2011/12/25

Marco estratégico de Euskadi ante la Sociedad de la Información en la Escuela

EGUNGO GIZARTEKO EGOERA TEKNOLOGIKOA
Teknologia lan egiteko, informazioa tratatzeko eta komunikatzeko tresna bezala ikaragarrizko iraultza digitala suposatu du. Komunikabideak eta telekomunikazio, informatika eta ikus-entzulezkoaren garapen handiak giza elkarreraginean isla dute. Fenomeno honen adibide garbia Internet gure gizarteko izkina guztietan ezarrita egotea da. Iraultza digital honek XX. mendetik aurrera gizarte industrialetan politika eremuan, plan instituzionaletan … presentzia handia izan du. Euskal komunitate autonomoan 90.hamarkadatik aurrera paradigma berrira egokitzeko hainbat aldaketa martxan jarri dira.

EUROPA: ABIAPUNTUA
Informazio gizartearen abiapuntua Europar Batasuna izan da. Bangeman izeneko informe bati esker Europa Informazio Gizarte izatera bilakatzeko plan bat idatzi zen (1994).
Bi urte beranduago paradigma berri honetara moldatzeko hezkuntzak zuen garrantziaz ohartu zen Europar Batasuna Europa Informazio Gizarte planaren bitartez.
2000.urteko eEuropa programak europar gizarteak komunikazio, ezagutza eta informazio gizarte bilakatzeko zuen beharra aldarrikatzen zuen. Programa honek hezkuntza eremuan, eskoletako partaide guztiak garai digitalera egokitzea bermatzen zuen. Plan honen barruan Europar Batasunak informe bat egin zuen hezkuntza sistemaren etorkizuneko helburuak deiturikoa:
• Europako ikaskuntzaren kalitatea hobetzea, irakasleen prestakuntza hobetzea. Puntu honetan atentzio berezia jartzen da oinarrizko aritmetikan.
• Edozein adinetan ikaskuntzara sartzeko sarbidea erraztea.
• Oinarrizko , batez ere IKTeekin zerikusia duten gaitasunen definizioaren berritzea
• Hezkuntza eta prestakuntza ingurune hurbilera, Europara eta mundura hizkuntza, mugikortasun, enpresa erlazio … bidez irekitzea.
• Baliabideak hobeago aprobetxatu, eskoletako eta prestakuntza zentroetako kalitatea bermatuaz. eEurope barruan hezkuntza-formakuntza eremuan plan ezberdinak artikulatutako dituen programa eLearning. Programa honek 3 eremutan lan egiten du:
• Egitura: Ekipamenduan inguruko esfortzua
• Nibel guztietan formatzeko esfortzua
• Hezkuntza eta Prestakuntza sistemen esfortzua Ezagutza Gizartera moldatzeko.

eEurope hezkuntzan aplikatzeak garrantzia handia izan zuen aldaketa teknologikoa emateko praktika onuratsuen identifikazio, aukeraketa eta garapenean. Bere materializazioa eLearning planaren barruan egindako proiektu eta egitasmoen hobetze eta jarraitzearekin etorri zen.
Egun (2005) marko estrategiko berri bat da: i2010. Programa honek 2010ko Europar Gizarte Infomazioaren inguruan aritzen da eta Lisboako estrategian ezarritako helburuak mantentzen dituzten politiken multzoak osatzen du. Plan honetan hezkuntzako oinarrizko gaitasunak definitzen dira non konpetentzia digitalak IKTak ditu abiapuntu bezala.

ALDAKETA TEKNOLOGIKOA ESPAINIAN
XX .mendearen bukaera-arte hezkuntzan kutsu kondustitako ordenagailuz lagundutako ikaskuntzaren nagusitasuna eman zen.
Gasteizen Info XXI la Sociedad de la Información para todos planaren bitartez Europan ezarritako hitzarmenei aurre egiten zaio. Proiektu honen bitartez hezkuntza eremuan teknologian eta Internetera konektibitatean; IKTeen erabileraren inguruko prestakuntzan eta baliabide multimedien ekoizpenean inbertitu zen. Plan honek ez zuen arrakasta handirik izan helburu eta segimendu konkreturik ez baitzeukan ezarria.
Espainia mailan eskoletan aurrera atera zen beste plan bat Internet Eskolan zen . Plan honek eskoletako egituren hobetzea, hezkuntza eduki eta softwardaren hobetzea, irakasleen prestakuntza ekarri zuen.
Lisboako Estrategian ezarritako konpromisoak aurrera eramateko gobernu espainiarrak Ingenio 2011 barnean egindako Plan Avanzan hurrengo helburuak finkatu ziren:
• IKT ekipamendua, konektibitatea eta euskarria eskolentzat.
• Eskoletan Interneterako eta teknologia berrietara konektatzeko aukera publikoa.
• Hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleentzat ekipamenduz eta zerbitzuez hornitzea.
• Multimedia edukiak jasotzeko ekipamenduez hornitzea.
• Familientzat IKTeen inguruko orientazioa.
• Irakasle eta formatzaileei prestakuntza eta orientazioa.
• Hezkuntza komunitatearentzat zerbitzuak.
Ekintza hauek Espainia IKTak Hezkuntzan ezartzen Europar Batasuneko bigarren herrialde garatuena izatera bilakatu zuen.
Beste adierazle bat Espainiako hezkuntza sisteman IKTeen inguruan aurrerapauso handiak ematen ari dela da Hezkuntzako Lege Organikoan (2006) lehen eta bigarren hezkuntzan oinarrizko gaitasun bezala Digital eta Informazioaren tratamenduarena gehitu dela da.

INFORMAZIO GIZARTEAREN ERAKETA EUSKADIN
Erkidegoko lehendakariak 1999an aurrera eramandako egitasmoak Euskal Gizarte Informazio aren eraketarako abiapuntutzat jotzen da.
2000tres izeneko egitasmoak hezkuntza eremuan egitura eta baliabide teknologikoen gehitzea ekarri zuen.
Euskal Erkidegoan aipagarria da ere, Ibarretxe Lehendakariaren egitasmoa “Euskadi en la Sociedad de la Información”. Bertan, Informazio Gizarte honela definitu zen: Informazio eta komunikazio teknologien garapenaren ondorioz ematen den giza, ekonomia eta politika aldaketen prozesua da.
IKTeen inguruan Euskal Autonomi Erkidegoan Plan Premia I (totalean 3 plan dira) deritzona eraman zen aurrera eta honako neurriak jarri zituen martxan:
• Sare lokalaren instalazioa eta mantenua
• Ekipamendu informatikoaz hornitzea
• Hezkuntza Intranet banda zabalaz hornitzea
• Ekipamendu zaharrak berriengatik aldatzea.

Plan Premia IIan berriz batez ere Komunikazio eta Informazio Teknologiak geletara hedatzera oinarritu zen eta aurreko planaren bitartez lortutakoa finkatzea. Plan honetako neurriak 3 eremutan oinarritu ziren batez ere:
• Lokal eremuko sarea: eskoletan sarbide puntuak bertako sarera konektatu ziren
• Zerbitzuak: Sarean segurtasun handiagoa bermatzen hasi zen zentro guztietako ordenagailuetan antibirusak ezarriaz.
• Informatika ekipamendua: Baliabide teknologiko eta ordenagailu berriak erosteko diru asko inbertitu zen.
• Garatu perfekzionamendu plana: teknologia berrien erabilpenaren inguruko prestakuntza eman zen.
• Zentro barneko prestakuntza proiektuak: zentro bakoitzaren beharren arabera teknologia berrien inguruko prestakuntzak eman ziren. Berritzeguneak: Teknologia berrien eremuan kurtso asko eman ziren.
Plan eta egitasmo hauen esker IKTeen erabilera hezkuntzan oinarrizko gaitasuna izatera iritsi zen.

HEZKUNTZA ZENTROKO TEKNOLOGIA HELDUTASUN EREDUA:
Euskal Autonomi Erkidegoan aurrez lorturiko guztia ongi finkatzeko 2008.urtean egitasmo berri bati hasiera eman zitzaion: Euskadi en la Sociedad de la Información 2010: Agendas Digitales. Plan honek hezkuntza formalaren eremuan Informazio eta Komunikazio teknologiaren erabilera aldatzea nahi zuen. Iraultza filosofiko honen barnean programa berri bat eratzen da Modelo de Madurez Tecnológica de Centro Educativo deiturikoa. Heldutasun eredu honek helburu eta irizpide komunak ditu zentro guztietan eta moldakorra da. Eredu hau aurrera eramango duen zentro bakoitzak hurrengo aspektuen inguruko diagnostikoa egin beharko du:
• Inplikatutako eragileak: eredu honek eskolaren kontzepzio berri bat dakar eta honekin irakasle, ikasle eta familia-kideek rol berri daukate . Irakasleak informazio iturri soilak izango dira; ikasleak bizi guztian aurrera eramango duten ikasketa prozesuan barneratukoak egongo dira eta familiak ikasleak lantzen dituen gaien inguruan informatuak egon beharko dira.
• Interes eremuak: rolen aldaketa eta famili, ikasle eta irakasleen arteko interakzioa dela eta prozesu pedagogiko eta administratiboak erlazionaturik egongo dira.
• Elementu trasbertsalak: irakasle, ikasle eta familien arteko interakzio guztiak egitura eta errekurtsoen arabera neurtuak egongo dira.
Aurrean aipaturiko hiru elementu hauekin (Inplikatutako eragileak, Interes eremuak, Elementu trasbertsalak) IKT jokaera planak hezkuntza administrazioari bost heldutasun mailatan kokatzen laguntzen dio. Hona hemen nibel bakoitzeko neurri adierazleak:
• Egitura eta gaitasuna: Zentro bat maila honetan kokatua egoteko materialak eta gestio modua digitalizatua izan beharko du eta irakasleagoaren 80% IKTeetan oinarrizko gaitasunak izan beharko ditu.
• Erabilera: Gela guztietako pertsona bakoitzak ordenagailu bana izan beharko du. Helbide elektronikoaren eta informatikako gelen erabilera ikasleengan hedatua egongo da.
• Gelaren digitalizazioa: Gela guztietan egunero erabiltzeko dotazio teknologikoa egongo da.
• Gelaren Birtualizazioa: Internetetik sarbidea duen hezkuntza plataforma bat egongo da. Plataforma hau ikaskuntza prozesuetan euskarri gisa erabiliko da.
• Helbide elektronikoaren birtualizazioa: Hezkuntza komunitateko kide guztiek beraien artean komunikazio iraunkor eta bidirekzionala izango dute. Bukatzeko aipatu, heldutasun eredu hau 2009an jarri zela martxan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario