2011/11/21

SAKONTZEN: BIDEOAREN DIDAKTIKA IRAKASKUNTZAN

Sarrera

Irakurketa/idazketa lengoaia → Hezkuntza zentroetan irakasten dena. Bere helburua garapen kognitibo eta psikosozialerako lengoai hauen oinarrizko konpetentziak eskuratzea da.

Bideo lengoaia eta teknologia menderatzea → Bere helburua gizabanako oro lengoaia hauen bitartez mintzatu edo “idazteko” gai izatea da, eta baita menperapen honen bitartez mezuetan aditzera emandako edukien irakurketa sakonago bat lortzea.

Teknologia berriei eta bere produktuei gelan emandako erabilpena kontsiderazio, helburu eta printzipio teknologikoez gain, pedagogikoen araberakoa ere izango da.

Bideo bat produzitzeko gaitasuna pentsatu arazi, komunikatu eta ikus-entzunezko lengoaian (non eduki kulturalak, zientzia arlokoak eta teknologikoak azaltzen diren) komunikaziorako konpetentzia batzuk eskuratzeko bitarteko bat da, baina ez helburua. Bideoak ikerkuntzarako eta eskolako lanetarako dira eta horretarako funtsezkoa da ikasleen papera aktiboa eta motibatzailea izatea.


Bideoen metodologia, erabilpena eta ustiapen didaktikoak

Bideo asko aurki ditzakegu didaktikoak ez direnak baina bai potentzialki hezigarriak dituzten aukera tekniko eta hezigarriengatik.

Aukera hauen araberako egokitzapen didaktiko baterako ondorengo urratsak jarrai ditzakegu:


  • Klasean erabili aurretik → Erabiltzen diren lengoaia eta edukiak ezagutzeko behin baino gehiagotan ikusi eta gure datu basean gordetzeko aurreko atalaren moduko fitxa bat osatu. Baita ere, eduki eta kontzeptu garrantzitsuenekin egindako mapa semantikoa; ikusketa aurretik, bitartean eta ondoren egingo diren jarduerak planifikatu; unitate didaktikoan bideoaren helburua finkatu; zati interesgarrienak aukeratu; bideoaren edukien eskema bat eduki; fitxa eta material gehigarriak osatu; posible den kasuetan zati eta sekuentzia laburrak dituen multimedia pantaila bat egin).


  • Ikusi aurretik eta klasean erabiltzeko → Ikaslearen adinaren eta ezagutzaren arabera estrategia ezberdinak interesatuko zaizkigu. (Fitxen edo pisten bitartez ikasleei ikusiko dutenaren inguruko azalpenak ematea; ikasleek egitea fitxak gaiaz dituzten ezagutzen arabera; irakurketa eta kontuak bezalako aktibitate bat egitea ikusi aurretik, etc.) Hau guztia guztien ideiak jatorri hartuta egin beharko litzateke.


  • Bideoa ikusten den bitartean → Irakasleek jarrera aktibo bat lantzea da helburua, bideoa ikerketa eta lan proposamen batean oinarrituz ikus dezaten, amaieran ikusitakoaren ikerketa sakon bat egiteko moduan. (Aurrez irakasle nahiz ikasleek egindako ikerketa fitxak aplikatu; ondoren sakonduko diren akats edo kontzeptuak aipatzeko momentu egokian bideoak geldiaraztea; ikasleak edukien informazioa biltzera ohitu araziko dituen ikus-entzunezko testuen laburpenen lantzea).


  • Bideoa ikusi ondoren → Bideoan ikusi eta landutako gaiarekin lotura duten jarduerekin gaiaren sakontze eta garapena egin ahalko litzateke. (fitxetako emaitzak azaldu eta ikertu; aurrera begira gaia gogoratzeko laburpen edo sintesi bat egin; bideo ikusi aurretik eta ondoren egindako mapa semantikoak alderatu; informazioa hobeto barneratzeko jardueraren bat egin; ikaslearen sortzailetasuna motibatzeko jarduerak egin; klasean gaiaren eztabaida edo azalpenak planteatu; aurrezarritako helburuak bete diren ala ez jakiteko irakaslearen aldeko ebaluaketa eta frogatzea).


Irakasleak sortu eta antolatutako dinamikak

Klasean bideo baten erabilpen fase ezberdinetan ikasleen adimena, ezagutza, pertzepzio eta pentsamenduak lantzeko estrategia ezberdinak erabili ditzakegu. Ekintzarako forma metodologiko interesgarriak dituzten 4 estrategia ondorengoak lirateke, guztiak ere bakoitzaren interes eta aukeren arabera aldagarriak direlarik:


  • Estrategia 1: Klaseko denbora kontuan izanda zatiketa bat egin, adibidez; 1.go momentua (Sarrera moduan eta aurkibide bat egiteko balioko digun bideo bat – 5min.); 2. momentua (Galderak garatu eta arazoak zenbakitu – 15/20 min.); 3. momentua (irakasleak esandakoa berretsiko duen beste bideo bat – 5min.); 4. momentua (arazoaren ebazpena eta, errepasoa eta oinarrizko ideien izendapena – 15/20 min.).


  • 2 estrategia:1.go momentua (bideo baten erakusketa – 10 min.); 2. momentua (eztabaida bat egin eta guztien artean osatutako zerrendaketa zehatz bat egin); 3. momentua (bideora itzuli eta eztabaidako iritziak egiaztatu).


  • 3 estrategia: 1.go momentua (debate bat martxan jarri eta azaldutako ideiekin zerrenda bat egin); 2. momentua (bideoa ikusi eta eztabaidako ideiak argitzen saiatu); 3. momentua (eztabaida bat egin eta bideoa ikusi aurretiko eta ondorengo ideiak alderatu).


  • 4 estrategia: 1.go momentua (bideo bat ikusi punturik garrantzitsuenak azaltzeko geldiuneak eginaz); 2. momentua (ikasleen iritziak jaso eta erantzunak argudiatzeko klase dinamika); 3. momentua (aurrez sortutako iritzi eta galderei erantzungo dien bideo bat ikusi).


Ikasleek bideoa aktiboki erabiltzea

Azken produktuaz gain, ikaskuntza esanguratsua eman dadin jarraitu beharreko pausu eta prozesuak zeintzuk behar duten izan oso garbi izan behar da. Produkzioan profesionaletan ematen diren urrats berdinak emango dira baina produktuaren kalitatea baino garrantzitsuagoa izango da prozesuen kalitatea.


  • Kontratuaren fasea: Lan talde bat denez ikasleekin negoziatu beharko da bakoitzak taldean izango dituen ardurak. Proiektuaren planifikazioa deskribatuko da (faseak, denborak, edukiak,…).


  • Dokumentalismoa: Behin helburua garbi edukita, gaiari buruzko informazio zehatzagoa bilatu beharko da. Behar hauen bilaketa ikasle taldetan egin ahalko da eta ondoren zehazten den moduan taldekatu daitezke: Audioa (gidoiari zentzua emango dion musika motak ikertzeaz gain, gaiari buruzko informazio zehatzagoa aurkitu beharko du); Testua (gaiari buruzko informazio ezberdinak bildu, testu zirriborro bat osatu, eta lokuzioaren ondoren amaierako gionaren elkarrizketa eta galderak prestatu); Irudiak (irudiak bildu, hala nola, kartelak, argazkiak, eta agertokiak, enkoadraketak,… ikertu ondoreneko kamera hartzeentzat).


  • Gionizazioa: Gioi teknikoa prestatu (bideoaren iraupena, edukien ordena,…) eta produkzio beharrak lan mapa batean planifikatu beharko dira (irteera egunak, lekuak, pertsona arduradunak,…).


  • Produkzioa: Bildutako dokumentazioaren araberakoa izango da eta ez da beti aurrezarrita egongo. Estudioko edo landako hartzeekin kamera praktikak egingo dira. Taldea zuzendari, zuzendari-orde, kamera,… sailkatu daiteke.


  • Argitalpena: Software jakin bat erabiliaz eta bideoak, irudiak, soinuak,… bezalako errekurtsoak esportatuaz egingo da. Soinu bandaren errekurtsoak bildu (musika, soinuzko efektuak,…) eta testuaren lokuzioa grabatu beharko da.



Bideo digitalak sortu eta editatzeko herramintak

Bideoak (digital nahiz analogikoak) kameratik ordenagailura pasatzeko txartel digitalizatzaile bat beharko da eta bestalde, cd batera pasatzeko grabatzaile bat. Edizio sinpleak egiteko programa ezberdinak aurkituko ditugu, hala nola: Quik Time Pro, ABC-Roll, Movie Maker, etab.

Laburpena

Bideoaren erabilpena oso erabilgarria izan daiteke irakaskuntzan, non jarduera ezberdinak egingo diren ikusi aurretik, bitartean eta ondoren. Klasean bideo bat erabili aurretik beti planifikazio pedagogiko bat egin beharko da. Bestalde, bideoa ikasleen esku uztean sortzailetasuna lantzeko herraminta bat izango da eta ikasleengan jarrera aktibo eta dinamikoago bat azaldu ahalko du ikaskuntza/irakaskuntza prozesuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario