2011/10/29

2. ANALIZATU

Zer da lankidetza ikaskuntza?


Talde lanean, taldeko partaide guztien banakako ahalegina batu, analizatu eta adostu ostean, emaitza batzuk lortzea. Bide horretan, taldekide guztien ikaskuntza esperientziak esanguratsua izan behar du. Banakako prozesuan ikasi egin behar dute, baita besteek egindako lanetik eta azkenik, guztiok batera lorturiko emaitzatik ere. Lankidetza ikaskuntzan, ikasleek ezagutza deskubritzea da helburua; uneoro, eginez ikastea. Irakaslearen papera oso garrantzitsua da baita ere, ikaskuntza prozesu guztiak zehar ikasleak laguntzeko, aholkatzeko eta gidatzeko prest egon beharko baitu.


Nola bilatu, antolatu eta konpartitu ditzakegu modu eraginkorrean informazioa eta materialak?


Bilatzeko, internet daukagu, baina sarea zabalegia da, eta bilatzen dugun informazioak, Lehen Hezkuntzako ikasleen kasuan behintzat, izan behar du: zehatza, argia eta fidagarria. Beraz, ikasleek ikasi beharko dute zein informazio iturrietara jo, eta irakasleak ere ezagutu beharko ditu. Bestetik, lanak egiterakoan erabiliko dituzten euskarrien aukeraketa dago, eta irakasleak jakin beharko du, lehen esan dugun bezala, bateragarritasun handienekoak zein diren. Alegia, zein euskarrik utziko dien argazkiak, loturak, bideoak edo testuak txertatzen, editatzen … Azken batean, hargatik edo honegatik, zein diren tresnarik egokienak, bai lana antolatzeko garaian, eta bai lana konpartitzerakoan ere (web gunea sortu, bloga, berria egin edo ikastetxekoa erabili, sarean jarri bai/ez, …). Iruditzen zaigu, baita ere, irakasleak kontuan hartu beharko dituela sarean ere garrantzitsuak diren egile eskubideak eta horrelakoak: erabiltzen diren euskarriei dagokienean bezalaxe (gehienetan erabilera librekoak izaten dira), horietan txertatzen diren irudi, bideo, testu eta abarrekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario