2011/12/29

ESKOLA 2.0- ETIKETA BAT BAINO GEHIAGO?

1.- Sortu ezinean, adoptatu

Hezkuntza arazoei irtenbideak emateko erraminten sorrera ezinezkoa bihurtu da gurean; izan ere, hezkuntza ikerketari oso gutxi eskaintzen zaio, hezkuntza berritzeko aurrera eramaten diren proiktuek jasotzen dituzten laguntzak eskasak dira eta horretaz gain, hezkuntza problemen soluzioa kudeatzeko eta ikertzeko teknologien garapenerako guneak ez dira existitzen.
Gauzak horrela, hezkuntzaren alorretik kanpo sortutako garapen teknologikoak eskoletan sartu dira. Honen adibide gertukoena “Web 2.0” deituriko gunea modelotzat hartuz, “Eskola 2.0” sortu da.

2.- Zer inplikatzen du 2.0 kontzeptuak?

John Battelle eta Tim O’Reillyk honela definitu zuten: aplikazio informatikoak ordenagailuan ezezik, gune honetan bertan garatzen direneko plataforma da. Honen ezaugarri nagusiak ondorengoak dira:
- Informazioa konpartitzea errazten duten baliabide desberdinen bitartez interakzioa sortzen da.
- Interoperabilitatea.
- Erabiltzailearen ardatzan jartzen duen diseinua.
- Horien adibide dira: web komunitateak, web zerbitzuak, web aplikazioak, sare sozialen zerbitzuak, bodeoen zerbitzuak, wikiak, blogak, mashups eta folcsonomiak.
- Erabiltzaileei interakziorako bidea ematen die eta gunean zuzenketak egiteko aukera.

2.0 kontzeptuaren ezarpenaren aldekoak direnak, eskolako edukiak eta formak birsortzeko eta baita tradizionalki irakaslegoari eta ikaslegoari atxikitu izan zaizkion paperen aldaketarako bidea ikusten dute 2.0-rekin. Eskola 2.0k behar duena hezkuntza politiken erantzuleak dira, eta iaksteko moduetan jasotzen ari dire aldaketak ulertzeko gai diren familien eta hezitzaileen premia du. Baina honez gain, irakasten ari diren bitartean ikasteko ahalmena duten eta ikaslegoari bizi den mundu konplexuari zentzua enmaten lagunduko dion ikakuntza prozesu sutsuak emateko prets dagoen tutore eta hezitzaileak behar dira.

3.- Politikariak leloen eta prentsa titularen beharrean

Zapaterok, 2009ko irailean Eskola 2.0 ren jaiotza ezagutzera eman zuen. Aldeko zein kontrako jarrerak agertu diren arren, berri honen aurrean gizarteak izan duen erantzun nagusia ezjakintasunarena izan da informazio eskasiaren ondorioz.
Non da edukien birdefinizioa? Non dago ikaslearen zein irakaslearen autoria? Non dago erabilera legitimora eramango gintuen salto kualitatiboa?
Herbert Simonek esan zuenaren arabera, erramintak hedatzea ideiak hedatzea baino errazagoa da. Baina badirudi errezagoa dela lelo politiko bat sortzea, hezkuntza eraldatzea eta hobetzea baino.

No hay comentarios:

Publicar un comentario