2011/11/30

NOLA DISEINATZEN DITUGU IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKT-EN LAGUNTZAREKIN?

IKT-ak arlo eta modu ezberdinetan erabil daitezke edozein ikasgai azaltzeko. Guk modu honetan erabiliko genituzke:

-Hizkuntzak lantzerako garaian, blog bat egitea interesgarria izango litzateke, izan ere hizkuntzak lantzen diren bitartean, IKt-en erabileran trebatuko gara.

-Testu prozesatzailea. Ortografia zaintzeko onuragarria izan daiteke ordenagailuak akatsak zuzentzen dituelako. Horrez gain, gelako lan ezberdinak ikasle guztien artean partekatzeko aukera ere ematen du.

-Arlo batzuk ematerako garaian (gizarte, ingurunea…) irakasleak Power Point-a erabili dezake aurkezpenerako. Irudiei esker ulerterrazagoa egingo zaie ikasleei.

-Mapa kontzeptuala. Kontzeptu ezberdinak elkarren artean erlazionatzeko baliagarria suertatuko zaigu.

-Jolas interaktiboak. Alor ezberdinetako ariketak lantzeko: listening, matematikak…

-Komunikazioa. Email-a, posta elektronikoa, bloga, bideo konferentziak beste eskolekin harremanetan jartzeko.

-Eskola irratsaioa sortu komunikazioa bultzatuz eskola barruan podcast baten bitartez.

-Arbel digitalaren eta proiektorearen erabilera. Ahozko aurkezpen bat egiteko edo arlo bateko ariketa gauzatzeko.

KONPARTITU: IKUS-ENTZUNEZKO HIZKUNTZA

Berriz ere, spot edo iragarki honen ekoizpenaren bitartez, IKTeetan trebatzeko aukera izan dugu. Gainera, hasiera batean ia egingaitza iruditzen zitzaigun proiektua, nahiko lan eta “negar eta malko” ostean, ekoiztea lortu dugu eta gainera emaitzaz oso arro egotea ere. Danik gelan esan zuen bezala, spotak ez du zertan hezitzailea izan behar, hortaz gure taldeak, gugeralauk, komertziala eta dibertigarria izan nahi duen iragarkia egin dugu. Gure gelakideek ordea autonomia, berdintasuna, sormena eta bestelako baloreak aldarrikatzen dituzten iragarki egin dituzte.

Orokorrean, spot denak nahiko ondo eginak daudela iruditu zaigun arren telebista edo bestelako komunikabide batean emititzeko luzeegiak eta hots, aspergarriak iruditu zaizkigu. Bat bakarra izan da, IKTzaleek eginikoa hain zuzen ere, biziki gustatu zaiguna. Sormen handikoa iruditu zaigu eta nahiz eta errekurtso urriak erabili asko transmititzen duen iragarki zuzen eta eraginkorra deritzogu. Chapeau talde honi! Benetan maisu lan bat egin dute eta!

Lehenago esan dugu bezala, gure iragarkia, Xaka-jan-ban, oso gustuko dugu spot batek izan behar dituen ezaugarriak betetzen baititu. Xaka-jan-ban bizia, laburra, zuzena eta argia da. Gure iragarkiak duen izaera dinamiko hau hautatutako irudi, kolore, musika eta deklamazioaren fruitu da.

Bukatzeko, ikasgaiko beste egitasmo guztietan bezala, IKTeen bitartez edukiak era dinamiko, erakargarri eta eraginkorragoan aurkezten ikasi dugu. Ikaskuntza hau irakasle betebeharrerako erabilgarria izateaz aparte, beste gisako aurkezpenak egiteko erabiliko dugularik.

2011/11/23

ERAIKI: IRAGARKIA NOLA EGIN (IDEIAK)

Lankidetzaren jolasa: Asmoa da talde lanean oinarritutako jolas bat aurkitzea, non haurrek kolaboratismoa ez zik, mutikulturaltasuna eta sormena landuko dituzten. Onena dudik gabe, guzti honetaz gain teknologia berriak sustatuko lituzken jolas bat aurkitzea litzateke. (arbel digitala edo horrelako zerbait barneratuko lukeen serbai?, adibidez...).
Jostailua erreala? Asmatua?
Daniri ez zaio axolako iragarkia egiten zaion produktua, muntaia baizik. Alegia, betiko karta baraja arrunten iragaskia eginda ere, nahiko litzatekeela. Ala?
Zein proposamen daude?
1.Ume bat bakarrik zerbait montatzen baina arazoak ditu. Irfudi honen ondoren [zurekin] [nerekin][zuekin][gurekin][haiekin] bezalako kartel moduko panel alai batzuekin hurrengo toma eman. Bertan haur bat zegoen lekuan haur batzuk azalduko dira eta aurreko lana talde lanean eginda nola hobetu daitekeen islatuko du. (HONI IKUSTE ZAION KONTRAKOA DA GUK AZALDU BEHAR BADUGU FISIKOKI EDUKI BEHAR GENUKEELA JOSTAILUA ETA EROSTEN HASTEAK EZ DERITZOGU ZENTZU GEHIEGI DUENIK)
2. Haur bat kartekin bakarrik jolasten eta ondorengo toman haur ezberdinak. (adibidez burro-ra) eta karten jokuak goian azaltzen diren giza baloreak transmititzeko balio izatea. Bertan toma bat eta bestearen artean musika aldatu daiteke. Hasieran haur bakarra aditzera emango duen musika (adibidez musika geldo samarra haur bakar baten ahotsa duena atzean) eta ondoren taldea eta alaitasuna transmitituko duen musika (adibidez musika alai bat atzetik haur ezberdien ahotsa izango duena). Haurrak gu izango ginateke. Bukaeran jostailuaren irudia eta izena edo slogana irten behar da. (IDEIA ERREZENA DERITZOGU JOKUA AURKITZEKO ERREZA DELAKO ETA GUK PARTE HARTZEKO ARAZORIK EGONGO EZ LITZATEKEELAKO. (GU ALA HAURREN BATZUK).

3. Apa ekipo. Nik jostailu bat hartu, eta hura "saltzen" saiatuko nintzateke, iragarkian pertsonarik sartu gabe. Gehien gehienera, eskuren bat edo beste. Nere ustez, Danik, gure irudimena neurtu baino, bideo ediziorako programa erabiltzen daukagun trebezia neurtu nahiko du, eta kontua produktu bat erakargarri egitea baldin bada, lehen planoak, xehetasunak eta horrelakoak erabili beharko ditugu, musika eta errotulo erakargarriz lagunduta. Nere ustez hori da guztia, eta ez da gutxi. Hala ere, jolasei dagokienez proposamen zehatzak behar ditugu, eta hona nerea:
-Tragabolas mitikoa. Jokoa bukatzean, goxoki guztiak partaide guztien artean banatu behar dira. Jolasten ari geran bitartean, kriston soñua egiten du, eta erakargarri gera daiteke. Gainera, hipopotamoen mugimendu hori kamara lentan eta horrela hartu dezakegu. Jolasaren izena: SAKAJANBANA edo SAKAYANBANA (sakatu, jan, banatu). SHAKA YAN BAN

Musika, "shakalaka boom" ta holakuak, noski (shaka =saka), Zarauzko penomeno hori bada ba, "dj makala" edo... Gustatzen bazaizue, jolasa alabari eskatuko diot.

2011/11/22

BIDEO ERREPRODUZITZAILEA

Bideo-erreproduzitzailea bideo-artxiboak erreproduzitzen dituen aplikazioa edo tresna da. Erreproduzitzaile gehienek bideoa eta audioarako aukera ematen dute.

Nola erabili dezakegu?
Orokorrean, bideo-erreproduzitzailea martxan jarrriko dugu gure disko gogorretik, CD batetik edo DVD batetik bideoko edo audioko artxibo bat exekutatzean.
Erreproduzitzaile bat instalatu ondoren, garrantzitsua izango da aplikazio horrekin modu lehenetsian bistaratuko diren artxiboen formatuak ezartzea. Programa bakoitzaren konfigurazio aukeran formatu-zerrenda bat agertzen da, formatua aukeratzeko.

Ikasgelarako gomendioak:
Bideo bat jende aurrean erreproduzitu behar denean komenigarria izango da “pantaila osoa” moduan ematea, proiektagailu edo ADE bat erabiliaz. Ikasleen arretari eusteko bideo laburrak erreproduzitzea izango da komenigarriena, 15 minutukoak gehienez. Bideoak luzeak badira, tarteka gelditzea eta hausnartzea komenigarria suertatuko zaigu.

Non aurkitu dezakegu?

Media Player Classic


Erreproduzitzaile sinple eta indartsua, erabilera librekoa eta era guztietako bideo nahiz audioak erreproduzitzen dituena.



Bideoa sortu eta editatzeko programa



Bideo-edizio digitala bideo-artxiboetan oinarrituta ikus-entzunezko lana egiteko prozesua da; bideo horiek bideoa grabatzeko gailu batez grabatzen dira aldez aurretik eta irudi eta soinu artxiboak konbinatuta ere egin daiteke.

Kontuan izan beharko dugu bideoa editatzeko programa gehienek ordenagailuko sistema-baliabide ugari erabiltzen dituztela. Beraz, gure ordenagailuaren eskakizunak mugatuak badira programa etenbage geratuko da. Bideoarekin lan egiteko oso garrantzitsua izango zaigu prozesadore azkarra, RAM handia, Bideo txartel ona eta disko gogorrean toki librea edukitzea.
Nola erabili dezakegu ikasgelan?
Ikasleek bideoak lantzeak beren sorkuntza trebetasunak lantzen dituzte; talde lanak adiskidetasuna sustatu eta azken produktua hobetzen du. Baliabide hau ikasgelan ezartzeko aukerak ugariak dira, hala nola, laborategi esperimentuak erregistratzea, ikerlanen baten azken agerpenak egitea, elkarrizketak edo inkestak azaltzea, bideokontaketak, etab.

Non aurkitu dezakegu?

Windows Movie Maker

http://www.microsoft.com/spain/windowsxp/using/moviemaker/default.mspx
Bideoaz, irudiez eta soinuaz egindako muntaketa propioak sortu, editatu eta partekatzeko balio duen erabilera errazeko doako programa da.

IKUS-ENTZUNEZKO ALFABETIZAZIOA

Testu bat irakurtzea hitzak ezagutzera mugatzen ez den bezala, irudi bat irakurtzea ez da bere elementu morfologikoak identifikatzera soilik mugatuko. Hizkuntza honen ezaugarriak ez ezagutzeak hartzailea “pasibo” geratuko da jasoko duen inpaktu emozionalengatik eta beraz, ikus-entzunezko mezuek hartzailea erakartzeko gaitasun handia izango dute.
Ondoren, derrigorrezko hezkuntzan ikus-entzunezko hizkuntzan eskuratu behar diren oinarrizko ezagutzak zeintzuk diren aipatuko ditugu:
- Hizkuntzen alderaketak:
• Informazioa prozesatzeko mota ezberdinak: sekuentziala eta globala.
• Multimedia hipertestuala eta interaktiboa.
- Argazkia:
• Argazki kamera: Ezaugarriak eta erabiltzeko teknikak.
• Argazki digitala.
- Ikus-entzunezko gramatika eta semantika:
• Morfologia: Irudi finkoa, irudia mugimenduan, soinua, etab.
• Sintaxia: teknika espresiboa, planoak, anguloak, distantzia fokala, etab.
- “Mass media” orokorrean:
• “Mass medien” ezaugarri orokorrak.
• “Mass medien” inpaktua gizartean eta baloreen zein ideologien igorpena.
• “Mass medien” dimentsio sozio-ekonomiko eta politikoak.
• Programen irizpide aukeraketa egokia.
- Iragarkia
• Iragarki motak, erabiltzen dituen errekurtsoak, igortzen dituen baloreak.
- Irakurketa kritikoa:
• Irudi eta komunikazio sozialetako programen irakurketa eta analisia.
• Errealitatearen eta errepresenazio mediatikoaren arteko ezberdinketa.
- Bideoa:
• Bideo kamara: Ezaugarriak eta erabilera teknikoak.
• Bideo edizioa.
• Bideo digitala.
- Ikus-entzunezko sormena:
• Ikus-entzunezko mezuen elaborazioa.

Komunikazioaren teoria
Pertsonek gehien diharduten aktibitateetako bat komunikatzea da. Komunikazioaren teoriak komunikazio interpertsonal guztietan esku hartzen duten prozesu eta elementu guztiak azaltzen ditu eta honako hauek identifikatzen ditu:
- Igorlea: Informazioa igortzen duen pertsona.
- Kodigoa: Mezua elaboratzen den hizkuntza edo hizketa.
- Mezua: Igorleak helarais nahi duen informazio kodifikatua.
- Kanala: Mezua igortzen den euskarri fisikoa.
- Testuingurua: Komunikazioa inguratzen duten egoerak dira.
- Hartzailea: Mezua jasotzen duen pertsona edo pertsona taldea.
Interpretazio arazoak medio gerta daiteke igorleak igorritako mezua hartzaileak ondo ez ulertzea.
Informazioaren prozesua
Gizakia, etengabe, inguratzen duen munduaren informazioa jasotzen ari da. Informazio hau garuneraino iristen da nerbioen bitartez. Behin garunean prozesatuta informazioa aterako da gure gorputzak modu egokian erreakzionatzeko. Garunak informazioa bi modulan prozesa dezake: Modu linealean (sekuentziala) eta modu paraleloan (globala).
Prozesu sekuentziala: hemen garunak prozesu abstraktuak prozesatzen ditu (hitzak, eskemak, informazio digitala…). Prozesu hau, abstraktoa, deduktiboa eta logikoa da. Informazioa deskodifikatuz bere esanahia lortuko dugu.
Prozesu globala: Hemen garunak informazio zehatzagoak prozesatzen ditu (marrazkiak…). Prozesu intuitiboa da karga emozional handiarekin.
Ikus-entzunezko hizkuntza
Hizkuntza honek, ezaugarri morfologiko, gramatikalak eta errekurtso estilistiko jakin batzuk ditu. Bere ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- Ikus-entzunezko komunikazio sistema bat da.
- Informazioaren prozesamendu global bat sustatzen du.
- Hizkera sintetiko bat da.
- Sentsibilitatea intelektualitatearen gainetik mugitzen du.
Ikus-entzunezko hizkuntzan, zenbait aspektu edo dimentsio kontuan hartu beharko ditugu:
- Aspektu morfologikoak: Ikus-entzunezko mezuak, ikusizko eta entzunezko elementu morfologikoez eraikitzen dira. Ikusizko elementuetan irudiak nabarmentzen dira eta entzunezkoan, berriz, musika, soinu efektuak, hitzak eta ixiltasuna besteak beste.
- Aspektu sintaktikoak: Hitzezko mezu bat eraikitzeko arau sintaktiko batzuk jarraitu beharko dira, esaldi esanguratsuen sormena baimenduko dutenak alegia. Hauek, gainera, mezuaren esanahian zuzenki eragin dezakete.
- Aspektu semantikoak: Irudi baten elementu morfosintaktikoaren esanahia igorri nahi den mezuaren barrenean dagoen artikulazioaren baitan dago.
- Aspektu estetikoak: Ikus-emtzunezko produktu guztiek dute funtzio estetiko bat.
- Aspektu didaktikoak: Ikus-entzunezko materialek helburu didaktiko bat izan dezakete. Askotan, edukiaren ulermena eta ikaskuntza errazteko errekurtso didaktikoak sartzea beharrezkoa ikusiko da, adibidez, laburpenak eta galderen formulazioak.


2011/11/21

SAKONTZEN: ARGAZKI ETA BIDEO KAMERA

Zer da argazki eta bideo kamera?



Kamera digitala gailu elektroniko baten bitartez argazkiak kapturatu eta gordetzen dituen argazkikamera da. Gaur egungo kamera digital trinkoak funtzio anitzekoak dira eta, argazkiez gain, soinua eta/edo bideoa grabatzeko aukera ematen dute (kamera filmatzaile digitalak).



Web-kamera edo web cam irudiak kapturatu eta internet bidez transmiti ditzakeen (web-orri batera bai beste ordenagailu batera) ordenagailu bati konektatutako kamera digital txikia da. Ordenagailu bat behar dute irudiak transmititzeko.



Beste kamera autonomo batzuek sare informatikorako sarbide-puntu bat -ethernet edo haririk gabea- besterik ez dute behar. Azken hauei net cam edo sare-kamerak esaten zaie.



Mikroskopio digitala 200 x-eko zooma duen webcam gisa defini dezakegu. Gailu horiek USB bidez konektatu ohi dira eta LEDak dituzte bistaratu beharreko eremua argiztatzeko.





Nola erabiltzen da?



Argazki eta bideo-kamera digitalen erabilerak bi une ditu. Argazkia edo bideoa hartzen denekoa eta, ondoren, sortutako artxiboak behera kargatzea. Hartutako argazki bakoitza irudi-artxibo bat da (normalean pjg. luzapena).



Kameraren USB kablea ordenagailura konektatutakoan, ordenagailuak disko-unitate berritzat hartzen du kamera. Unitate berria aukeratuta, karpetetan bilatu eta argazkiak dituzten artxiboak aurkituko ditugu ordenagailura pasatzeko. Prozedura hori kamera digitalaren memoriatxartelaz ere egin daiteke. Ordenagailu eramangarriek eta haririk gabe konektatzen diren beste gailu batzuetan argazki-kameraren memoria-txartela zuzenean sartu daiteke. Hala ere, argazki-kamerari etekin egokia ateratzeko aholku ezberdinak jarraitze da gomendagarria.





Ikasgelarako gomendioak



Lan tresnarik gabe ez geratzeko ordezkoak eduki behar dira, kameraren batek huts egin ez gero. Bestalde, argazkiak deskargatzeko ordenagailuan nahikoa leku badagoela ziurtatu behar gara.



Ordenagailura pasatako datuak ez direla galduko ziurtatzeko, datu horiek gailu ezberdinetan (PEN, DVD, PC, etab.) gordetzea gomendatzen da.



Garrantzizkoa da ikasleen argazkiekin arreta-neurri jakin batzuk hartzea, adingabeak baitira. Ikasturte hasieran gurasoei baimen idatzia eskatzea gomendagarria litzateke.

SAKONTZEN: BIDEOAREN DIDAKTIKA IRAKASKUNTZAN

Sarrera

Irakurketa/idazketa lengoaia → Hezkuntza zentroetan irakasten dena. Bere helburua garapen kognitibo eta psikosozialerako lengoai hauen oinarrizko konpetentziak eskuratzea da.

Bideo lengoaia eta teknologia menderatzea → Bere helburua gizabanako oro lengoaia hauen bitartez mintzatu edo “idazteko” gai izatea da, eta baita menperapen honen bitartez mezuetan aditzera emandako edukien irakurketa sakonago bat lortzea.

Teknologia berriei eta bere produktuei gelan emandako erabilpena kontsiderazio, helburu eta printzipio teknologikoez gain, pedagogikoen araberakoa ere izango da.

Bideo bat produzitzeko gaitasuna pentsatu arazi, komunikatu eta ikus-entzunezko lengoaian (non eduki kulturalak, zientzia arlokoak eta teknologikoak azaltzen diren) komunikaziorako konpetentzia batzuk eskuratzeko bitarteko bat da, baina ez helburua. Bideoak ikerkuntzarako eta eskolako lanetarako dira eta horretarako funtsezkoa da ikasleen papera aktiboa eta motibatzailea izatea.


Bideoen metodologia, erabilpena eta ustiapen didaktikoak

Bideo asko aurki ditzakegu didaktikoak ez direnak baina bai potentzialki hezigarriak dituzten aukera tekniko eta hezigarriengatik.

Aukera hauen araberako egokitzapen didaktiko baterako ondorengo urratsak jarrai ditzakegu:


  • Klasean erabili aurretik → Erabiltzen diren lengoaia eta edukiak ezagutzeko behin baino gehiagotan ikusi eta gure datu basean gordetzeko aurreko atalaren moduko fitxa bat osatu. Baita ere, eduki eta kontzeptu garrantzitsuenekin egindako mapa semantikoa; ikusketa aurretik, bitartean eta ondoren egingo diren jarduerak planifikatu; unitate didaktikoan bideoaren helburua finkatu; zati interesgarrienak aukeratu; bideoaren edukien eskema bat eduki; fitxa eta material gehigarriak osatu; posible den kasuetan zati eta sekuentzia laburrak dituen multimedia pantaila bat egin).


  • Ikusi aurretik eta klasean erabiltzeko → Ikaslearen adinaren eta ezagutzaren arabera estrategia ezberdinak interesatuko zaizkigu. (Fitxen edo pisten bitartez ikasleei ikusiko dutenaren inguruko azalpenak ematea; ikasleek egitea fitxak gaiaz dituzten ezagutzen arabera; irakurketa eta kontuak bezalako aktibitate bat egitea ikusi aurretik, etc.) Hau guztia guztien ideiak jatorri hartuta egin beharko litzateke.


  • Bideoa ikusten den bitartean → Irakasleek jarrera aktibo bat lantzea da helburua, bideoa ikerketa eta lan proposamen batean oinarrituz ikus dezaten, amaieran ikusitakoaren ikerketa sakon bat egiteko moduan. (Aurrez irakasle nahiz ikasleek egindako ikerketa fitxak aplikatu; ondoren sakonduko diren akats edo kontzeptuak aipatzeko momentu egokian bideoak geldiaraztea; ikasleak edukien informazioa biltzera ohitu araziko dituen ikus-entzunezko testuen laburpenen lantzea).


  • Bideoa ikusi ondoren → Bideoan ikusi eta landutako gaiarekin lotura duten jarduerekin gaiaren sakontze eta garapena egin ahalko litzateke. (fitxetako emaitzak azaldu eta ikertu; aurrera begira gaia gogoratzeko laburpen edo sintesi bat egin; bideo ikusi aurretik eta ondoren egindako mapa semantikoak alderatu; informazioa hobeto barneratzeko jardueraren bat egin; ikaslearen sortzailetasuna motibatzeko jarduerak egin; klasean gaiaren eztabaida edo azalpenak planteatu; aurrezarritako helburuak bete diren ala ez jakiteko irakaslearen aldeko ebaluaketa eta frogatzea).


Irakasleak sortu eta antolatutako dinamikak

Klasean bideo baten erabilpen fase ezberdinetan ikasleen adimena, ezagutza, pertzepzio eta pentsamenduak lantzeko estrategia ezberdinak erabili ditzakegu. Ekintzarako forma metodologiko interesgarriak dituzten 4 estrategia ondorengoak lirateke, guztiak ere bakoitzaren interes eta aukeren arabera aldagarriak direlarik:


  • Estrategia 1: Klaseko denbora kontuan izanda zatiketa bat egin, adibidez; 1.go momentua (Sarrera moduan eta aurkibide bat egiteko balioko digun bideo bat – 5min.); 2. momentua (Galderak garatu eta arazoak zenbakitu – 15/20 min.); 3. momentua (irakasleak esandakoa berretsiko duen beste bideo bat – 5min.); 4. momentua (arazoaren ebazpena eta, errepasoa eta oinarrizko ideien izendapena – 15/20 min.).


  • 2 estrategia:1.go momentua (bideo baten erakusketa – 10 min.); 2. momentua (eztabaida bat egin eta guztien artean osatutako zerrendaketa zehatz bat egin); 3. momentua (bideora itzuli eta eztabaidako iritziak egiaztatu).


  • 3 estrategia: 1.go momentua (debate bat martxan jarri eta azaldutako ideiekin zerrenda bat egin); 2. momentua (bideoa ikusi eta eztabaidako ideiak argitzen saiatu); 3. momentua (eztabaida bat egin eta bideoa ikusi aurretiko eta ondorengo ideiak alderatu).


  • 4 estrategia: 1.go momentua (bideo bat ikusi punturik garrantzitsuenak azaltzeko geldiuneak eginaz); 2. momentua (ikasleen iritziak jaso eta erantzunak argudiatzeko klase dinamika); 3. momentua (aurrez sortutako iritzi eta galderei erantzungo dien bideo bat ikusi).


Ikasleek bideoa aktiboki erabiltzea

Azken produktuaz gain, ikaskuntza esanguratsua eman dadin jarraitu beharreko pausu eta prozesuak zeintzuk behar duten izan oso garbi izan behar da. Produkzioan profesionaletan ematen diren urrats berdinak emango dira baina produktuaren kalitatea baino garrantzitsuagoa izango da prozesuen kalitatea.


  • Kontratuaren fasea: Lan talde bat denez ikasleekin negoziatu beharko da bakoitzak taldean izango dituen ardurak. Proiektuaren planifikazioa deskribatuko da (faseak, denborak, edukiak,…).


  • Dokumentalismoa: Behin helburua garbi edukita, gaiari buruzko informazio zehatzagoa bilatu beharko da. Behar hauen bilaketa ikasle taldetan egin ahalko da eta ondoren zehazten den moduan taldekatu daitezke: Audioa (gidoiari zentzua emango dion musika motak ikertzeaz gain, gaiari buruzko informazio zehatzagoa aurkitu beharko du); Testua (gaiari buruzko informazio ezberdinak bildu, testu zirriborro bat osatu, eta lokuzioaren ondoren amaierako gionaren elkarrizketa eta galderak prestatu); Irudiak (irudiak bildu, hala nola, kartelak, argazkiak, eta agertokiak, enkoadraketak,… ikertu ondoreneko kamera hartzeentzat).


  • Gionizazioa: Gioi teknikoa prestatu (bideoaren iraupena, edukien ordena,…) eta produkzio beharrak lan mapa batean planifikatu beharko dira (irteera egunak, lekuak, pertsona arduradunak,…).


  • Produkzioa: Bildutako dokumentazioaren araberakoa izango da eta ez da beti aurrezarrita egongo. Estudioko edo landako hartzeekin kamera praktikak egingo dira. Taldea zuzendari, zuzendari-orde, kamera,… sailkatu daiteke.


  • Argitalpena: Software jakin bat erabiliaz eta bideoak, irudiak, soinuak,… bezalako errekurtsoak esportatuaz egingo da. Soinu bandaren errekurtsoak bildu (musika, soinuzko efektuak,…) eta testuaren lokuzioa grabatu beharko da.



Bideo digitalak sortu eta editatzeko herramintak

Bideoak (digital nahiz analogikoak) kameratik ordenagailura pasatzeko txartel digitalizatzaile bat beharko da eta bestalde, cd batera pasatzeko grabatzaile bat. Edizio sinpleak egiteko programa ezberdinak aurkituko ditugu, hala nola: Quik Time Pro, ABC-Roll, Movie Maker, etab.

Laburpena

Bideoaren erabilpena oso erabilgarria izan daiteke irakaskuntzan, non jarduera ezberdinak egingo diren ikusi aurretik, bitartean eta ondoren. Klasean bideo bat erabili aurretik beti planifikazio pedagogiko bat egin beharko da. Bestalde, bideoa ikasleen esku uztean sortzailetasuna lantzeko herraminta bat izango da eta ikasleengan jarrera aktibo eta dinamikoago bat azaldu ahalko du ikaskuntza/irakaskuntza prozesuan.

2011/11/18

SAKONTZEN: IRUDI ERREPRODUKTOREA

DEFINIZIOA:
Irudi artxiboak erreproduzitzen dituen aplikazio edo tresna da. Oinarrizko bistaratze funtzioaz gain, irudi erreproduzitzaile askok aukera gehigarriak dituzte: oinarrizko edizio aukerak, etiketak jartzeko eta sailkatzeko aukerak, bidaltzeko aukerak eta grabatzeko eta inprimatzeko aukerak.
Ordenagailu, argazki kamera, gailu eramangarri eta ADEetan aurki ditzakegu.

ERABILERA:
Irudi erreproduzitzaile bat instalatzean, programarekin modu lehenetsian zer motatako irudi artxiboak bistaratuko diren ezartzen da. Artxibo baten gainean (jpg mota) klik bikoitza eginez gero, aukeratutako programa zuzenean irekiko da.

GOMENDIOAK:
Irudia jende aurrean proiektatzeko pantaila osoan egin proiektagailu edo ADE baten bitartez. Ikasleak inguruan egindako argazkiak bistaratzea eta xehetasunak aztertzearren irudiak handitzeko aukera, arlo jakin batzuen ikaskuntzan (natura, gizarte, artea …) interes handiko aukerak ekarri ditu.

SAKONTZEN: IRUDI GALERIA

DEFINIZIOA:
Irudi bankua ere esaten zaio. Irudi bilduma (argazkiak, marrazkiak, margolanak, irudi animatuak) da, irizpide jakin baten arabera ordenatu eta sailkatua. Doakakoa da.

ERABILGARRITASUNA:
Irudi bilaketetarako. Irudia azkarrago aurkitzeko garrantzia du bilaketa eremuan sartu beharreko gako hitza aukeratzen eta irudi horri zer erabilera emango zaion jakitea.Galeria bateko irudi bat kargatzeko sagua irudi gainean jarri eta eskuineko botoiaz Guardar imagen como klikatu behar da. Irudia erabiltzeko Creative Commons lizentzia eta erabiltzeko baldintzak onartu behar dira.

IKASGELARAKO GOMENDIOAK:
Berezi beharra dago irudiak ondoren argitaratzeko diren edo materialak lantzeko erabiltzeko diren edo irudiak ikasgelan erabiliko diren artean. Lehen kasuan, egilearen eskubideak kontuan izan behar dira. Bigarren kasuan berriz, ikasleei hobeto ikasten lagunduko dieten baliabideez hornitzeko helburua izango du.

SAKONTZEN: BIDEO DIDAKTIKO ETA HEZITZAILEAK

1 SARRERA:
Gaur egungo etxe gehienetan topa daitezke grabaketa eta erreprodukzio bideoak eta gainera iraultza digitalari esker aparailu hauekiko ezjakintasunak eragindako beldurra (tecnofobia) gutxitu egin da.
Hezkuntza munduan ere bideoaren erabilera asko handitu da. Eskoletan ikus-entzunezko mezuak sortzen dira; merkatuko bideoak hezkuntza beharretara moldatzen dira; materia ezberdinen laguntza bezala bideoak erabiltzen dira …

2. BIDEO DIDAKTIKOA ZER DA? ETA BIDEO HEZITZAILEA?
Bideo didaktikoak: sormenezko irakaskuntza-ikaskuntza prozesu dinamikoa integraturik egoteko diseinatuak, ekoiztuak eta praktikan jarritako bideoak dira.
Bideo hezitzailea: ikaskuntza prozesuan integratzeko diseinatua ez izan arren, potentzialki hezitzaileak dira. Azterketa pedagikoaren arabera eraginkorra da eta eskolan parte hartzeko proposamena du.
Bukatzeko, bideo didaktikoek orientazio gida bat eramaten dute non maila hezitzaile eta landuko diren edukiak azaltzen diren besteak beste. Bideo hezitzaileek aldiz, irakasleei esplotazio pedagogikoko proiektu bet eratzea behartzen du.

3 BIDEO DIDAKTIKOEN FUNTZIOA:
Adibideak:
• Esperientziak komunikatzeko
• Oinarrizko informazioaren transmisiorako
• Gai baten inguruan sentsibilizatzeko
• Ikaskuntza prozesu baterako motibatzeko
• Edukien buruz ikasten laguntzeko
• Prozesu bat ulertzen laguntzeko
• Eredu bisualen imitazioen bitartezko ikaskuntza prozesuan laguntzeko
• Sormen eta adierazpena bultzatzeko
• Ikerkuntza lan baten inguruan interesa pizteko

Ikasle eta irakasleei zuzendutako formakuntza/ebaluazio funtzioa:
60.hamarkadatik aurrera bideoa irakasle prestakuntzan erabili izan da. Teknikarik ezagunena telebista zirkuitu itxiarena da: irakaslea klasea ematen ari den bitartean grabatzea datza. Ondoren edo bitartean izandako jarrera ebaluatzen da. Beste teknika bat da ikasleak klasean grabatzea eta ondoren irakasle talde batek ekintzak, jarduerak ereduak baloratu eta eztabaidatzean datza. Teknika hau, ikasleek ere erabili dezakete. Hauek bere burua grabatzeko eta ondoren ikusi eta entzuteko aukera dute. Hau oso baliagarria da lengoaian arazoak dituztenentzat; bigarren hizkuntza baten ikaskuntzan; giza jarrera ezberdinen analisirako …

Informazio funtzioa:
Beharbada bideoak hezkuntzan duen funtziorik ohikoena eta material gehiena duena da. Testuak narrazio egitura du eta irakasleek "esplotatzio" fitxa bat egiten du. Bertan, protokolo arauak, mapa semantikoak, mapa kontzeptualak, metodologiak… zehazten dira.

Funtzio motibagarria:
Bideo askok atentzioa deitzen dute eta emozioak esnarazten dituzte. Ezagutza zientifiko eta teknologikoa garatzeko emozioa oinarrizkoa da. Bideo hezitzaileek ezagutza konkretu batzuenganako emozioa handitzen dute ikasleengan ondoren klasean emango den eduki horrekiko jarrera baikorra izan dezan.
Funtzio honen garrantzizko unea bideoaren ondorengo analisi eta eztabaidan ematen da.

Bideo-artea (adierazpen, sormen, arte)
Bideoak edukien transmisioa sormenezko eta adierazpenezko lengoaiaren bitartez emateko aukera ematen digu. Gaitasun honek esperientziak editatzeko errekurtso estetikoak eta adierazpenekoak ematen ditu gizartean aurki daitezkeen mezuak hobeto ulertzeko aukera emanaz.

Funtzio ikertzailea:
Bideoaren teknologia diziplina ezberdinen (psikologia, soziologia, hezkuntza, historia, antropologia) analisi eta ikerkuntza protokoloak ezartzeko balio du. Baita ere, irudien izozketak, aldaketen moteltzeak eta ikus-entzun ereduen jasotzeak ikasgai zientifiko eta teknologikoetarako oso baliagarriak dira. Hauetako dokumentu asko digitalizatu ostean, estatistikoki trata daitezke, datu baseak sortuaz, hots, ikerkuntza garatuaz …

Adierazpen funtzioa
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak komunikazio eremuan egiten da eta bideoaren teknologiak gelako komunikazio sistema hobetzeko balio du. Bideoak datuak igortzek, ideiak adierazteko, mezuak bidaltzeko eta ikasleek eginiko proiektuak aztertzeko … balio du.

4 BIDEO DIDAKTIKOEN AUKERATZEKO IRIZPIDEAK:
Helburuen arabera:

Bideo hezitzaile edo didaktikoa egiterakoan hartzailearen profila zehaztu beharko dugu. Didaktikoa bada orientazio fitxa izango du, aldiz hezitzailea bada gelara moldatzeko hainbat galdera erantzun egin beharko ditugu.

Edukien arabera:
Bideoek milaka eduki, iritzi, kontzeptu transmititzen dituzte eta askotan irudiaren/musika/hitzaren azkartasuna dela eta gehienak aztertu gabe pasa egiten zaizkio ikasleari. Horregatik, gelara moldatzeko edukiak analizatu beharko ditugu hauen zailtasun maila baloratuaz eta aurre ezagutzak ezagutuaz.

Erabilera eta kontsumoaren arabera:
Bideoaren analisia baino lehen gelarako baliagarria den ala ez determinatu beharko dugu.

Ebaluazioaren arabera:
bideoak ikaskuntza prozesua bultzatu beharko du, hau da, hezkuntza ikuspuntutik ikusita eraginkorra beharko du izan.

5) FITXA DIDAKTIKOA:
-Izenburua
-Jatorria (telebista programaren izena, data, produktoraren izena)
-Helburua
-Eremua edo diziplina curricularra
-Kontzeptu eta eduki garrantzitsuenen mapa
-TBko bideoa bada gelan erabiliko diren sekuentzien kopurua
-Metodologia

SOINU ERREPRODUZITZAILEA:

Soinu-erreproduzitzaile digitala audio-artxiboak antolatu eta erreproduzitzen dituen gailua da. Hiru motatakoak izan daitezke:
  •     MP3 CD erreproduzitzaileak
  •     Flashen oinarritutako gailu eramangarriak
  •     Disko gogorrean oinarritutako gailu eramangarriak

Nola erabiltzen da? MP3, MP4 eta iPod gailu eramangarrien kasuan, ikasgelan erreprodukzioa partekatzeko, audio anplifikadoreak erabili behar dira, bozgorailuak esate baterako. Beste ekipo batzuek bozgorailuak integratuta dituzte.

Ordenagailuetarako programak oro har erabilera librekoak dira, internetetik behera kargatzen dira eta ordenagailuan instalatzen dira.

Era berean, esan beharra dago gaur egun ikasgeletan soinu-sistema finkoak instalatzeko joera nagusitu den arren, sistema eramangarriek aukera onak ematen dituztela.

Hezkuntzan duten baliogarritasunaz:
Soinu-baliabideek taldeko edo banakako ikaskuntza-esperientziak aberasten dituztenez, soinu erreproduzitzaile oro arlo guztietarako funtsezko baliabidea da, bai ikasgelan, bai erakundean; izan ere, soinu-dokumentazio guztiaren hautematea eta kalitatea errazten dituzte.

Audio-liburuak entzuteko erreproduzitzailea, podcasta, audio- eta soinu-banku bateko artxiboak, aurkezpenetarako ahotsezko eta musikazko euskarria eta askotariko soinu-dokumentazioa (hitzaldiak, musikarien edo poeten errezitalak, eskola-irratiko programak, norberaren ahozko jardunak, besteak beste) erabiltzeak eskolak dinamizatuko ditu, baita hiztegia eskuratzea, ebakera eta elkarrizketa-praxia ere; horrez gain, ikusten ez duten edo ikusmen-arazoak dituzten, edota irakurtzeko trebetasun urria duten ikasleek ikastea erraztuko du.

Gomendatutako guneen artean bat azpimarratzekotan:

VLC Media Player:
http://vlc-media-player.softonic.com/
VLC Media Player erreproduzitzaileak audioko eta bideoko ia edozein formatu erreproduzitzen du. Era guztietako multimedia artxiboekiko bateragarria izatearen arrazoia bere kodek paketea izatea da. Hartara, VLC ez dago Windowsen instalatuta ditugunen mende.

SOINU ETA AUDIO BANKUA

Soinu-baliabideen bilduma edo datu-basea da: irrati-programen edo hitzaldien transkripzioak, musikakonposizioen erreprodukzioak, soinu-efektuak, etab. Artxiboen audio-formaturik ohikoenetako batzuk: mp3, wav, midi, OGG, etab.

Soinu-eta audio-bankuetan webgune baten bitartez sartzen da. Nahi den soinua aurkitu eta entzun ondoren, ordenagailuan behera kargatu eta gorde daiteke.

Hezkuntzan duten baliogarritasunaz:
Soinu-baliabideak balio handiko elementuak dira irakasleak hezkuntzarako jardueren edo materialen diseinuari heltzeko. Hezkuntza-edukien garapena sustatu eta errazten dute, eta baliabide horiek entzutea oso motibagarria izan daiteke, imajinatzeko, sentsibilizatzeko, idazteko, alderatzeko, etab.

Baliabide horiek txertatzeak multimedia baliabide baten lanketa hobetzeko edo osatzeko aukera ematen die irakasle zein ikasleei: bideo bat, aurkezpen bat, web-orri bat, webquest bat eta eskolako irratsaio bat, besteak beste.

Web gune interesgarri batzuk:

SSHHTT!!
http://www.sshhtt.com/
Doako soinu-bankua da, soinuak, audioak eta ahotsak bideo, aurkezpen, web-orrietara eta abarrera gehitzeko behera kargatzeko aukera ematen duena. Horrez gain, nork bere erregistroak eta efektu bereziak grabatu eta partekatzeko gunea da.

Abestiak eta musika-baliabideak (ingelesez)
http://www.danosongs.com/
Aldez aurretik erregistratuta, musika MP3n doan behera kargatzea ahalbidetzen duen webgunea.

IDEIA BAT ETA HAREN GARAPEN EGOKIRAKO PAUSUAK

IDEIA BAT ZER DEN
Ideia bat elementu minimo eta beharrezkoa da edozein istoriora iristeko, izan laburmetrai bateko gidoia, dokumentala edo iragarki publizitarioa.

Ekartzea lortzen dugun ideia horri nahi adina galdera eginez joango gara kontatu nahi dugun horren guztiaren nondik norakoak zehazten. Beraz, edukia sortu eta forma emanez, istorio bat harilkatzea lortuko dugu.

GIDOI LITERARIOA
Gidoi literarioa, harilkatzea lortu dugun ideiaren garapen osoa prosaz idaztea da. Lehen unetik bukaerara gertatzen dena kontatu, deskribatu, eta beharrezkoa balitz, esplikatu egin behar dugu.

GIDOI TEKNIKOA
Gidoi teknikoak, gidoi literarioa irakurri eta bertan azaltzen diren egoera guztiei soluzio teknikoa ematean datza. Alegia, gauzatu behar dugun proiekturako beharrezko diren, tresnak, bitartekoak eta teknikak zerrendatzean datza: noiz dagoen off-eko ahotsa, azaldu behar duten elementu edo pertsonak zein plano motarekin grabatuko ditugun, egoera jakin bat indartzeko zein musika edo argi erabiliko dugun... Azken batean, argi eta garbi adierazi behar du zer eta nola grabatu behar den, kontatu nahi genuena, gidoi literarioan esan baitugu.

STORY BOARDa
Gidoi teknikoaren adierazpen grafikoa da. Kontatu nahi dugun istorio osoa, planoz plano eta sekuentziaz sekuentzia marrazki bidez azaltzean datza. Honek ez du esan nahi fotogramaz fotogramako animazio bat egin behar dugunik, gure istorioan esanguratsuak diren plano, mugimendu, eta gertakariak grafikoki adieraztea baizik. Marrazketa estiloa, sinplea izan daiteke, baina plano bakoitzak eskatzen duena grafikoki adierazi behar du: pertsonai baten mugitzeko era bortitza, gela bateko iluntasuna, lehen plano baten argiztapena...

2011/11/16

3. SAKONTZEN: Audio eta bideo formatuak aldatzeko aplikazioak

WinFF software librearen bitartez, audio eta bideo formatu askoren arteko aldaketak egin daitezke. WinFF software librea da, eta MS Windows zein GNU/Linux sistemetan erabil daiteke; gainera, bertsio eramangarri bat ere badago, sistemetan instalatu gabe, usb memoria batean eramateko, adibidez. Aplikazioari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, edo deskargatzeko, proiektuaren webgunera jo daiteke: http://winff.org. Ubuntu edo GNU/Linux sistemetan software biltegitik ere instalatu daiteke.

Format Factory beste aukera bat izango litzateke. Ez da software librea, baina doan deskargatu daiteke. Gainera, euskaratuta dago, Luberri blogaren arduraduna den Alexi esker. Hemen azaltzen du Alexek http://alexgabi.blogspot.com/2009/03/format-factory-euskaraz.html. Format Factory aplikazioaren webgunea hau da: http://www.formatoz.com.

Mobile Media Converter, GNU/Linux, MS Windows eta Mac OS X sistemetan erabili ahal da. Azken hori sakelako telefonoetako formatuetara bereziki bideratuta dago. Hau da proiektuaren webgunea eta bertatik deskargatu daiteke aplikazioa: http://www.miksoft.net/mobileMediaConverter.php.

3. SAKONTZEN: SOINU ARTXIBOAK (Berria egunkaritik)

Audio formatuen artean MP3 da ezagunena, zalantzarik gabe; baina ez da bakarra, antzeko funtzionalitatea edo beste batzuk dituzten audio formatuak ere badaude.


Jabi Asurmendi Sainz


Bitarlan informatika eta Web Zerbitzuak

Zibergela atalean ez da lehen aldia multimedia formatuen gaia agertzen dena, aurreko batean ere irudien formatuei buruzko gaia jorratu zen, (http://zibergela.bitarlan.net/2010/04/27/irudi-formatuak/). Kasu horretan, irudien formatuena gai nagusia izan zen, eta oraingo honetan audio formatu batzuk aipatuko dira.

MP3

Audio formatuak aipatzen direnean, ordenagailuan edo edozein gailu digitaletan musika entzuten duen edozein erabiltzaileri MP3 etorriko zaio burura. Izan ere, formatu hori audio formatuen artean ezagunenetarikoa da. MP3 gisa ezagunagoa bada ere, bere izen teknikoa MPEG-1 Audio Layer III da. Formatu horrek audio fitxategiak konprimitzea ahalbidetzen du, kalitate galera ekartzen badu ere.

Moving Picture Experts Group-ek (MPEG) sortu zuen bideo-formatuan audioa kodifikatzeko 1995ean. Garai horretan, formatu horrek ospe handia lortu zuen, eta azkar hedatu zen, batez ere, Internet erabiltzaileen artean. Izan ere, hain konpresio handiari esker audio-fitxategien trukea Interneten bidez egitea ahalbidetu zuelako. Adibide gisa, konprimitu gabeko abesti batek 56 MB baditu, 5 MB baino gutxiagoko tamaina izan lezake formatu horren bidez konprimitu ostean. Hala bada, Interneteko banda zabala gaur egun bezain hedatuta ez zegoenean, Interneten bidez audio fitxategiak trukatzeko bide bakarra bihurtu zen, pazientzia edo burua galdu gabe, behintzat.

Bistan denez, MP3 formatuak hamar aldiz baino gehiago konprimi lezake audio fitxategi bat, informazio galera ekartzen badu ere, kalitate maila handiari eusteko gauza da algoritmoa. Giza belarriak entzuten ez duen informazioa kentzea da kontua, hau da, giza belarriak entzuten ez dituen frekuentzietako uhinen informazioa. Dena dela, kalitate-galera handiagoa edo txikiagoa izango da konprimitzeko aukeratzen den kalitate-mailaren arabera.

Gaur egun, Interneten ez ezik, musika entzuteko gailu guztietan ere oso erabilia da MP3 formatua. Hain zuzen ere, audio-formatu hori gehien erabiltzen da oraindik. Hala ere, konpresio-gaitasun berberarekin kalitate berdina edo handiagoa eskaintzen duten beste formatu batzuk ere aurki daitezke gaur egun, adibidez, Windows Media Audio eta Ogg Vorbis.

OGG

Ogg-ek, adibidez, ez dauka patenterik; audio-formatu libre bat da. Formatu honetako fitxategiei .ogg fitxategi-luzapena ematen zaie, eta Ogg proiektu multimediaren barnean dago, non audio eta bideo formatuak biltzen diren.

Malgutasun handia dago kalitate ezberdinetan konprimitzeko, MP3 formatuaren kasuaren antzera. Adibidez, konpresio-maila baxua aukeratuz gero, musika fitxategi bat kalitate handian gorde daiteke, eta hainbesteko kalitaterik behar ez duen telefono bidezko elkarrizketa bat asko konprimitu daiteke konpresio maila handituz.

WMA

Berdin gertatzen da Windows Media Audio-rekin ere, nahiz eta dagoeneko galerarik gabe konprimitzeko aukera garatu duten. Formatu horren jabetza Microsoftek du, eta, Ogg Vorbis-ek ez bezala, audio-fitxategien erabilera mugatzeko bide bat eskaintzen du. Hau da, sistema batean sortutako audioa beste sistemetan erabiltzea galarazteko aukera ematen du.

Wave Audio Format, aurrekoak ez bezala, konpresiorik gabeko formatua da. WAV izenarekin da ezagunagoa, hori delako formatu horri dagokion fitxategi-luzapena. Konpresiorik gabeko audio formatua denez, ez du kalitate-galerarik, baina mota horretako audio-fitxategiek tamaina handia izaten dute. Abesti arrunt batek ia 50 MB izan ditzake, esaterako. Grabaketa minutu bakoitzeko 5 megabyte inguru behar du. Horrez gain, tamainaren aldetik muga bat dauka: 4 gigabyte baino handiagoko audiorik ezin da gorde; 6 ordu eta erdi inguru, alegia. WAV formatuaren jabetza Microsoft eta IBMrena da.

2011/11/13

Prestakuntza beharren zerrenda

  • Ideia: zein jostailu mota
  • Produktuaren izena: benetazkoa/asmatutakoa
  • Jostailuari buruz zer kontatu? Gidoia.
  • Aire librean ala barrualdeetan grabatuko dugu? Argiztapena kontuan hartu.
  • Gidoiaren eskakizun desberdinak:

    1. Pertsonaiak?
    2. Interpretazioa bai/ez
    3. Kamera mota: bideo kamera, argazki kamera
    4. Konpatiblea izango al da gure bideo pelikula, erabiliko dugun programarekin?

  • Ahotsa zuzenean, ala aparte (off-ean) grabatuko dugu?
  • Musika erabiliko dugu?
  • Zein programa informatikorekin batuko dugu dena?
  • Azken emaitzak zein formatu izan behar du?
  • Blogean "enbedatzerik" izango al da?

2011/11/12

Nola aurkeztu dezakegu eduki bat modu erakargarri batean?

Gaur egungo haur eta gazteak teknologiaren inguruan hazten ari direla esan dezakegu. Teknologia berri hauek beraien arreta piztu dute eta ondorioz, hezkuntza munduarekin loturiko hainbat pertsonek Ikt-etan ikusi dute heziketa hobetzeko bidea.

Bide honetan, multimedia izan daiteke eduki jakin bat modu erakargarriago batean aurkezteko aukeretako bat. Denok dakigu, momento jakin batean askoz ere errazagoa suertatuko zaiola ikasle bati bideo bat ikustea testu bat irakurtzea baino. Irakurtzeak esfortzu jakin bat dakar eta beraz, bideo bat ikusteak esfortzu hori murrizteaz gain, momentu jakin batean hobeto ulertu dezake ikasleak ikusten duena irakurtzen duena baino.

Teknologiaren mundu berri honetan, ezinbestekoa izango da ere hezkuntzan ikus-entzunezko baliabideak erabiliz kurrikuluma irakastea. Arestian esan bezala, gure gazteek teknologiarekiko duten gaitasuna aprobetxatu beharra dugu motibatzeko eta bide honetan, ikus-entzunezko hizkuntzak lagundu diezaiguke irakaskuntza errazten.

Eduki bat irakurtzea interesgarria izan daitekeen moduan, eduki bera irudi eta soinu egokien bidez azaltzea are eta motibagarriagoa eta erakargarriagoa izan daitekeela iruditzen zaigu.

2011/11/11

KONPARTITU: LANKIDETZA IKASKUNTZA

Berriz ere, lan honekin IKTeei buruz asko ikasi dugula iruditzen zaigu. Beste tresna web 2.0 erabiltzen trebatzeaz aparte, taldeko lana eraginkorragoa bilakatzea lortu dugu. Emaileen sistema "zaharkitua" pixka bat alde batera utziaz, wikien munduan barneratu gara eta oso zerbitzu interesgarri eta praktikoa iruditzeaz gain, erabiltzeko oso erraza iruditu zaigu. Gainera, wikiak aurreko lanean erabili dugun google docsa baztertzeko aukera eman digu honek noizean behin arazoak ematen baitzizkigun.

Baita ere, aztergai genuen lankidetza ikaskuntzarekin erlazio zuzena duen 2.0 tresna, wikia hain zuzen ere, aukeratu dugu, era honetara, irakurri eta sakondu dugun gehiena praktikan jarriaz.

Gelako aurkezpen gehienak ere oso interesgarriak deritzogu entzunda edo gainetik erabilita genituen zerbitzuen inguruko informazio baliagarria eman baitigute. Batez ere, blogen eta google mapsen inguruan aritu diren aurkezpenak gustatu zaizkigu. Lehenak, gure bloga hobetzeko hainbat adierazpen eman baitizkigu eta bigarrenak berriz, google mapsek eskaintzen dituen zerbitzu baliagarri eta interesgarrien berri eman baitugute. Gutako gehienek google mapsa nonbaitera joan behar dugunean helbidea jakiteko besterik ez dugu erabiltzen eta dituen posibilitate guztien berri ez dugu.

Saioaren alderdi txarrena beti bezala denbora falta izan da. Hainbat zerbitzu oso interesgarri eta baliagarriak RSSak kasu, aztertu eta sakontzeko denbora gabe gelditu gara.

Bukatzeko eta azpimarratzeko, berriz ere, IKTko bigarren proiektu hau oso interesgarria iruditu zaigu teorian eta batez ere praktikan lankidetza sustatuaz aurrera eraman duguna.

2011/11/03

3. SAKONTZEN: Wikiei buruz




Komeni da post honen izenburuan klik egin eta You Tubeko web gunean, jendeak bideo honi buruz esaten dituenak irakurtzea. Wikiei buruzko lana egiterakoan kontuan hartu beharreko gauzak daudela esango nuke, batez ere, PRIBATUTASUNARI buruzkoak.



Beste bideo bat: