Mostrando entradas con la etiqueta LANKIDETZA IKASKUNTZA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta LANKIDETZA IKASKUNTZA. Mostrar todas las entradas

2011/11/11

KONPARTITU: LANKIDETZA IKASKUNTZA

Berriz ere, lan honekin IKTeei buruz asko ikasi dugula iruditzen zaigu. Beste tresna web 2.0 erabiltzen trebatzeaz aparte, taldeko lana eraginkorragoa bilakatzea lortu dugu. Emaileen sistema "zaharkitua" pixka bat alde batera utziaz, wikien munduan barneratu gara eta oso zerbitzu interesgarri eta praktikoa iruditzeaz gain, erabiltzeko oso erraza iruditu zaigu. Gainera, wikiak aurreko lanean erabili dugun google docsa baztertzeko aukera eman digu honek noizean behin arazoak ematen baitzizkigun.

Baita ere, aztergai genuen lankidetza ikaskuntzarekin erlazio zuzena duen 2.0 tresna, wikia hain zuzen ere, aukeratu dugu, era honetara, irakurri eta sakondu dugun gehiena praktikan jarriaz.

Gelako aurkezpen gehienak ere oso interesgarriak deritzogu entzunda edo gainetik erabilita genituen zerbitzuen inguruko informazio baliagarria eman baitigute. Batez ere, blogen eta google mapsen inguruan aritu diren aurkezpenak gustatu zaizkigu. Lehenak, gure bloga hobetzeko hainbat adierazpen eman baitizkigu eta bigarrenak berriz, google mapsek eskaintzen dituen zerbitzu baliagarri eta interesgarrien berri eman baitugute. Gutako gehienek google mapsa nonbaitera joan behar dugunean helbidea jakiteko besterik ez dugu erabiltzen eta dituen posibilitate guztien berri ez dugu.

Saioaren alderdi txarrena beti bezala denbora falta izan da. Hainbat zerbitzu oso interesgarri eta baliagarriak RSSak kasu, aztertu eta sakontzeko denbora gabe gelditu gara.

Bukatzeko eta azpimarratzeko, berriz ere, IKTko bigarren proiektu hau oso interesgarria iruditu zaigu teorian eta batez ere praktikan lankidetza sustatuaz aurrera eraman duguna.

2011/11/03

3. SAKONTZEN: Wikiei buruz




Komeni da post honen izenburuan klik egin eta You Tubeko web gunean, jendeak bideo honi buruz esaten dituenak irakurtzea. Wikiei buruzko lana egiterakoan kontuan hartu beharreko gauzak daudela esango nuke, batez ere, PRIBATUTASUNARI buruzkoak.



Beste bideo bat:







2011/10/30

3. SAKONTZEN: Wikiei buruzko info gehiago






















3. SAKONTZEN: Wiki baten oinarrizko lementuak







3. SAKONTZEN: EDUTEKA - WEB 2.0

Web 2.0 delakoa, zerbitzu eta aplikazio bateragarriak dituen web proposamena da: blogak, bideoak elkarbanatzea, sare sozialak, podcastinga, wikiak, RSS, ... Interkonexio soziala, lehen baino handiagoa da, askoz; erabiltzaileak, informazioa, jasotzen duen neurri eta une berean gehitu zein aldatu dezakeen gunea.

Bloga: web gune bat da, postak edo sarrerak unean unean publikatzeko aukera ematen duena:

Irakurleei komentarioak egiteko aukera ematen die.
Sarrerak, kronologikoki bilduta geratzen dira, berrienetik hasita.
Sarrerak etiketatu egiten dira, eta “tag” bidezko bilaketa ere ahalbidetzen du.
Loturen bidez, beste blogetako informazioa elkarbanatzen da.
Permalinkak: zaharkiturik geratzen ez diren behin betiko loturak dira.

Trackback edo pingback: RSS bidezko sindikazioa: sortzen dugun informazioa, hura erakutsi nahi duten beste blogetan erakusteko aukera ematen duen informazio bideratzailea.

Wikia: web gune bat edo web guneen multzoa da, baimena duen edozeinek edonondik eguneratu dezakeena. Talde lanaren bidez osatzen den weba da, eta partaide guztiek dute beraien zein besteen lana editatzeko aukera. Hau dela eta, segurtasun gisa, egindako lana edo egoerak berreskuratzeko aukera ematen du. Wikipedia da adibiderik ezagunena.

Etiketatzea edo “Social bookmarking”: Etiketa, objektu digital bati ezartzen zaion gako hitza da, baina ez modu formal edo aurrez hitzartutako batean, norberak askatasun osoz, iruditzen zaion moduan baizik. Etiketa errepikatuenek, letra tamaina handiagoa lortzen dute. Azken batean, “gogokoenak” sozial baten antzeko zerbait litzateke.

Folsnomy: Web helbidea duen edozein eduki digitalen etiketatzearen emaitza da, banakoa eta librea. Helburua, behin ikusi eta etiketaturiko eduki bat etorkizunean berreskuratzea da.

Multimedia Sharing (Elkarbanatze multimedia): Multimedia motako edukiak biltzen dituzten guneak dira: flirk, you tube, Odeo (podcast-ak),… Gaur egun milioika lagunek elkarbanatzen dituzte multimedia produktuak. Multimedia produktuak sortzeko, gizarte garatuetan behintzat, tresneria guztia esku eskura erabiltzen dugu eskuko telefonoetan, argazki kameretan, … Gainera, sarean elkarbanatzeak ez du kosturik suposatzen, eta horratx arrakastaren zergatietariko bat.

Audioblogginga eta podcastinga: Podcasta “Ipod” eta “broadcast” (emisioa) hitzen elkartetik dator. Podcasta mp3 formatuko soinu artxibo bat da, zerbitzari batean kokatzen duguna, eta haren berri rss bitartez ematen dugu. Podcast kontsumitzaileak, RSS jarioa eskaintzen duten zerbitzuetan izena ematen dute, eta hartara, edozein berrikuntzen berri jasotzen dute. Hezkuntzan, podcastak egokiak dira hizkuntzak ikasteko.

RSS ETA Sindikazioa: RSS irakurtzeko programatxo bat erabiltzen duenak, informazio jario mota hau eskaintzen duten web guneetan eguneratzen diren berriak jaso ditzake, jatorrizko web guneetan sartu beharrik gabe. Web gune jakin bateko informazioa, izen emate baten bidez hitzartzen da.

3. SAKONTZEN: “La tecnología y el aprendizaje en las aulas de las escuelas para el pensamiento”

Pentsamendu eskoletan, hezkuntza, ikaslean eta ezagutzan oinarriturik dago.Hauen ezaugarri nagusietariko bat “hezkuntza komunitatea” osatzea da, irakasle eta ikasleen artean adosturiko helburuak lortu ahal izateko.

Eskola hauetan ematen den metodologia berezia da.Irakasleak gaur egungo gizartean egon daitekeen arazo bat aurkeztuko du eta ikasleek ikertuz, teknologiaren erabateko laguntza izango dute, hau baita jarduera ororen oinarria, nahiz eta teknologia tradizionalek ere, idazketak, liburuak, etab-ek beren garrantzia izan.

Baina zergatik ematen da teknologiaren erabilpena?

1-Ariketa edo arazo ezberdinak planteatu ahal izateko.
2-Ikasleen ikaskuntza hobetuko duten egiturak direlako.


Gelan senti daitezkeen isolamendutik urrundu eta teknologiaren bidez ikaskide, guraso zein munduarekin komunikatu ahal izateko.


Ikasle askori kosta egingo zaie testuetan agertzen diren egiturak ulertzea.Teknologia berri hauek aldiz, bideoaren kasua adibidez, beste ikuspuntu bat eskeiniko die eta errazago suertatuko zaie irakasleak planteaturiko arazoa ulertzea.Honetarako hainbat programa eta software berri sortu dira.Hauek irakasleen lana erraztuko dute, jarritako arazoaren erantzunak lortu ahal izateko beharrezkoa den informazioa bilatuko baitute.Hauen artean ditugu: Notetaker, CSILE, Jasper Adventureplayer edota SMART.

Eskola hauetan komunitate birtualak sortzera bultzatzen da.Bertan ikasleek elkarrekin lan egingo dute, bai gelan bai gelatik kanpo ere.

Gelan, talde txikiak osatuz, ikasleek elkarren arteko laguntza izango dute informazioa beraien artean banatu ahal izateko.Gelatik kanpo, aldiz, komunitatea zabalagoa izango da eta bertan ikasle eta irakasleez gain gurasoek ere parte hartu ahal izango dute.Gurasoek beraien esperientziak plazaratuz ikasleen informazio pilaketa handituko da.

Guzti honekin, irakasleek teknologiaren beharra ikusiko dute elkarrizketak, debateak, etab. sortzeko.Gainera teknologia hau erabiliko dute hausnarketa txiki bat egin ahal izateko, hau da, datu basean ezarri daitezkeen galderen, iruzkinen eta argibideen kopurua handitzeko aukera izango dute.

Etorkizuna teknologiari loturik dator eta beraz, irakasleek ere gizarte moderno honetan murgiltzeko teknologia berri hauek erabiltzen jakin beharko dute.


“Aula y docentes”

Gela barruan bultzatu nahi dugun talde-lanak honako oinarriak behar ditu:
  1. Edozein talderen hezkuntza maila kontuan artesa.
  2. Ikasleen parte-hartzea suistatzea.
  3. Gelako elkarbizitza hobetzea eta eskola porrota saihestea.

Guzti hau lortzeko irakasleak betebehar batzuk jorratu beharko ditu, hau da, ariketak planteatzea, ikasleen arteko harremanak behatzea, beharrezko diren elkarrizketak mantentzea eta pixkanaka ariketen gaineko controla ikasleei ematea.

Taldekako lanak beharrezkoak dira gelan sortu daitezkeen arazoak konpondu ahal izateko.Gainera, metodologia honen bitartez, iritzi ezberdinak ezagutzeko eta entzuteko aukera emango die ikasleei eta talde lanean sortu daitezkeen arazoen aurrean konponbide soluzioak bilatuz.Honetarako hainbat “balore” ikasi beharko dira, horien artean, lagunari entzuten jakin, iritziak onartzen eta txandak errespetatzen jakin, talde lanean gehiago eta hobeto ikasten dela barneratu, etab.

Metodologia honen bitartez ikasleak motibatuagoak aurkituko dira ikasteko eta gainera beste ikaskideen esperientzien berri izatekoa aukera izango dute.Lana eta ardura taldean banatuko da eta ondorioz, lorturako aurrerapausoak eta porrotak denen artean banatuko dira.

3. SAKONTZEN: Sistema Informatikoak

3.- TESTUEN SINTESIAK


SISTEMA INFORMATIKOAK

Informatikaren sarrera

Informatika hitza informazioa eta automatika kontzeptuen arteko loturatik dator.

Ordenagailua: Hasiera batean kalkulu matematikoak automatikoki egiteko sortu zen informazioa kudeatzeko tresna programagarria da.

Informatikaren bilakaera historikoa

1.go belaunaldia (1940-1952) – Huts balbulez osaturikoak

2.go belaunaldia (1952-1964) – Transistoreak erabili

3.go belaunaldia (1964-1971) – Zirkuitu integratuak erabili

4.go belaunaldia (1971-1981) – Oinarrizko elementuak mikroprozesadoreetan bildu eta periferikoak hobetu

5.go belaunaldia (1981-…) – Ordenagailu pertsonalaren sorrera

Ordenagailu pertsonaletako azken aldaketek bitartekari grafiko eta multimedia-sistemekin dute zerikusia, erabiltzaile eta ordenagailuaren arteko komunikazioa hobetuaz. Internetek ere aldaketa handia ekarri du.

Sistema informatikoa: softwarea eta hardwarea

Osagari fisikoak: Hardwarea

- Prozesadorea: Unitate aitmetiko-logikoa; Kontrol unitatea; Erlojua; S/I unitatea

- Memoria: Kanpoko biltegiratze-memoriak; Memoria nagusia

- Sarrera/Irteera unitateak (SI) eta Busak: Ordenagailuaren prozesadorea eta beste barruko osagaiak periferikoekin eta biltegiratze memoriekin komunikatzeko

- Periferikoak: Erabiltzailearen eta ordenagailuaren arteko bitartekariak dira, erabiltzaileak datuak edp programak sartu, atera, biltegiratu eta inprimitzeko.

Osagai logikoak: Softwarea

- Softwareak 3 informazio mota erabiltzen ditu: Datuak; Sistema eragileak; Aplikazioak

- 2 software mota: - Aplikazioetara zuzendutakoa (datu baseak, testu editoreak,...)

- Sistemaren softwarea (sistema eragileak, utilitateak,...)


SISTEMA ERAGILEA

Sistema eragileak sistema informatikoen hardware-gailuak kudeatzen ditu, alde batetik sistemaren ulermena eta erabilpena errAztuaz eta beste aldetik konputagailuaren funtzionamendu egokia ziurtatuaz.

Funtzioa

Sistema eragilearen funtzio nagusia konputazio sistema osatuko duten Aplikazio programen, hardwarearen, erabiltzaileen eta sistema eragilea beraren arteko komunikazioa bermatzea da, bera izango baita konputazioa sistemako baliabideen kudeatzailea.

Funtzioen artean aipa genitzake programak kudeatu eta exekutatzea, periferikoak kudeatzea, erabiltzaileak kudeatzea, prozesuak kudeatzea, sistema eta aplikazio-akatsak kudeatzea eta segurtasuna kudeatzea.

Osagaiak

Oinarrizko 3 osagaiak: Nukleoak (kermela), Zerbitzuak, Komando itzultzaileak (shella)

Sistema eragileen belaunaldiak

1.go belaunaldia (1945-1955) – Huts balbulez osaturikoak

2.go belaunaldia (1955-1965) – Transistoreak erabili

3.go belaunaldia (1965-1980) – Zirkuitu integratuek transistoreak ordezkatu

4.go belaunaldia (1980-...) – Ordenagailu pertsonalen garaia

Sistema eragileen bilakaera

- Zatikako prozesaketa: Komando edo programa multzoak era jarraituan bata besteraen atzetik exekutatzeko diseinatua.

Ondoren askotariko programazioak sortu ziren, non, programa bat S/I prozesu baten zain dagoen bitartean, beste programa bat exekutatzea bermatzen den.

- Denbora banatuko sistemak: Erabiltzaile ezberdinek sistema informatiko bera aldi berean erabiltzeko aukera ematen dute.

- Denbora errealeko sistemak: Eragiketa bat-batean prozesatu eta emaitza eskaera tekleatu bezain azkar lortzen da. (erabiltzaile bakarreko sistemekin lotuak daude)

- Sistema pertsonalak: Erabiltzaile bakarrekoak eta ataza bakarrekoak ziren lehenengo sistema eragileak.

- Sare sistemak: Konputagailu ezberdinen informazioa eta baliabideak elkarbanatzeko. (konputagailu bakoitzak sist. Eragile propioa du)

- Sistema banatuak: Hauek erabiliz, lan eta prozesuak konputagailu ezberdinen prozesadoreen artean banatuko dira.

Sistema eragileen sailkapena

- Erabiltzaile kopuruaren arabera: Erabiltzaile bakarrekoak eta Erabiltzaile askokoak (hainbat erabiltzailek konputagailuan baliabideak “batera” erabiltzen dituztenean)

- Ataza eta prozesu kopuruaren arabera: Ataza bakarrekoak (sistemaren baliabideak exekutatzen den programa bakarrarentzat direnean), Ataza askokoak eta Ataza asko eta denbora partekatuko sistema eragileak.

- Prozesadore kopuruaren arabera: Prozesadore bakarrekoak eta Prozesadore askokoak.


Bestalde, sistema eragileek azken urteetan izan duten bilakaeraren inguruan esan genezake bi sistema eragile mota garatu direla: Software librea eta Software ez librea.

Sistema eragile jabedunak diogunean software ez libreaz ari gara. Ordaindu egin behar dá eta barruko kodea ezin da ezagutu. Ezagunenak Microsoft enpresarenak dira. Sistema eragile librea diogunean software libreaz ari gara eta kasu honetan barruko kodea librea da eta edozeinek aurretik egindakoa bere beharren arabera garatzen jarraitu dezake, hasieratik hasi gabetanik. Ezagunena GNU/LINUX bezala ezagutzen dena da.

Sistema eragileak hiru familia nagusitan banatu genitzake:




  • UNIX eta GNU/LINUX


  • MICROSOFT


  • IBM (MVS, OS/2)

3. SAKONTZEN: Ordenagailu sareen osagaiak

1) SARRERA:

Ordenagailu sarea: baliabideak komunikazio sare baten bitartez partekatzen dituzten hardware ekipo desberdinen multzoa da. Hau da, telefono edo antzeko sistema baten bidez konektaturik dauden ordenagailu, inpresora, zerbitzari… multzoa.

Sorreraren arrazoia:

· baliabideak konpartitzeko beharra.

· lurraldeko puntu ezberdinetatik informazio kantitate handietara sartzeko beharra.

Aurrekariak:
  • ARPANET: AEBKo defentsa departamentuak militar gaiak era ziur eta konfidentzialean komunikatzeko sortu zuen sarea.
  • NSFNET
  • INTERNET

Gaur egungo egoera:

  • Informazio kopurua eta ordenagailu sareen osagaiak konplexutasuna ikaragarri hasi da.
  • Erabiltzaile kopurua handitu da eta sarean dagoen informazioaren segurtasuna arazo bilakatu da.
  • Erabiltzaileak gaur egun informazioa ugariaren aurrean aurkitzen direnez, informazioa gestionatzen ikasi behar du eta tresna eta teknika informatiko batzuek maneiatzeko gai izan beharko da.

2) HELBURUAK:
  • Kostuen murrizketa
  • Produktibitatearen hazkuntza
3) ORDENAGAILU SAREAREN OSAGAIAK:

Multzo nagusiak:

· Hardware: ekipo informatikoa (Ordenagailua, periferikoak, inpresora …)
· Software: zerbitzuak.

Osagaiak:
  • Interfaz/txartela: ordenagailu barruan da eta sare batera konexioa ahalbideratzen du.
  • Modem: tresna modulatzailea da eta telefono bidezko sare publiko baterako konexioa ahalbideratzen du.
  • Kontzentratzailea: sarearen elementu aktiboa da eta ordenagailuak bata bestearekiko konektatzen ditu.
  • Konmutadorea: kontzentratzailearen antzekoa den arren desberdintasuna bat dauka, ez duela trafikoa kontzentratzen, konmutatu baizik.
  • Router: sare ezberdinen interkonexioa ahalbideratzen du.
  • Bridge: espazio fisikoak bi edo segmentu gehiago gertu egoten uzten ez duenean elementu hauen interkonexioa ahalbideratzen du.
  • Latigiloa: txartelak sareko elementu aktiboekin elkartzen ditu.
  • Gateways: sare lokal eta ordenagailu handien arteko komunikazioa ahalbideratzen du.

4) ORDENAGAILU SARE MOTAK:

Extensioaren arabera:

· Lan: tamaina txiki-ertaineko sareak. Ordenagailu gutxi ditu konektatuak.
· Ban: eraikuntza bateko sareak biltzen ditu.
· Can: Ban ezberdinak biltzen ditu. Adibidez: kanpusetan erabiltzen diren sarean.
· Man: Metropoli handietako zonaldeak konektatzen ditu.
· Wan: Man ezberdinen interkonexioa ahalbideratze du.


Abiaduraren arabera:

· Wan: azkarrena-garestiena
· Lan: motelena-merkeena.
Topologiaren arabera (ikus eskema 80.orrialdea):
· Zuhaitz forma: kable bidezko operadorearen sarea.
· Eraztun forma: zerbitzu askotariko clusterretan edo sareko errekurtso asko gordetzen dituen serbidorea.
· Bus forma: Etherneten oinarrituriko LAN sarekoak.
· Malla: ziurtasunagatik nodo konexioa puntutik puntura konektatua dagoen sarea.
· Izarra: nodo guztiak nodo zentral batera konektatzen duena.

Teknologiaren arabera:

· kablegabea: espektro radioelektriko eta infragorrien bitartezkoa.
· Optikoak: fibra optikoaren bitartezkoa.
· Elektrikoak: kobre ileen bitartezkoa. Adibidea: ADSLa.


5) KABLEATU ESTRUKTURA:

Eraikuntza barnean kable bitartez komunikatzen diren egiturei deritzaile.

Motak:
· Horizontala: pisu bateko eraikuntzan ematen diren kableatuak.
· Bertikala: pisu ezberdinak konektatzen ditu kableatuak.

Zerbitzaria: sarearen leku batean kokatzen den ordenagailua da eta sareko beste ordenagailuek informazioa eskatzen diotenean informazioaz hornitzen die.

Bezeroa: zerbitzariarekin komunikatzen da eta informazioa eskatzen dio.

Zerbitzariak eskain ditzaken zerbitzuak:

· Inprimagailua: erabiltzaileek inprimagailuak partekatzen dituzte.
· Artxiboena: erabiltzaileek disko gogorra eta biltegia partekatzen dituzte.
· Lotus notes: erabiltzaileak momentu berean datu, dokumentu eta bestelako artxiboak erabiltzen eta partekatzen dituzte.
· Web: orrialde webak partekatzen dituzte.


7) SARE ZERBITZUAK:
Sare batek operatzen uzten dituzten zerbitzu guztiak: disko gogorra, posta elektronikoa, direktorioa, base datuak …

2011/10/29

3. SAKONTZEN:

IKASKUNTZA KOLABORATIBOA ETA IKTak

IKT-ak irakaskuntzan txertatzeak irakasteko metodologia aldatzea eskatzen duela badakigu.
Ez dira urte asko IKT-ak ikastetxean txertatu ziren lehen esperientziatik, baina denbora tarte horretan hiru ikuspegi nagusi nabarmendu dira.

1.- Trebakuntza prozedurak edo Computer Aided Instruction (CAI)
Tresnen erabilera konduktista da, 60. hamarkadan sortua. Ikaskuntzaren ikuspegi mekanikoa da. Ariketak eta galdera-erantzun saioak erabiltzen dituzte gai bat azaltzeko eta ikaslearen ulermen maila neurtzeko. Ikasleari, bere erritmoan ikasteko aukera ematen diote. Modu honetako aplikazioek ikaskuntza prozesuaren egitura lineala proposatzen dute. Egungo programek erantzun zabalak onartzen dituzte, bai eta ikaslea bakoitzaren ikaskuntzaren araberako garapen desberdinak aplikatu. Ebaluazio saioei dagokienez, emaitzen arabera, ikasgaia errepikatu arazi, hurrengora pasatzen utzi edo ikasi beharrekoa indartzeko ariketak proposatzen dituzte.

2.- Lan kooperatiboan oinarrituriko prozedurak (CSCW)
Aurrekoaren kontrapuntu gisa sortua, IKTen gaineko jakintzaren aplikazioa modu konstruktiboan eraikitzea planteatzen duen ikusmolde interdiziplinarra da. Ikasleak, informazioa jaso baino, eraiki dezan du helburu, baina ez du ikaskuntza ekintza sozial modura ulertzen. Taldean lan egitea proposatzen du, bai, baina eginbeharren banaketa eta taldeko partaideen arteko koordinazioa dira proposamen nagusia. Ikaskuntza, ikasleek aurrez koordinaturiko lanaren baitan dago.

3.- Kolaborazioan oinarrituriko prozedurak ( CSCL)
Ikusmolde honek, kontzeptu berriei eusterakoan, eztabaidaren bidez norbanakoen zein taldeen abileziak garatzea bilatzen du. Aldi berean, pertsona bakoitza bere ikaskuntza prozesuaren arduradun nagusia da. Teoria askotan oinarritzen da, tartean Piagetenak eta Vygotskyrenak direlarik). Berrikuntza nagusia, pertsonen arteko kolaborazioa sustatzeko sare birtualak eta IKTak erabiltzea da. Arazo konplexuei irtenbidea bilatzea da proposatzen dena, bakarka, talde txikietan zein handietan. Zailtasun handiena, diziplina arteko (interdisciplinar) ekintza izateak dakar: irakasleak, ikasleek, kurrikulumaren diseinatzaileek, ikerlariek, sistema garatzaileek,... Denek elkar ulertzea ezinbestekoa da.

Kolaborazioan oinarrituriko prozedurak ( CSCL), konstruktibismoan oinarrituak eta ikaskuntza prozedura sozial modura ulertzen dituztenak dira.
Kooperazioan, helburu komun batzuk lortzeko, taldeka egiten da lan, baina banakoak helburuak lortzekotan, gainontzeko guztiek ere lortu behar dituzte.
Kolaborazioak, aldiz, ez du zertan talde lana izan behar. Ikaskuntza kolaboratiboa gerta dadin, honakoak dira baldintzak:

* Banakoaren ahalegina ezinbestekoa da taldearen arrakastarako.
* Elkarlana, elkar harremana eta elkarri laguntzea ezinbestekoak dira.
* Ardura, norberekiko eta taldearekiko ardura.
* Abilezia sozialak egoki erabiltzea. Konfiantza giroa ezinbestekoa da.
* Taldean eginiko hausnarketak ezinbestekoak dira ideia komunak (helburu gorena) atera nahi badira.

Kooperazioan oinarrituriko prozeduretan, irakaslearen kontrola maximoa da: talde lanerako eginbeharrak finkatu, beharrezkoa den informazioa banatu, metodo konkretuez lana egituratu eta talde lanak eman beharreko emaitza jakinarazten du.
Kolaborazioan, taldeek lan metodologia finkatzeko askatasun handiagoa dute, baita zein informazio behar duten erabakitzeko ere. Irakasleak, bitartean, prozesuan zehar lagundu egingo die. Prozedura irekia da, baina iparrorratza, galdera eragile bat izango da.


KOLABORAZIOA GELAN. OINARRIZKO PRINTZIPIOAK:
1.- Testuinguruaren, ikasleen ezaugarrien eta irakasleen ezaugarrien azterketa.
2.- Metodologia hautatu: ikasgaia aurrera eramateko, metodologia desberdinak konbina daitezke: helburu batzuk lortzeko teknika konduktistak, besteetarako kolaborazioan zein kooperazioan oinarrituak.
3.- Beharrezkoak diren IKTen aukeraketa.
4.-Prozesu osoaren plangintza:

  • Aktibitateen sekuentziazioa
  • Ikasleekin tutoretza eta ebaluaketa saioak
  • Prozesuaren ebaluazioa

5.- Beharrezko materiala prestatu.
6.- Prozesua martxan jarri eta prozesuaren ebaluazio jarraitua egin.
8.- Prozesu osoaren ebaluazioa eta feedbacka.

KOLABORAZIOAN OINARRITURIKO PROZEDURAK. TEKNIKAK.

JIGSAW:
Banakoak taldearekiko izan beharreko ardura sustatzea. Arazoa zatikatu eta taldekideen artean banatzen da. Ondoren, lanketa guztiak batzen dira eta berregituraketa baten bidez, taldean egin beharreko analisirako prestatzen da.

BRAINSTORMING:
Arazo jakin batekiko ideia anitzak baina konkretuak biltzean datza. Segidan, ideia batzuei eutsiz eta besteak baztertuz, soluzioa kontsentsuz bilatzea.

PIRAMIDEA:
Soluzio konkreturik ez duten arazoentzat. Kontsentsua bilatzen da, baina eztabaida sustatu ondoren. Ikasle bakoitzak, irtenbide propioa ematen dio arazoari. Ondoren, taldeka (normalean bikoteka), eztabaidatu eta kontsentsu berria ateratzen da. Horrela, talde handi bakarretik irtenbide bakarra atera arte.

KOLABORAZIOAN OINARRITURIKO PROZEDURETAN ERABILI BEHARREKO IKTen NOLAKOTASUNA:


  • Errazak eta eraginkorrak: Ezin dugu teknologia konplexuak ikasten denborarik galdu.
  • Aurrez zein bestela eginiko lanak berrerabiltzen utziko diguna.
  • Informazioa antolatzeko modua emango diguna.
  • Ikasleen ebaluazioari lagunduko diona. Ikasleak uneoro jakin behar du lanaren zein fasetan aurkitzen den.
  • Produktu konkretuak elkar lanean sortzen utziko duena (wiki moduan)
  • Prozesuaren ebaluazioa erraztu behar du
  • Tutoretza eta elkar komunikazioa erraztu behar ditu.
  • Ikasleari erabakiak hartzen lagundu behar diote, eta jarrera hori sustatu.
  • Open source izatea komeni. Lizentzia pribatuak saihestu.
  • Egonkorra izan behar du eta hobeto ongi testatutako bertsioekin aritu, ezagutzen ez ditugun eguneraketa berriekin baino.
  • Lanaren fase, etapa eta eginbehar guztiak modu argian azaldu behar ditu.
  • Teknologiak ezin du hezkuntza lana oztopatu.
  • Tresna guztiak plataforma bakarrean integratzea komeni da.
ESZENATOKI BERRIA, EBALUAZIO MODU BERRIAK:
Ebaluazio iturri mixtoekin jokatu beharra dago.
Teknika kuantitatiboak: Gertakarien bilketa automatikoak
Teknika kualitatiboak: obserbazioak, galdeketak eta eztabaida taldeak.

2. ANALIZATU

Zer da lankidetza ikaskuntza?


Talde lanean, taldeko partaide guztien banakako ahalegina batu, analizatu eta adostu ostean, emaitza batzuk lortzea. Bide horretan, taldekide guztien ikaskuntza esperientziak esanguratsua izan behar du. Banakako prozesuan ikasi egin behar dute, baita besteek egindako lanetik eta azkenik, guztiok batera lorturiko emaitzatik ere. Lankidetza ikaskuntzan, ikasleek ezagutza deskubritzea da helburua; uneoro, eginez ikastea. Irakaslearen papera oso garrantzitsua da baita ere, ikaskuntza prozesu guztiak zehar ikasleak laguntzeko, aholkatzeko eta gidatzeko prest egon beharko baitu.


Nola bilatu, antolatu eta konpartitu ditzakegu modu eraginkorrean informazioa eta materialak?


Bilatzeko, internet daukagu, baina sarea zabalegia da, eta bilatzen dugun informazioak, Lehen Hezkuntzako ikasleen kasuan behintzat, izan behar du: zehatza, argia eta fidagarria. Beraz, ikasleek ikasi beharko dute zein informazio iturrietara jo, eta irakasleak ere ezagutu beharko ditu. Bestetik, lanak egiterakoan erabiliko dituzten euskarrien aukeraketa dago, eta irakasleak jakin beharko du, lehen esan dugun bezala, bateragarritasun handienekoak zein diren. Alegia, zein euskarrik utziko dien argazkiak, loturak, bideoak edo testuak txertatzen, editatzen … Azken batean, hargatik edo honegatik, zein diren tresnarik egokienak, bai lana antolatzeko garaian, eta bai lana konpartitzerakoan ere (web gunea sortu, bloga, berria egin edo ikastetxekoa erabili, sarean jarri bai/ez, …). Iruditzen zaigu, baita ere, irakasleak kontuan hartu beharko dituela sarean ere garrantzitsuak diren egile eskubideak eta horrelakoak: erabiltzen diren euskarriei dagokienean bezalaxe (gehienetan erabilera librekoak izaten dira), horietan txertatzen diren irudi, bideo, testu eta abarrekin.

1. ULERTU

Zein tresna teknologikok laguntzen digute lankidetzan ikasteko?

Lehenengo lanean ikusi dugunez, ordenagailuak gelan sartze hutsak ez du hezkuntza kalitaterik hobetzen; lan metodologia ere aldatu beharra dago. IKTak erabiliz, ikaskuntza esanguratsua sustatzea da helburua, eta lehenengo gaia lantzeko izan ditugun zenbait irakurgairi erreparatuta, helburu hori lortzeko, lankidetza eta talde lana bide egokiak izan daitezkeela ikusi dugu. Horretarako tresna egokiak? Bada, talde lanerako aukerak eskaintzen dituztenak izango direla pentsatzen dugu, bai eta bateragarritasun (compatibilidad) altukoak ere. Web 2.0 kontzeptua ere lehenengo lanetik ezagutzen dugu, EAEn hiru urte baitira eskola 2.0 proiektua martxan dela, hainbat ikastetxe publiko eta kontzertatutan. Beraz, web 2.0 tresnak izango direla aurreratzera ausartzen gara, baina ez dakigu zenbat eta zeintzuk diren. Asko izango direla iruditzen zaigu, eta ziurrenik geroz eta gehiago. Guk ezagutzen ditugunak: blogak (agian blog mota guztiak ez dira web 2.0 kontsideratzen…), you tubeko bideoak (formatu jakin bat daukaten bideoak izango dira…), …


Horietaz gain, arbel digitalak, kanoiak eta edukiak azaltzeko balio duten euskarri guztiak erabilgarriak izango direla iruditzen zaigu, baina erakutsi, editatu, moldatu edo azken batean sortu nahi ditugun produktu horien FORMATUAK gaur egun garrantzi handia daukatela iruditzen zaigu, arestian aipatu dugun bateragarritasunarengatik.