2011/11/12

Nola aurkeztu dezakegu eduki bat modu erakargarri batean?

Gaur egungo haur eta gazteak teknologiaren inguruan hazten ari direla esan dezakegu. Teknologia berri hauek beraien arreta piztu dute eta ondorioz, hezkuntza munduarekin loturiko hainbat pertsonek Ikt-etan ikusi dute heziketa hobetzeko bidea.

Bide honetan, multimedia izan daiteke eduki jakin bat modu erakargarriago batean aurkezteko aukeretako bat. Denok dakigu, momento jakin batean askoz ere errazagoa suertatuko zaiola ikasle bati bideo bat ikustea testu bat irakurtzea baino. Irakurtzeak esfortzu jakin bat dakar eta beraz, bideo bat ikusteak esfortzu hori murrizteaz gain, momentu jakin batean hobeto ulertu dezake ikasleak ikusten duena irakurtzen duena baino.

Teknologiaren mundu berri honetan, ezinbestekoa izango da ere hezkuntzan ikus-entzunezko baliabideak erabiliz kurrikuluma irakastea. Arestian esan bezala, gure gazteek teknologiarekiko duten gaitasuna aprobetxatu beharra dugu motibatzeko eta bide honetan, ikus-entzunezko hizkuntzak lagundu diezaiguke irakaskuntza errazten.

Eduki bat irakurtzea interesgarria izan daitekeen moduan, eduki bera irudi eta soinu egokien bidez azaltzea are eta motibagarriagoa eta erakargarriagoa izan daitekeela iruditzen zaigu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario