2011/10/29

1. ULERTU

Zein tresna teknologikok laguntzen digute lankidetzan ikasteko?

Lehenengo lanean ikusi dugunez, ordenagailuak gelan sartze hutsak ez du hezkuntza kalitaterik hobetzen; lan metodologia ere aldatu beharra dago. IKTak erabiliz, ikaskuntza esanguratsua sustatzea da helburua, eta lehenengo gaia lantzeko izan ditugun zenbait irakurgairi erreparatuta, helburu hori lortzeko, lankidetza eta talde lana bide egokiak izan daitezkeela ikusi dugu. Horretarako tresna egokiak? Bada, talde lanerako aukerak eskaintzen dituztenak izango direla pentsatzen dugu, bai eta bateragarritasun (compatibilidad) altukoak ere. Web 2.0 kontzeptua ere lehenengo lanetik ezagutzen dugu, EAEn hiru urte baitira eskola 2.0 proiektua martxan dela, hainbat ikastetxe publiko eta kontzertatutan. Beraz, web 2.0 tresnak izango direla aurreratzera ausartzen gara, baina ez dakigu zenbat eta zeintzuk diren. Asko izango direla iruditzen zaigu, eta ziurrenik geroz eta gehiago. Guk ezagutzen ditugunak: blogak (agian blog mota guztiak ez dira web 2.0 kontsideratzen…), you tubeko bideoak (formatu jakin bat daukaten bideoak izango dira…), …


Horietaz gain, arbel digitalak, kanoiak eta edukiak azaltzeko balio duten euskarri guztiak erabilgarriak izango direla iruditzen zaigu, baina erakutsi, editatu, moldatu edo azken batean sortu nahi ditugun produktu horien FORMATUAK gaur egun garrantzi handia daukatela iruditzen zaigu, arestian aipatu dugun bateragarritasunarengatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario