2011/12/20

Elkarbanatu

Cuaderniak aukera dezente ematen duen Egile Tresna da, baina guk pentsatuta geneukan ariketa bat edo beste garatzeko arazoak izan ditugu, eta azkenean atzera egin eta ariketa berriak proposatzera jo behar izan dugu. Izan ere, Cuaderniak, hogei bat ariketa mota desberdin eraikitzeko aukera ematen du, eta zentzu horretan zurrun xamarra irudi lezake. Guk gako dikotomiko bat garatu nahi genuen digitalki, baina Cuaderniak ematen zizkigun aukerekin ezin izan dugu. Egia da ere, beste irakasle batzuen aplikazioak ikusita, oso gauza interesgarriak eta ikusgarriak ikusi ditugula, eta ziurrenik denbora eta eskarmentua falta dugu, irakasle bezala otutzen zaizkigunak digitalki adierazterakoan...

Beste arazo handi hau suertatu zaigu baita ere: multimedia materiala txertatzeko batere arazorik ematen ez badu ere, proiektuak blog batean edo norberaren ordenagailuan garatzeko "exportatzerakoan", "pisu" jakin batetik pasaz gero, ez du modurik ematen. Foroetan begiratuz, jende dezente topatu dugu gure arazo berdinarekin eta Cuaderniaren sortzaileek eta kudeatzaileen hitzetan, hori da epe laburrean gainditu nahi duten arazoetako bat. Hori gaindituz gero, oso tresna eragingorra izango da. Izan ere, multimedia elementuak aplikazio berean txertaturik, askoz ere txukunagoak geratzen dira gauzak, ikasleak eta erabiltzaileak uneoro kanpo esteketara bidaltzen ibili beharrean. Berez, kanpo loturak egitea ere ez dago gaizki, ikasleek sarean nabigatzen trebatzen direlako, baina horrek arazo bat du aplikazioen iraunkortasunari begira, kanpo lotura horiek huts egiten badute, gure aplikazioak desitxuraturik eta hankamotz geratzen dira.

Ikusi ditugun gainontzeko egile tresnak, orokorrean, Cuadernia baino mugatuagoak iruditu zaizkigu; denak, Scratch ezik.
Scratch-ek aukera gehiago ematen omen du, interaktiboagoa da, baina maila altu xamarreko informatika ezagutzak edukitzea eskatzen du.

Azken hausnarketa gisa, esango dugu egile tresna hauen bidez eginiko aplikazioek ez daukatela inongo baliorik, atzetik planteamendu didaktiko egoki bat ez baldin badago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario