2011/10/27

5. ONDORIOAK

Hasteko, esan beharra daukagu lehen lan hau (teknografia) oso interesgarritzat jotzen dugula. Alde batetik, aztertu beharrekoa “zer prestakuntza teknologiko behar du LHko irakasle batek?” galdera erantzuten jakitea gure etorkizun hurbilerako baliagarria delako. Bestetik, tesia ateratzeko erabilitako prozesua bitxia, originala eta garai digital honetarako erabat aproposa iruditu zaigulako. Orain arteko lan gehienetan ideia nagusiak eta tesia modu idatzian aurkeztea eskatzen zitzaigun baina teknografiaren bitartez hitz, soinu eta irudien bitartez mezu esanguratsuago bat eraikitzea lortu dugu. Gainera, prozesuan LHko irakasle batek ezagutu eta maneiatu beharreko hainbat tresna eta baliabide (informazioa bilatu, partekatu, web 2.0 tresnak…) praktikan jartzeko aukera izan dugu.

Taldearen dinamikari dagokionez, hasieran martxa hartzea pixka bat kostatu zitzaigun arren, bakoitzak bere papera oso ongi barneratu du eta orokorrean ongi koordinaturik lan egin dugu. Denbora gehiena teknografiako esaldiak eraikitzen pasa dugun arren lortutako emaitzarekin oso gustura gaude. Akaso, irudien erakargarritasun mailean ibili gara apur bat erren, baina denbora faltagatik izan da batit bat. Dena den, ohartu gara zeinen garrantzitsua den aurkezpen txukun bat egitea, eta horrelako produktuek zenbat daukaten bisualetik.

Irakasleak eman dizkigun baliabideei dagokienez, irakurgai eta bideo guztiak baliogarriak izan direla deritzogu eta ideia nagusiak lanean plasmatzen saiatu gara.

Gelako taldekideen teknografiei dagokionez, honako ideiekin geratu gara:

* “Teknologia berriak” kontzeptua okerra da.
* IKTen garapenak eta gizartean izandako onarpenak, gizakien arteko erlazioak aldatu ditu.
* Gaininformazio egoera batean bizi gara.
* Sormena oso garrantzitsua da IKTekin lan egingo duen irakaslearentzat.
* Multialfabetizazioa oso kontzeptu zabala eta aldakorra da.
* Arrail digitala deritzonak, garai konkretu bat markatzen du gizakiaren historian.

Gure teknografiari dagokionean, “hiritartasun digitala” kontzeptua sumatu zuen faltan irakasleak, eta diapositiba bateko esaldi baten bigarren zatian aipatzen genuen arren, mezu horri indar eta presentzia gehiago eman diogu, lehen bakarra zenetik bi diapositiba sortuz.

Bukatzeko, oso ariketa interesgarria eta probetxuzkoa dela esan dezakegu. Talde bezala , gainera, lehen lan honekin hain gustura sentitzeak, datozenei indarberriturik eta gogotsu eusteko motibatzen gaitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario