2011/11/30

KONPARTITU: IKUS-ENTZUNEZKO HIZKUNTZA

Berriz ere, spot edo iragarki honen ekoizpenaren bitartez, IKTeetan trebatzeko aukera izan dugu. Gainera, hasiera batean ia egingaitza iruditzen zitzaigun proiektua, nahiko lan eta “negar eta malko” ostean, ekoiztea lortu dugu eta gainera emaitzaz oso arro egotea ere. Danik gelan esan zuen bezala, spotak ez du zertan hezitzailea izan behar, hortaz gure taldeak, gugeralauk, komertziala eta dibertigarria izan nahi duen iragarkia egin dugu. Gure gelakideek ordea autonomia, berdintasuna, sormena eta bestelako baloreak aldarrikatzen dituzten iragarki egin dituzte.

Orokorrean, spot denak nahiko ondo eginak daudela iruditu zaigun arren telebista edo bestelako komunikabide batean emititzeko luzeegiak eta hots, aspergarriak iruditu zaizkigu. Bat bakarra izan da, IKTzaleek eginikoa hain zuzen ere, biziki gustatu zaiguna. Sormen handikoa iruditu zaigu eta nahiz eta errekurtso urriak erabili asko transmititzen duen iragarki zuzen eta eraginkorra deritzogu. Chapeau talde honi! Benetan maisu lan bat egin dute eta!

Lehenago esan dugu bezala, gure iragarkia, Xaka-jan-ban, oso gustuko dugu spot batek izan behar dituen ezaugarriak betetzen baititu. Xaka-jan-ban bizia, laburra, zuzena eta argia da. Gure iragarkiak duen izaera dinamiko hau hautatutako irudi, kolore, musika eta deklamazioaren fruitu da.

Bukatzeko, ikasgaiko beste egitasmo guztietan bezala, IKTeen bitartez edukiak era dinamiko, erakargarri eta eraginkorragoan aurkezten ikasi dugu. Ikaskuntza hau irakasle betebeharrerako erabilgarria izateaz aparte, beste gisako aurkezpenak egiteko erabiliko dugularik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario