2011/12/29

HEZKUNTZA-TEKNOLOGIA MUNDU TEKNOLOGIZATU BATEAN

1.- Teknologia kontzeptua problematizatzen

Kontzeptu gisa azaltzeko, bi definizio orokortzen dira:
a) Aplikatutako ezagutza zientifiko gisa kontsideratua da, ekintzan dagoen ezagutza alegia.
b) Makinak, gailuak, objetuak bezakla ere ulertzen da, zeintzuk ekintza batzuk errazten diguten edota horiek inoiz eduki ezean, inoiz pentsatzeko ekintzak burutzeko gaitasuna duten.
Azkenaldian, teknologiak arazoei irtenbidea ematen dieten gailu gisa ulertuak izan direnez, bigarren definizioa da hedatuena.

1.1.- Zatiketak eztabaidagai

Historian zehar, Teknologia honela definitua izan da:
- Giza arazoei irtenbidea emateko esfortzuak. Simon (1983): Teknologia disciplina arrazional bat da, zientifikoki determinatutako leguen aplikazioaren bitartez, natura fisikoaren gain giza espeziearen dominazioa ziurtatzeko diseinatua.
- Mc Dermont (1981): giza talde handien eta makinen kontrola eragiten duten sistema arrazionalizatuak dira, zeina antolaturiko jerarkia baten bidez teknologikoki abilak diren taldeek eragiten duten.
- Admiral Hyman: Teknologia ekintza da, pentsamendua, aldiz, zientzia da.
- Alvarez eta beste batzuk: Teknologia zientzien emaitzen aplikazioa da.

1.2.- Teknologiaren lau irudiak

- Teknologia artefaktualak: hauen dimentsio objetualak unitate identifikagarria ematen die, elementu materialez osatua, zeintzuk espazio bat hartzen duten eta gizakiarenganako independentzia duten euren aktibitateak burutzeko.
- Teknologia organizatiboak: ukaezinak dira. Denbora materializatuan zentratzen diren keinuen sekuentziazio tekniak dira eta gizakien ekintzarako arauak ezartzen dituzte.
- Teknologia sinbolikoak: zeinuen, sinboloen, erritualen, errepresentazio geometrikoen eta topografikoen bitartez identifikatzen dira. Osagai errealak zeinuz ordezkatuz, gauzak erreproduzitzen dituzte eta alderantziz.
- Bioteknologikoak: hauen elementu nagusiak bizitza biologikoan eragina du, produktu bat hautatzen eta sortzen lehenik eta ondoren, bizirik mantenduz; horretarako, gainontzeko mundu naturaletik babestuz.

2.- Hezkuntzaren teknologia deseraikitzen

Hezkuntzaren historian, hezkuntzaren Teknologia terminopean multzokatzen diren kontzeptuen eta perspektiben agerpena XX. mende haseran kokatzen da Estatu Batuetan. Nabarmentzekoa da EEBBetako Association for Educational Communication and Technology (1977) izeneko asoziazioak Hezkuntza teknologia definizio konplexua eskatzen duen kontzeptu multifazetikoa dela ulertuz, 16 zatitan banaturiko definizioa argitaratu zuen. Zatien multzoa osotasunean hartu behar dela dio, izan ere, horietako bakoitzak ez du zentzurik banaka aztertuz gero.

Davies-ek (1996) hiru HT moten arteko desberdintasuna egiten du:
-TE bat. Euskarri fisikoaren aproximazioan oinarritzen da, gailurrean hezkuntzarako laguntzen (bitartekarien) garrantzia jartzen duelarik.
-TE bi: oinarri logikoaren aproximazioan oinarritzen da, ikaskuntzarako laguntzen garrantzia jartzen duekarik.
-TE hiru: aurreko bi aproximazioen konbinaketa da. Garapen sistematikoa deuseztatzen du, jokatzeko modu bakar gisa; prozedura metodikoen multzo baten aldeko apustua eginez, zeintzuk ikaskuntza prozesaun oinarritzen diren eta ez soilik emaitzetan.

3.- Hezkuntza Teknologien ekarpenak

3.1.- HT aparatologia gisa

Perspektiba honetatik, aurrera eramandako ikerketek eta aplikazioek, irakaskuntza prozesuetan erabilitako teknologiek betetzen duten paperaren gain eta baita ikerketa kontzeptuaren gain, ondorengoari eman diote bidea:
- Sozializaziorako unibertsoa osatzen duen eta kognizioa moedelatzen duten biltegiratze sostengu ezberdinen, informazioaren tratamenduaren eta sarbidearen garrantzia kontsideratzea irakaskuntza formalean.
- Sujetuaren garapen integrala, autonomia intelektuala eta honek bizitzea tokatu zaion munduari zentzua emateko gaitasuna izatea nahi bada, baliabide multzo dibertsifikatua erabiltzeko beharra dago irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan.
- Indibiduoek teknologiekin izaten dituzten interakzioen ikerketaren fokoa birkokatu egin behar da eta hortaz, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei egiten dien ekarpenen zentzua eta baita bertan betetzen duten papera ere.
- Teknologiek irakaskuntza-iakskuntza prozesuetan duten influentzia hauen erabilera sistemikoaren kontestuan soilik ikertu daitekeela ebidentzian jartzea.

3.2.- HT irakaskuntza zientzia gisa

Perspektiba honetatik, aurrera eramandako ikerketek jarraian azaltzen diren ateak irekitzeko bidea eraiki dute:
- Helburuen araberako irakaskuntza planifikazioa egitearen garrantzia nabarmendu dute.
- Irakaskutza materiales balioa, ikaskuntzaren bitartekari gisa eta planifikazio prozesuaren, martxan jartzearen eta kurrikuluaren ebaluazioaren zati konsustantzial gisa ulertzeraen ideia berreskuratu izana.
- Ikasleak ikaskuntzarako duen predisposizioaren garrantziaren eta berau inhibitzeko edota sustatzeko irakaskuntza prozesuak betetzen duen paperaren ebidentziak azaldu.
- Ebaluazioa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren zati konsustantzial gisa konfiguratzea, eta ez zigor-neurri bezala. Hau da, ikaslea bere garapenaz informatzeko ezinbesteko elementu gisa.

3.3.- Teknologiak hezkuntzaren konplexutasuna deuseztatzen duenean

IKTak gure interesen estruktura desordenatzen ari dira, eta honek norbanakoarentzat garrantzia edo premia denaren eta ez denaren artean alterazioak sorrarazteaz gain, botere erlazioak ere konfiguratzen ditu.

3.4.- Hezkuntzaren teknologia IKTekin gainjartzen denean

Hezkuntzaren alorrean HT ITKten erabilerara mugatzeak dakartzan arriskuak:
- Perspektiba historikoaren galera.
- Kontestuaren beharra.
- Mugatzea.
- Amaigabeko porrota.
- Antsietate teknologikoa.

4.- Konklusio modura

Azken urteotan, teknologia digitalen garapenak hezitzaileen interesa gaur egun hezkuntzak dituen erronkak betetzera bideratu du. Honen aurrean, ikerlari ugari IKtek gizartean duten omnipresentziaren aurrean lilura azaltzeaz gain, berauen inguruko analisia eta informazio-jasotzea burutzen ari dira; izan ere, hezkuntza Teknologien inguruan izandako desinformazioa dela eta, gaur egun hedatua dagoen definizioa ez da zuzena eta honek hezkuntzan arazoak ekarri dituela frogatu izan da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario