2011/12/29

ERREKURTSO ETA BITARTEKO TEKNOLOGIKOEN ANTOLAKETA HEZKUNTZAN

1.- Sarrera

Hezkuntza-sistema modernoek, beren administrazioek diseinaturiko hezkuntza politiken bitartez, IKTak eskoletan integratzea, hezkuntzaren ardatza ikaslegoa deneko metodologia lortzeko katalizatzaile gisa joka dezakela kontsideratzen dute. Horien ikuspegia jarraituz, IKtak hezkuntza aldaketaren ahalbibideratzaileak dira.

Baina errealitatea oso ezberdina da; izan ere, integrazioa eskoletan eraginkorra izan dadin ezinbestekoa da hezkuntza instituzioetako organizazio moduetan aldaketak egotea.

Berritzeguneetan ikasgela bakoitzeko irakasle bakarra egotearen ideia tradizionala aldatzen eta kolaborazioan oinarritutako irakasle-ekipo konplexuagoengatik ordezkatzen ari da. Organizazio aldaketarako hartu diren neurri hauek irakaslegoaren profesionalizazio maila altuagoa eskatzen dute, noski.

Beharrezkoak diren baliabideak eskura baditugu, erlatiboki erraza suertatuko da IKTen sarrerarekin, eskoletako infraestructura teknologikoak eraldatzea. Konplexutasun handiagoa du aldiz, irakasleen eta ikasleen hezkuntza praktika eta helburuetan aldaketak egotea.

2.- IKTen eredu antolatzaileak hezkuntzan

Sharan et. Al. (1999) hiru eredu antolatzaile bereizi zituzten hezkuntzan: eredu burokratikoa (erabiliena), sistema soziala eta komunitatea. Eskolen kudeaketa egokirako, aldiz, lau elementu hauek oinarrizkoak izango dira:
- Zuzendaritza taldea (beharrezko konpetentzia antolatzaileekin).
- Ikaslegoa, irakaslegoa, ezagutzak, baliabideak…(eskolen errekurtsoen gestiorako estrategia antolatzaileak).
- Hezkuntza administrazio Zentrala/ Autonomikoa.
- Eskolaz kanpoko agenteekin  ( komunitatea, gurasoak, beste eskola zentroak…) eduki beharreko harremana gestioaren antolaketan.
Ondoren, hezkuntza zentro batzuek, IKTen integrazioa eman dadin, bereganatu dituzten antolakuntza modeloak jasotzen dira:

- 2.1.- Adopzio teknologikoaren eredua: ez dago hezkuntza zentroaren ikuskera eta helburua argi eta garbi definitzen duten eskola edo kultura usadiorik. Zuzendaritza taldea da aldaketa agente nagusia. IKT konpetentziak eskuratzeko helmuga espezifikoak ezartzen dira, ikasgelan zuzenki ebaluatuak izan daitezkeenak.

- 2.2.- Katalitiko integrazio eredua: lidergoa eta zentroa erreforma jarraia egitera konprometitzen duen hezkuntza proiektu bat du. Prozesu honetan irakaslegoaren partehartzeak, ikaskuntza komunitate bateko kide bihurtzen ditu. Zuzendaritza taldea ikuspegi oso argia duen aldaketaren klabea da. Garapen estrategikorako plana du, zein irakaslegoaren formakuntza profesionalean oinarritzen den berrikuntza didaktikorako eta kurrikulua zentroaren kontestura adaptatzera lortzeko.

- 2.3.- Integrazio kulturalaren eredua: Ikaslegoarentzat onuragarria den tradizio indartsua du hezkuntza zentro bezala. Potentzialitate indibidualak, autoikaskuntza eta etengabeko ikaskuntza jasotzeko gaitasunean oinarrituriko garapen maximoak sustatzen ditu. IKTak ikasleen eta irakasleen etengabeko hobekuntzarako erraminta gisa ulertzen dira.

2.4.- IKT-ek ikaskuntza-komunitateen eraikuntzan duten papera

Hezkuntza lidergoari dagokionean, XXI. Mendeko eskolekin bat datozen lau estilo ezberdin defini daitezke:
- Lider instruktiboa: eredu papera betetzen du, hezkuntza proiektua eta proiektu kurrikularra koordinatzen ditu, garapen profesionala sustatzen du…
- Lider transformatzailea: hezkuntza zentroaren hobekuntza sustatzen du eta kooperazio eta garapen profesionalaren bitartez honen berrikuntza.
- Lider integratzailea: langilegoaren, hezkuntza jardueraren eta baliabide ekonomikoen gestioen bisioak konbinatzen ditu, eskolako helburua etengabeko hobekuntzari zuzenduz.
- Lider kooperatzailea: Hezkuntza zentro guztiaren partaideek konpartitzen duten ardura gisa ulertzen da lidergoa.

Bestalde, hezkuntza zentro orok, elaboratu beharko luke hiru esparruetara zuzendua dagoen IKTen Integraziorako Proiektua:
- a) IKTak zentroaren proiktu kurrikularrean ezarritakoarekin koherenteak diren baliabide didaktiko gisa.
- b) IKtak hezkuntza komunitatea osatzen duten kideen arteko komunikazio tresna gisa.
- d) IKTak eskola zentroaren organizaziorako, gestiorako eta administraziorako baliabide gisa.
Egungo egoera politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala ez dira egokiak hezkuntza berrikuntza eman dadin. Gainera, inork ez ditu hemen goian aipaturiko lidergo ardurak hartu nahi eta prestakuntza duen jendearen ugaritasuna ematen ari den arren, oraindik ere ez dago eskoletan ematen ari den teknologien integrazioari aurre egiteko profesionalki konpetentea den irakasle gehiegi. Dena den, egoera hau normala da aldaketak uneoro ematen ari direlako.
Hemen, “eskolako gestore “ taldeak oso paper garrantzitsua izango du. “ikasten duten Organizazioak” (IO) organu dinamiko batek izan beharko lukeenaren bisioa ematea bilatzen du. IO bat, beraz, euren gaitasunak modu kolektibo batean sakontzeko eta eurak baliotsuak kontsideratxzen dituzten emanitzak lortzeko elkarlanean aritzeagatik nabarmentzen den pertsona kopuru batek osatzen duen taldea da. Kontzeptu honi lotuta agertzen zaigu Ikaskuntza Organizacionala, zein organizazio batek ezagutza, habilitate, jarrera eta balore berriak eskuratzen eta erabiltzen dituen prozesu gisa definitzen den.

2.5.- Ezagutzaren kudeaketa ikaskuntzaren gizartean

IKTek hezkuntza zentro ezberdinak konektatzeko erraminta gisa funtzioa dezakete eta informazioaren elkartruke azkarrerako aukerak eskaintzen diutzte baita ere. Interesgarria suertatuko litzateke, aurretik aipaturiko erraztasunez gain, alternatiba berriak integratuko balituzke; hala nola, irakaslegoaren ezagutzak eta formakuntza profesionalak sortzeko, konpartitzeko eta hedatzeko aukera egotea. Izan ere, estrategia organizatibo hierarkizatuetan ematen diren defizientziei amanera emateko bide egokia litzateke ekipoetan oinarrituriko estruktutak gereganatzea, non taldeko pertsona ororen ekintza ezinbestekoa den eta beraz, partaidetza aktiboa den.

3.- Hezkuntza espazioen kudeaketa IKTen formakuntzarako

Ikasgela teknologikoak ondorengo ezaugarriak kontuan hartu beharko lituzke:
- Adituek diseinatutako bideo, multimedia, testu eta grafikaz hornituta dauden On-line baliabideetara sarbidea, bertara sartzekoe at bertako edukiak zabaltzeko erraztasuna eskaintzen dituen zerbitzari zentralizatu baten bitartez.
- Ikaslegoari ikasgela barruan zein kanpoan ikasteko aukera ematen doiten teknologien eskuragarritasuna.
- Ikaslegoari norberaren ikaskuntza estilo ezberdinak erabiltzeko askatasuna ematen dioten teknologiak.
- Kurrikulu pertsonalizatuetara sarbidea, proba diagnostiko pertsonalizatuetara sarbidea eta ikaskuntza progresuak ebaluatzeko ariketetara, egokiak diren teknologiek gestionaturik.
- Ezagutzaren esparru ezberdinen interdisziplinarizazioa errazten duten teknologien eskuragarritasuna.
- Antolakuntza mailan malguak diren espazioak eta altzariak.
- Imaginen proiekzio sistemak.
- Sare baliabideetara sarrera indibidualizatua eta hauetara sartzeko aukera ikasgelatik eta eskolatik kanpo.

Tradizionalki, liburutegia eskola baten zerbitzuen bornean kokatu izan da. Dena den, IKTak eta ezagutzaren gizartearen sorrerakin, liburutegiak bere funtzioak aldaketetara egokitzeko prozesuan, beste eremu batzuetara zabaldu ditu ateak; horrela, ezagutzaren kudeaketari eskainitako espazio fidikoan eta birtualean bihurtu da. Izan ere, informazioaren antolakuntza, ordena eta hedapena sinbolizatzen duen lekua da, zeinak labore horietarako IKten erabileran esperientzia izateaz gain, espezializaturik dagoen langolegoaz horniturik dagoen.

4.- Giza-baliabideak IKTen hezkuntza antolaketarako

Direkzio taldeak, IKT koordinatzaileak eta informatikako teknikoak honetaz arduratzen dira eta oso paper garrantzitsua jokatzen dute, eskoletan IKTak txertatzeko eta hauetara moldatzeko orduan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario