2011/09/30

Irailaren 26tik Urriak 3rarteko lana

Aupa lagunak,

Atzo hitz egindakoaren inguruan ona hemen laburpentxo bat:
Aitor, gu hirurak administratzaile bilakatu. OK
Ane, foroan Daniri sintesiaren formatuaren inguruko galdera planteatu. OK
Ane, sintesi doca egin. OK
Astelehenerako (arratsaldeko 8etarako) bakoitzak bere laburpena sintesia izeneko docean txertatu beharko du
Sintesia idatzi baino lehen bi bideoak ikusi eta Aitorrek iradokitako argiako artikuluari begiratu bat eman
Denbora izanez gero photopeach programari begiratu bat eman eta gu gera lau bloga post originalen batez hornitu.

Laisterate

2011/09/28

Bloga sortzen

Hemen gara berriz ere. Atzo gure bloga sortu genuen, eta gaur lan tresna honek eskaintzen dituen aukerak deskubritzen ari gara. Lau kudeatzaile garenez, baimenak sortu ditugu, eta blogaren kanpo zein barne diseinuari dagozkion hainbat aukera eta xehetasun doitzen hasi gara, gune honek guk nahi dugun itxura hartu eta egindako lanak ahalik eta modu egokienean aurkez ditzan.

2011/09/27

AURKEZPENA

Aupa lagunak!

Lehen hezkuntza ikasten ari garen 4 lagun gara!

Espero dugu gure bloga gustokoa izatea eta jarraitzea!!