rarteko lana

Aupa lagunak,

Atzo hitz egindakoaren inguruan ona hemen laburpentxo bat:
Aitor, gu hirurak administratzaile bilakatu. OK
Ane, foroan Daniri sintesiaren formatuaren inguruko galdera planteatu. OK
Ane, sintesi doca egin. OK
Astelehenerako (arratsaldeko 8etarako) bakoitzak bere laburpena sintesia izeneko docean txertatu beharko du
Sintesia idatzi baino lehen bi bideoak ikusi eta Aitorrek iradokitako argiako artikuluari begiratu bat eman
Denbora izanez gero photopeach programari begiratu bat eman eta gu gera lau bloga post originalen batez hornitu.

Laisterate