2011/10/02

3. SAKONTZEN: Eskola 2.0


Gaur egungo Hezkuntzaren erronka Oinarrizko Konpetentzietan dagoela esan dezakegu.Hiritar digital autonomoak, kritikoak eta sortzaileak lortzea izango dugu helburua eta “Gaitasun digitala” garatzeko bide horretan IKTen laguntza beharrezkoa dugula kontutatu gara.Duela hiru urtetik honuntza, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu honetan IKTak beharrezko baliabideez horniturik, heziketan eragiteko programa berri bat jarri da martxan, Eskola 2.0 hain zuzen ere.



Eskola 2.0 proiektua ikasgelen digitalizazioaren aldeko apustua da, azken finean, heziketa kalitatea hobetzea izango da helburua eta honetarako, ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatu, irakasleak IKTdun gaitasunetan trebatu, ikasgeletako metodologia aldaketari lagundu eta lan dinamikoa, partehartzailea eta beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean emango den heziketa sustatuko ditu.



2.0 Eskola programak aurrerapauso handia ekarri du; izan ere, Hezkuntzan Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak sartu ditu eta 2010. urteko ikasturtetik aurrera Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizaturik eta irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestaturik etorri zaizkigu.



Gaur egun, Teknologiaren benetako integrazioak hiru ezagutza motaren arteko erlazioa ulertzea eta negoziatzea eskatzen du: Ezagutza disziplinarra, Ezagutza pedagogikoa eta Ezagutza teknologikoa (TRACK).Integrazio honetan Lehen Hezkuntzako irakasle batek arrakasta izateko hiru ezagutza mota hauen uztarketa egokia egitea beharrezkoa izango du.Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren antolaketa berria proposatzen dugu, “Indagazioan oinarrituriko Aurkikuntza Gidatuaren bitarteko Lankidetza ikaskuntza”.Planteamendu berri honek ikasleen partehartze aktiboa behar du, beraiek galdetu, ikertu, sortu, eztabaidatu eta hausnartu behar baitute.
Eskola 2.0, aplikazioak baino gehiago interneten jarduteko web 2.0 jarrera lantzean datza; ezagutza partekatua, lankidetza ON-line, sormena, aplikazio tresnak sarean eta erabilerreztasuna bultzatu nahi da.



Irakaslegoaren prestakuntzari dagokionez hiru mailatakoa planteatu da: Oinarrizkoa (Oinarrizko IKt gaitasunak, Ofimatika, Sistema eragilea eta interneta); ertaina (Arbel digital interaktiboaren erabilera didaktikoa) eta aurreratua (Web 2.0 tresnen multzoa eta bere aplikazioa ikasgelan).



Irakasleak prestatzeko, gai teknikoak ez ezik, alderdi metedologikoak ere oso kontuan hartu dira, Oinarrizko gaitasunak, digitala bereziki, aintzat hartuz.Beraz, metodologia aldaketari eragin dio, irakaspraktika hobetuz, Kurrikulumeko gaitasunen lana indartuz eta lankidetza proiektuak abian jarriz.



Edukiei dagokionez, interneten erabili daitezkeen materialen gida bat prestatu da eta metodologia- proposamen guztiak aurrera ateratzeko material bereziak jarri dira eta nahi dituen beste aldaketa sartu ahal izateko aukera izango du irakasleak.



Bukatzeko, esan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu honetan, IKTak beste laguntza tresna bat bezala hartuko ditugula eta ezingo dutela inoiz eguneroko esperientziak eta indagazioak ematen diguna (ikaskuntza aktiboa) ordezkatu, heziketa kalitatea hobetzen lagundu baizik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario