2011/11/18

IDEIA BAT ETA HAREN GARAPEN EGOKIRAKO PAUSUAK

IDEIA BAT ZER DEN
Ideia bat elementu minimo eta beharrezkoa da edozein istoriora iristeko, izan laburmetrai bateko gidoia, dokumentala edo iragarki publizitarioa.

Ekartzea lortzen dugun ideia horri nahi adina galdera eginez joango gara kontatu nahi dugun horren guztiaren nondik norakoak zehazten. Beraz, edukia sortu eta forma emanez, istorio bat harilkatzea lortuko dugu.

GIDOI LITERARIOA
Gidoi literarioa, harilkatzea lortu dugun ideiaren garapen osoa prosaz idaztea da. Lehen unetik bukaerara gertatzen dena kontatu, deskribatu, eta beharrezkoa balitz, esplikatu egin behar dugu.

GIDOI TEKNIKOA
Gidoi teknikoak, gidoi literarioa irakurri eta bertan azaltzen diren egoera guztiei soluzio teknikoa ematean datza. Alegia, gauzatu behar dugun proiekturako beharrezko diren, tresnak, bitartekoak eta teknikak zerrendatzean datza: noiz dagoen off-eko ahotsa, azaldu behar duten elementu edo pertsonak zein plano motarekin grabatuko ditugun, egoera jakin bat indartzeko zein musika edo argi erabiliko dugun... Azken batean, argi eta garbi adierazi behar du zer eta nola grabatu behar den, kontatu nahi genuena, gidoi literarioan esan baitugu.

STORY BOARDa
Gidoi teknikoaren adierazpen grafikoa da. Kontatu nahi dugun istorio osoa, planoz plano eta sekuentziaz sekuentzia marrazki bidez azaltzean datza. Honek ez du esan nahi fotogramaz fotogramako animazio bat egin behar dugunik, gure istorioan esanguratsuak diren plano, mugimendu, eta gertakariak grafikoki adieraztea baizik. Marrazketa estiloa, sinplea izan daiteke, baina plano bakoitzak eskatzen duena grafikoki adierazi behar du: pertsonai baten mugitzeko era bortitza, gela bateko iluntasuna, lehen plano baten argiztapena...

No hay comentarios:

Publicar un comentario