2011/12/03

OBJEKTU DIGITAL HEZIGARRIAK

Objektu Digital Hezigarriek, kontsumituko dituzten erabiltzaileen ezaugarriak izan behar dituzte kontuan, objektu bezala dituzten helburuak bete ahal izateko. ODHen azken helburua, erabiltzailearen ikaskuntza da. Gainera, beste material edo objektu batzuekin elkartuz gero, material hezigarri multimedia bat sortzeko aukera izango da.
Ezaugarri hauei dagokienez, hona hemen faktore teknikoei, pedagogikoei eta ergonomikoei dagozkien batzuk:

Multimedia: ODHek multimedia aukera guztiak probestu behar dituzte, multimedia textuek izaten duten izaera multisensoriala zukutzeko, baina beti, helburu didaktikoak betetzeko xedearekin, ez artifizio hutsagatik.

Interaktibitatea: Produktu interaktiboek, ikasleen eta IKTen arteko harremana indartzen eta errazten laguntzen dute.

Akzesibilitatea: Objektu Digital Hezigarriek, modu eta molde guztietako erabiltzaileei eman behar diete sarrera, baita hezkuntza behar bereziak dituztenei ere.
Malgutasuna, modularitatea, moldagarritasuna eta “reusabilitatea”, Interoperabilitatea eta portabilitatea ere, kontuan hartzekoak dira ODHen nolakotasunari begira.

LOM-ES v. 1.0: Metadatuen ezarpenerako perfila da, ODHek bete beharreko kalitate gida antzeko bat, Espainiako Hezkuntzak bere ODHei begira sortua, baina internazionalki eratua zegoen beste LOM edo “kalitate gida” batean oinarritua. LOM-ES delakoak, Espainiako Hezkuntza sistemak ontzat ematen dituen ODHek bete beharreko gutxiengoak markatzen ditu.

ODH mota desberdinak eta agregazio mailak:
Edozein objektu digital, bere etiketen artean kutsu hezitzailea duten erreferentziak  dituen metadatu eskema baten bidez indexatua eta etiketatua dagoen unetik, objektu hori HEZIGARRIA dela diogu.
Hala ere, hezigarriak diren objektu digitalak 4 maila desberdinetan sailkatzen ditugu, EGITURAREN, FUNTZIONALITATEAREN eta GUTXIGORABEHERAKO ESTALDURA KURRIKULARRAREN bidez. Lehenak, ODH-a nola edo zerez osatua dagoen esaten digu:irudia, soinua, animazioa, … Bigarrenak, irakaskuntza-ikaskuntza ikuspegitik ODHaren osagaiek betetzen dituzten funtzioak adierazten ditu: aurre ezagutzaren ebaluazioa, mapa kontzeptuala … Eta azkenik, erakutsi nahi den eduki multzoa, hezkuntza maila jakin bati dagokiona.
Hiru aldagai horien arabera lau maila hauek bereizten dira:
1.go maila: OINARRIZKO OBJEKTUA: Irudi bat, bideo bat,…
2. maila: IKASKUNTZARAKO OBJEKTUA: Erabiltzailearen ikaskuntza eta ebaluaziorako balio duten aplikazioak, normalean 1.go mailako hainbat objektuen arteko loturaren bidez eraikiak, eta produktuaren erabilpen egokirako azalpenak biltzen dituen diseinu bat izan behar luketenak.

3. maila: SEKUENTZIA DIDAKTIKOA: 2. Mailako objektu digitalez osatua, eta kurtso edo ziklo oso baten ikaskuntzarako balioko lukeena.

4. maila: FORMAKUNTZA PROGRAMA: Nagusiki 3. Mailako objektuez osatua; kurtso multzo bat izan daiteke, ikas-errekurtso bakarrean sartuta. Ezagutza eremu oso bat har dezake, eta titulu bat lortzeko balio dutenak badira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario