2011/12/29

Informazio eta Komunikazio teknologietatik hezkuntza errekurtsoetara

Mundua aldatuko zuen tresna ezagutzen

Ordenagailu bat lehendabizikoz 80. hamarkadan ezagutu Londresen. Berak jasotako gonbita ez zen informatikako ezagutzagatik izan, hezkuntzaren berriztapen eta hobetzean zuen interesak eta bigarren hezkuntzako irakasleen formazioan zuen posturak baizik.

IKTeek hezkuntzan izan zezaketen eragina eta eduki zitezkeen arazoetan irtenbidea aurkitzeko balio zezaketen aztertu zuen. Konturatu zen malgutasun handia ematen zuela edozein ikasgaietan aplikatu ahal izateko eta IKTak erabiltzeak ez zuela esan nahi hezkuntzaren erabateko aldaketan eman behar zenik bat-batean. IKTek bizitzako une ezberdinetan ezagutza jaso, sortu, errekuperatu, transmititu, hedatu eta aplikatzeko izango zuten garrantziaz ohartu zen. Hala ere, beretzako garrantzitsuena hain “biguna” kontsideratzen den ordenagailua (beranduago internet) bezalako teknologia batek hezkuntzan ematen zen hezkuntza mota “bakarrari”  bide berriak urratzeko ematen zituen aukera zabaltasuna izan zen.

Hezkuntzan IKTek nahi diren helburuak lortzen lagun dezaten eta hezkuntza prozesu eta emaitzak hobetu daitezen, funtsezkoa da  irakasleek, zuzendariek, aholkulari pedagogikoek, hezkuntzako espezialistek eta Administrazioko pertsonalak ulertzea egun nola irakasten den eta haurrek nola ikasten duten, curriculumeko kontzepzioak zeintzuk diren, ebaluazioaren papera zein den eta hezkuntza guneak eta kudeaketa eskolarra zeintzuk diren jakitea.

IKTen izaera eraldatzailea

IKTek hiru efektu mota dituzte:

-    Interesen estruktura aldarazten dute (zertan pentsatzen dugun aldarazi)
-    Sinboloen izaera aldatzen dute (zerrekin pentsatzen dugun)
-    Komunitatearen izaera aldatzen dute (pentsamendua garatzen den area bera)

Munduko alor ezberdinetan eragin nabarmena izan dute IKTek. Lan munduan, ekonomian munduan, eragin zuzena izan duten funtzionatzeko eran emandako aldaketetan; nahiz eta munduko leku ezberdinetan eragin hori ezberdina izan den. Horrekin lotuta, hezkuntzan ere eragin aipagarria eduki duten eta asko dira IKTek hezkuntza eraldatzea ahalbidetuko dutela dioten hezitzaile edo irakasleak.

Horren kontran, esan beharra dago IKTen erabilerak haurrek informazio askorako sarbidea izateko aukera ematen duela baina ez informazio hori ezagutza bihurtzeko. Mundua eraldatzen ari dira eta ondorioz hezkuntzan kontuan izan behar dira baina garbi izan behar da pertsona mota batzuei zuzenduak daudela eta ez direla neutralak, guztien interesak ez dituztelarik defendatuko.

Azken aldian garbi geratu da IKTek hezkuntza eraldatzeko aukera bikaina eskaintzen dutela, baina hezkuntza politikek eta hezkuntzako baldintza materialekin batera joan beharra dutela helburuak lortu daitezen.
IKTak eta Hezkuntza

Zentro askotan IKTen erabilera sorkuntzatik eta bakoitzaren ezagutzaren azalpenen eta autonomia intelektualetik urrun dagoen hezkuntzan erabiltzen da. Modu horretan ez da lortzen egungo gizarterako heztea haurrak. Gaur egungo hezkuntzan sormena eta asmakuntza goratzen denean, eskoletan berdintasuna sustatzen da. Honek ez du IKTak hezkuntzan behar bezala sartzen lagunduko.

IKTen hutsune pedagogikoa

IKTek hezkuntzan dibertsifikazioa eskaintzen dute.

Eskolan pertsonen lanak azkarrago egiteko balio izateaz gain, gaitasun kognitibo nahiz metakognitiboak garatzeko aukera eskaintzen dute. Ikerketan aritzeak curriculumeko arlo ezberdinetan motibazioaren gehitzea ondorioztatzen du, eta ondorioz ikasleen gaitasun kognitibo eta errendimenduaren hobetzea.

IKTetatik haratago: Eskolaren eraldaketaren bila
2000. urtean Europar komisioak deialdi bat plazaratu zuen hezkuntza mundurako eta tartean, IKT aplikazio merkeak eta errazak sortzeko deialdia zegoen, eskolatik nahiz etxetik urruneko errekurtsoetara ailegatu ahal izateko.

Tartean School+ proiektua izan zen aukeratua. Proiektuaren partzuergoa ondorengo herrialdetako parte hartzaileez osaturik zegoen: Grezia, Israel, Finlandia, Espainia eta Txekiar Errepublika.

Proiektua diseinatzeko orduan proiektuak ondorengo puntuetan laguntzea lortu nahi zen:

-    Zentroetan aldaketa pedagogiko nahiz teknologikoen kultura sustatzea
-    Hezkuntza testuinguruen hobetzean eta aldaketan traba egiten duten mugak gainditzeko aukerak gehitzea
-    Irakaskuntza eta ikaskuntza birtualaren ingurune egokia diseinatu, garatu eta ebaluatzea.
-    Aldaketaren eta zentroaren hobetze bidean hezkuntza komunitateari protagonista papera esleitzea, hauek izango baitira egunerokoan irakaskuntza/ikaskuntza prozesua zuzeneko protagonistak izango direnak.

Proiektu honek IKT sistemak sortuko dituztenen eta hezkuntzan sisteman horiek erabiliko dituztenen artean egin ohi zen bereizketa hautsi nahi zuen. Beste gauza batzuen artean materiala osatzeko aukera sustatu nahi zen irakaskuntzan dihardutenen protagonisten ezagutzetan oinarrituaz eta euren sormenean eta ezagutzan oinarrituaz. Horretarako, proiektua garatzen joan ahala, bigarren hezkuntzako irakasleek parte hartu zuten, erakundeek hala eskatuta.

Bestalde IKTak ikasleekin curriculumeko edukiak emateko erabili behar izan ziren, besteetan gertatu ohi den bezala euren erabilera isolatua eman ez zedin.

School+ proiektuaren emaitza eta ikaskuntza

Zentro bakoitzak tresna nahi bezala erabiltzeko aukera izan zuen, horrela, bakoitzak bere zentroa eta hezteko modua nola hobetu zezakeen ikertzeko bidea eman zelarik. Talde lanean aritzeko aukera ere gehitu zuen. Irakasleen artean eta eskola zentroetan ondorengo puntuen inguruan hausnarketa bat egitea ahalbidetu zuen:

-    Zer esan nahi du XXI. Mendean irakasteak
-    Irakasle interakzioa
-    Irakasleen eta ikasleriaren rolak irakaskuntza prozesuan
-    Denbora eta espazioa ongien kudeatzeko modua
-    Zer ulertzen da eskola ezagutzatik
- Hizkuntza mota ezberdinen (testuzkoa, ikusizkoa, ikus-entzunezkoa, informatikoa,…) papera ikaskuntza, irakaskuntza eta ezagutzarako sarbidea,…

IKTak pedagogiaren berrikuntzaren motor izan daitezen 7 axiomak
School bezalako proiektuek erakutsi duten moduan, gaur egungo antolaketa eta pedagogiaren estruktura ez da egokiena IKTak barneratzeko. Honen harira, Robert McClintock irakasleak IKTak hezkuntzako alorretan praktikan erabiltzeko 7 axioma azaldu zituen:

1.    Azpiegitura teknologiko egokia
2.    Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan bitarteko berriak erabiltzea
3.    Kudeaketaren ikuspegi konstruktibista
4.    Ikaslearen gaitasunetan inbertitzea bere hezkuntza propioa jaso dezan
5.    Irakaskuntzaren emaitzak aurreikusteko ezinezkotasuna
6.    Irakaslearen interakzioaren kontzeptuaren hedapena
7.    Pedagogiaren sen ona ezbaian jartzea

No hay comentarios:

Publicar un comentario