2012/01/12

Zer dira IKt-ak eta zertarako balio dute eskola testuinguruan?

IKT-ak informazioa eta komunikazioa arintzeko eta azkartzeko baliabide teknologikoak dira. Izan ere, gizartea aldatu egin da, gizarte industrializatutik informazioaren gizartera pasatuz eta teknologia berriek egun gizartean duten garrantzia, hezkuntza munduan ere isladatu da.

Eskola testuinguruan, IKT-ek komunikazio aldetik eskaintzen dizkiguten aukerak anitzak dira: korreoa, sare sozialak, blogak, programa informatiboen trukaketa irakasleen artean, eduki digitalak ikasleei korreoz heralazteko aukera, etab.

Tresna hauekin, hezkuntza munduan sustatu behar den elkarkidetzak indarra hartuko du, baina helburu honetara iristeko, partaide (irakasle, ikasle eta guraso) guztien elkarlana beharrezkoa ikusten dugu.

Izan ere, egungo ikasleak natibo digitalak dira eta irakasle asko, aldiz, inmigrante digitalak. Beraz, prest al daude egungo irakasleak konpetentzia digitala duten ikasleak hezitzeko? Etengabeko prestakuntzan oinarrituriko komunitate osoaren arteko lankidetza sustatu beharko dugula iruditzen zaigu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario