2011/11/18

SAKONTZEN: BIDEO DIDAKTIKO ETA HEZITZAILEAK

1 SARRERA:
Gaur egungo etxe gehienetan topa daitezke grabaketa eta erreprodukzio bideoak eta gainera iraultza digitalari esker aparailu hauekiko ezjakintasunak eragindako beldurra (tecnofobia) gutxitu egin da.
Hezkuntza munduan ere bideoaren erabilera asko handitu da. Eskoletan ikus-entzunezko mezuak sortzen dira; merkatuko bideoak hezkuntza beharretara moldatzen dira; materia ezberdinen laguntza bezala bideoak erabiltzen dira …

2. BIDEO DIDAKTIKOA ZER DA? ETA BIDEO HEZITZAILEA?
Bideo didaktikoak: sormenezko irakaskuntza-ikaskuntza prozesu dinamikoa integraturik egoteko diseinatuak, ekoiztuak eta praktikan jarritako bideoak dira.
Bideo hezitzailea: ikaskuntza prozesuan integratzeko diseinatua ez izan arren, potentzialki hezitzaileak dira. Azterketa pedagikoaren arabera eraginkorra da eta eskolan parte hartzeko proposamena du.
Bukatzeko, bideo didaktikoek orientazio gida bat eramaten dute non maila hezitzaile eta landuko diren edukiak azaltzen diren besteak beste. Bideo hezitzaileek aldiz, irakasleei esplotazio pedagogikoko proiektu bet eratzea behartzen du.

3 BIDEO DIDAKTIKOEN FUNTZIOA:
Adibideak:
• Esperientziak komunikatzeko
• Oinarrizko informazioaren transmisiorako
• Gai baten inguruan sentsibilizatzeko
• Ikaskuntza prozesu baterako motibatzeko
• Edukien buruz ikasten laguntzeko
• Prozesu bat ulertzen laguntzeko
• Eredu bisualen imitazioen bitartezko ikaskuntza prozesuan laguntzeko
• Sormen eta adierazpena bultzatzeko
• Ikerkuntza lan baten inguruan interesa pizteko

Ikasle eta irakasleei zuzendutako formakuntza/ebaluazio funtzioa:
60.hamarkadatik aurrera bideoa irakasle prestakuntzan erabili izan da. Teknikarik ezagunena telebista zirkuitu itxiarena da: irakaslea klasea ematen ari den bitartean grabatzea datza. Ondoren edo bitartean izandako jarrera ebaluatzen da. Beste teknika bat da ikasleak klasean grabatzea eta ondoren irakasle talde batek ekintzak, jarduerak ereduak baloratu eta eztabaidatzean datza. Teknika hau, ikasleek ere erabili dezakete. Hauek bere burua grabatzeko eta ondoren ikusi eta entzuteko aukera dute. Hau oso baliagarria da lengoaian arazoak dituztenentzat; bigarren hizkuntza baten ikaskuntzan; giza jarrera ezberdinen analisirako …

Informazio funtzioa:
Beharbada bideoak hezkuntzan duen funtziorik ohikoena eta material gehiena duena da. Testuak narrazio egitura du eta irakasleek "esplotatzio" fitxa bat egiten du. Bertan, protokolo arauak, mapa semantikoak, mapa kontzeptualak, metodologiak… zehazten dira.

Funtzio motibagarria:
Bideo askok atentzioa deitzen dute eta emozioak esnarazten dituzte. Ezagutza zientifiko eta teknologikoa garatzeko emozioa oinarrizkoa da. Bideo hezitzaileek ezagutza konkretu batzuenganako emozioa handitzen dute ikasleengan ondoren klasean emango den eduki horrekiko jarrera baikorra izan dezan.
Funtzio honen garrantzizko unea bideoaren ondorengo analisi eta eztabaidan ematen da.

Bideo-artea (adierazpen, sormen, arte)
Bideoak edukien transmisioa sormenezko eta adierazpenezko lengoaiaren bitartez emateko aukera ematen digu. Gaitasun honek esperientziak editatzeko errekurtso estetikoak eta adierazpenekoak ematen ditu gizartean aurki daitezkeen mezuak hobeto ulertzeko aukera emanaz.

Funtzio ikertzailea:
Bideoaren teknologia diziplina ezberdinen (psikologia, soziologia, hezkuntza, historia, antropologia) analisi eta ikerkuntza protokoloak ezartzeko balio du. Baita ere, irudien izozketak, aldaketen moteltzeak eta ikus-entzun ereduen jasotzeak ikasgai zientifiko eta teknologikoetarako oso baliagarriak dira. Hauetako dokumentu asko digitalizatu ostean, estatistikoki trata daitezke, datu baseak sortuaz, hots, ikerkuntza garatuaz …

Adierazpen funtzioa
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak komunikazio eremuan egiten da eta bideoaren teknologiak gelako komunikazio sistema hobetzeko balio du. Bideoak datuak igortzek, ideiak adierazteko, mezuak bidaltzeko eta ikasleek eginiko proiektuak aztertzeko … balio du.

4 BIDEO DIDAKTIKOEN AUKERATZEKO IRIZPIDEAK:
Helburuen arabera:

Bideo hezitzaile edo didaktikoa egiterakoan hartzailearen profila zehaztu beharko dugu. Didaktikoa bada orientazio fitxa izango du, aldiz hezitzailea bada gelara moldatzeko hainbat galdera erantzun egin beharko ditugu.

Edukien arabera:
Bideoek milaka eduki, iritzi, kontzeptu transmititzen dituzte eta askotan irudiaren/musika/hitzaren azkartasuna dela eta gehienak aztertu gabe pasa egiten zaizkio ikasleari. Horregatik, gelara moldatzeko edukiak analizatu beharko ditugu hauen zailtasun maila baloratuaz eta aurre ezagutzak ezagutuaz.

Erabilera eta kontsumoaren arabera:
Bideoaren analisia baino lehen gelarako baliagarria den ala ez determinatu beharko dugu.

Ebaluazioaren arabera:
bideoak ikaskuntza prozesua bultzatu beharko du, hau da, hezkuntza ikuspuntutik ikusita eraginkorra beharko du izan.

5) FITXA DIDAKTIKOA:
-Izenburua
-Jatorria (telebista programaren izena, data, produktoraren izena)
-Helburua
-Eremua edo diziplina curricularra
-Kontzeptu eta eduki garrantzitsuenen mapa
-TBko bideoa bada gelan erabiliko diren sekuentzien kopurua
-Metodologia

No hay comentarios:

Publicar un comentario