2011/10/30

3. SAKONTZEN: EDUTEKA - WEB 2.0

Web 2.0 delakoa, zerbitzu eta aplikazio bateragarriak dituen web proposamena da: blogak, bideoak elkarbanatzea, sare sozialak, podcastinga, wikiak, RSS, ... Interkonexio soziala, lehen baino handiagoa da, askoz; erabiltzaileak, informazioa, jasotzen duen neurri eta une berean gehitu zein aldatu dezakeen gunea.

Bloga: web gune bat da, postak edo sarrerak unean unean publikatzeko aukera ematen duena:

Irakurleei komentarioak egiteko aukera ematen die.
Sarrerak, kronologikoki bilduta geratzen dira, berrienetik hasita.
Sarrerak etiketatu egiten dira, eta “tag” bidezko bilaketa ere ahalbidetzen du.
Loturen bidez, beste blogetako informazioa elkarbanatzen da.
Permalinkak: zaharkiturik geratzen ez diren behin betiko loturak dira.

Trackback edo pingback: RSS bidezko sindikazioa: sortzen dugun informazioa, hura erakutsi nahi duten beste blogetan erakusteko aukera ematen duen informazio bideratzailea.

Wikia: web gune bat edo web guneen multzoa da, baimena duen edozeinek edonondik eguneratu dezakeena. Talde lanaren bidez osatzen den weba da, eta partaide guztiek dute beraien zein besteen lana editatzeko aukera. Hau dela eta, segurtasun gisa, egindako lana edo egoerak berreskuratzeko aukera ematen du. Wikipedia da adibiderik ezagunena.

Etiketatzea edo “Social bookmarking”: Etiketa, objektu digital bati ezartzen zaion gako hitza da, baina ez modu formal edo aurrez hitzartutako batean, norberak askatasun osoz, iruditzen zaion moduan baizik. Etiketa errepikatuenek, letra tamaina handiagoa lortzen dute. Azken batean, “gogokoenak” sozial baten antzeko zerbait litzateke.

Folsnomy: Web helbidea duen edozein eduki digitalen etiketatzearen emaitza da, banakoa eta librea. Helburua, behin ikusi eta etiketaturiko eduki bat etorkizunean berreskuratzea da.

Multimedia Sharing (Elkarbanatze multimedia): Multimedia motako edukiak biltzen dituzten guneak dira: flirk, you tube, Odeo (podcast-ak),… Gaur egun milioika lagunek elkarbanatzen dituzte multimedia produktuak. Multimedia produktuak sortzeko, gizarte garatuetan behintzat, tresneria guztia esku eskura erabiltzen dugu eskuko telefonoetan, argazki kameretan, … Gainera, sarean elkarbanatzeak ez du kosturik suposatzen, eta horratx arrakastaren zergatietariko bat.

Audioblogginga eta podcastinga: Podcasta “Ipod” eta “broadcast” (emisioa) hitzen elkartetik dator. Podcasta mp3 formatuko soinu artxibo bat da, zerbitzari batean kokatzen duguna, eta haren berri rss bitartez ematen dugu. Podcast kontsumitzaileak, RSS jarioa eskaintzen duten zerbitzuetan izena ematen dute, eta hartara, edozein berrikuntzen berri jasotzen dute. Hezkuntzan, podcastak egokiak dira hizkuntzak ikasteko.

RSS ETA Sindikazioa: RSS irakurtzeko programatxo bat erabiltzen duenak, informazio jario mota hau eskaintzen duten web guneetan eguneratzen diren berriak jaso ditzake, jatorrizko web guneetan sartu beharrik gabe. Web gune jakin bateko informazioa, izen emate baten bidez hitzartzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario