2011/12/25

Escuela 2.0: Mucho más que 1x1

ESKOLA 2.0
Informazio eta ezagutza gizartea gizarteko estamentu guztiak "busitzen" ari da, lana, kontsumoa, komunikazioa, aisia, erlazionatzeko modua … bezala. Eta hezkuntzak ezin dio errealitate soziologiko honi bizkarra eman.
Egun, hezkuntza egoera berri bat ematen ari da hurrengo ezaugarriak dituena:
• Edukiak baino ikaskuntza prozesuek garrantzia handiagoa dute.
• Alfabetizazioaren kontzepzio berria dago. Alfabetizazioa kontzeptu konplexu eta aldakorra kontsideratzen da.
• Ezagutza, trebetasun, oinarrizko gaitasun eta irizpideen etengabeko berritzea ari da ematen.
Egoera honek IKTak integratzeko hezkuntzan aldaketa batzuk eskatzen ditu. Sistemaren aldaketak hurrengo pausuak jarraitzen ditu.
• Irakaslearen rola eta praktika aldatzearen beharra: Irakasleak oratzaile eta erakusle soila izateari utzi behar dio eta aholkulari eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren laguntzaile bilakatu beharko da. Egungo irakasleak ikasleen gaitasunak ezagutzeko gai baliabide digitalak eratzeko gai eta aktibitateetan interbentzioak diseinatzeko gai izan beharko dira. Baita ere, konpetentzia digitalak behar ditu izan eta oinarrizko informazioa tratatzeko gaitasuna ere.
• Ikaslea edukien hartzaile soila izatetik informazioaren erabiltzaile kritikoa eta autonomoa izan behar du.
• Eskolaren antolamendua: eskolak informazio teknologian oinarrituriko ingurune birtualak izan beharko ditu eta bertan ematen den komunikazioak espazio-denbora mugak gailendu beharko ditu. Gainera, ikaskuntza metodo autonomo eta kolaboratiboak aurrera eramateko web 2.0ko tresnak erabiliko dira.

ESKOLA 2.0 PROGRAMA:
Ikteen egiazko potentziala interakziorako, komunikaziorako, informazio ezberdina aurkezteko eta ezagutza elkarrekin eratzeko gaitasuna da. Horretarako praktika pedagogikoaren berritzea beharrezkoa da. Hezkuntza sistemaren modernizazioa egungo beharretara egokitzeko Hezkuntza Ministerioak Programa Eskola 2.0 martxan jarri zuen. Programa hau 2009tik 2013ra bitartean garatzen da eta fondo publikoetako eskoletako 5 eta 6. mailako (lehen hezkuntza) eta 1 eta 2. mailako (Bigarren Hezkuntza) ikasleei zuzendua dago. Programa honen oinarrizko egitasmoak hurrengo hauek dira:
• Gela digitalak: IKTeez hornitu zentroak eta ikasleak
• Konektibitatea: Gelako ekipo guztiak internetera konektatzeko aukera izatea
• Irakasleagoaren prestakuntza: Irakasleak metodologia, teknologia eta gizarte alderdietatik prestatuak egon behar dira.
• Baliabide digitalak: Irakasle, ikasle te familiei baliabide digitalak eskuratzeko sarbide ahalbideratu behar zaie.
Bukatzeko, Eskola 2.0ren helburu nagusia XXI. mendeko hezkuntza kalitate eta berdintasunean oinarritua egotea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario