2011/12/01

Zer da berrikuntza gelan?

Administraziotik zuzenean bideratutako ekimenei esker, azken urteotan teknologia berriak sartu dira gure eskoletan eta honek jardute pedagogikoan teknologia erabiltzea bermatu du.
Baina gauza ez da bakarrik teknologia berriak sartzea gelan. Hemendik aurrera erabiliko dugun metodologia da berritu beharko duguna. Mundu aldakor honetan, ikaslea bera izango da bere jakintzaren sortzailea. Galdera irekia emanaz beraiek bilatu beharko dute erantzuna eta beraz, ikerketaren erantzule izango dira.

Nola planifikatzen da irakaskuntza-ikaskuntza prozesua IKT-ekin?

Irakasleak ere bere pentsaera aldatu beharko du. Arazo desberdinen aurrean indagazio bide ezberdinak aurkitzen saiatu beharko da. Bilaketa lan bat egin beharko du aurretik irakasleak  egokiak iruditzen zaizkion edukiak probatuaz. Lankidetza sustatuz irakatsiz ikasiko du eta beraz, eduki digitalek, momentu jakin batean eta berak nahi duena erabiliz lagunduko diote.
Ondorioz, hezkuntzarako eduki digitalak sortzea, zabaltzea eta ebaluatzea ezinbestekotzat suertatuko zaigu metodologia eraldaketa honetan. Gizartearen eskakizunei aurre egin ahal izateko eduki eta zerbitzuetan aukera zabal bat eskaintzea beharrezkoa izango da eta beraz, eduki hauen kalitatea, erabilgarritasuna eta fidagarritasuna bermatu beharko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario