2011/12/29

Eskola zentroetan IKTak egoki erabiltzeko politikak

IKTen inguruko hezkuntza politiken jatorria

Lehenago ere ordenagailu pertsonal kontsideratzen ziren gailuak existitzen zuten arren, 1980an, PCak agertzearekin batera, azaldu ziren informazioaren trataeran izan zezakeen garrantziaren eta hezkuntzan erabiltzearen aldeko mugimenduen lehenengo aldarrikapenak.

Hezkuntza munduan IKTak sartzeko lehen saiakerak 1980an Erresuma Batuan egin ziren, Espainiaren kasuan 1986an eman zelarik programa esperimental baten biratez.

IKTen inguruko hezkuntza politikek bizikidetzarako bideak eta teknologia berriez baliatuko diren gune publikoak orkortzea dute helburu, normalean dozenteek garatuko dituzten antolakuntzarako xedapenekin. IKTek hezkuntza sisteman izan dezaketen eraginaren harira,  aipatu beharrekoa litzateke ez dela soilik teknologikoa izango ordenagailua ikasgelara eramanaz. Horrez gain kulturala eta eratzailea ere izango da, eskola egitura berri bat eskatuaz.

IKTek hezkuntza sisteman izan duten bilakaerak adierazten digu zein aldaketa izan dituen. Hasiera batean helburua haurrei txikitatik IKTekin kontaktuan jartzea zen garrantzitsua eta honi digital ezagutzen gabezia gainditzeak eta konpetentzien jabetzeak jarraitu dio.

IKTen esperientzia erreala zein den urteetan ikusi ondoren beharrezko jotzen da indarrean jarri diren politikak hezkuntza sistema hobetzeko baliagarriak izan diren ala ez aztertzea. Hezkuntza sistemak hobera egin ahal du IKTen erabilerarekin? 25 urtean zehar egindako ikerketak garbi erakusten dute IKTak sartze hutsa ez dela beti positibo izango ikaskuntza/irakaskuntza prozesurako. Horiei prozesuan zehar emandako erailpenean egongo da funtsa eta hori horrela izan ezean ez dira herraminta efizienteak izango. IKTen inguruko hezkuntza politikek, dozenteek nahiz ikasleek IKTei ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan nahi hezkuntza aktibitate ezberdinetan ematen dieten erabilpenarekiko ardura maila baxua azaltzen dute, honek IKTen erabilpen egoki bat eskola sisteman sustatzea zailduko duelarik.


Eskola zentroetan IKTen inguruko praktika egokietarako politikak


IKTekin praktika egokiak sustatzeko martxan jarritako politikek ondorengo galderei erantzun behar diete:

-    Nola bultatzen IKTekin zerikusia duten berrikuntzak hezkuntzan sarturik dauden IKT topikoekin erlazionatuta. Zein aktore edo prozesu hartzen ditu bere baitan. Emaitzak ebaluatzeko oinarrizko zein ezagutza, prozedimentu eta irizpide erabiltzen dira.

-    Berrikuntzen sustaketarako politiken arrakastan, bereziki hezkuntzan integratutako IKTen topikoen banaketa eta erabilpenean, zein faktorek dute eragina. Bertan sartuko lirateke erabiltzaileen parte hartzea produkzio prozesuetan edo komunikazio munduko nahiz bideo jokuen enpresak bezalako aktore berriak.

-    Erabiltzaileari begira egindako zein berrikunhtza sortu dira, hala nola produkzio berritzailea edo hezkuntzan erabilitako IKTen topiko jakinen bat eta ea hezkuntza sistemak nola erantzuten dien berrikuntza hauei.


Hala ere, emaitzak ez dira nahi bezain onak eta IKTen erabilera egoki baterako beharrezkotzat jotzen da ekipamentuetara sarbide errazagoa eskainiko duten testuinguruak moldatzea, software iradokitzaileak sortzea, IKTak barneratuko dituzten helburu pedagogiko garbiak ezartzea eta kurtso ezberdinetarako ideia berriak izan, martxan jarri eta guztientzat eskuragarri izango diren klase barruko aukera berriak sustatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario